62. ALDIZKARIA - 2001eko maiatzaren 21a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Beste Xedapenak

INDUSTRIA ETA TEKNOLOGIA, MERKATARITZA, TURISMO ETA LAN DEPARTAMENTUA. Nafarroako Enplegu Zerbitzua. Ediktua.

Ezin izan da jakinarazi 165/99 espedientea, langile autonomo minusbaliatu gisa eratzeko Bernardo Orduña Marín jaunak egindako laguntza eskaerari buruzkoa, 2001-03-08an artxibatu zela. Jakinarazpena Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko 30/1992 Legeko 59. artikuluko 1. eta 2. idatz-zatietan xedatzen da. Honen bidez, Administrazio Prozedurari buruz indarra duen Legeko 59. artikuluko 4. idatz-zatian xedaturikoa betetzen da.

"Langile autonomo gisa eratzeari buruzko eskaera dela eta, 1998ko urriaren 16ko Ministerioko Aginduaren 18. artikuluan jasotzen baita, aditzera ematen zaizu, 2000ko irailaren 5ean igorri zitzaizun errekerimendua (otsailaren 19ko 2001eko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratua) ezarritako epean ez duzunez bete, zure eskaera artxibatu egin dela, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 71. artikuluan xedatutakoari jarraikiz eta aipatu errekerimenduan aldez aurretik aditzera eman zitzaizun bezala."

Gaur egun, entitate hori helbide ezezagunean dago. Haren azkeneko helbide ezagunak Iruñeko (Nafarroa) Navarreria kaleko 13-1. atean eta Burlatako (Nafarroa) Ezkabazabal kaleko 11-4.D atean izan zituen. Ediktu honen bidez jakinarazten zaio aipatu 2001-03-08ko artxibatzea eta ohartarazten, Enplegurako Laguntzen Atalean, Iruñeko Arcadio María Larraona kaleko 1eko 2. oinean, haren kopia bat eskura duela, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iragarkiaren kodea: A0103752