62. ALDIZKARIA - 2001eko maiatzaren 21a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Beste Xedapenak

INGURUMEN, LURRALDEAREN ANTOLAMENDU ETA ETXEBIZITZA DEPARTAMENTUA. Zehapen espedientea.

Ezinezkoa izan da Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 135. artikuluak aurreikusten duen jakinarazpena egitea, alegia, Jesús Equisoain Ripa jaunari Basafauna eta haren Habitatak Babestu eta Kudeatzeari buruzko martxoaren 5eko 2/1993 Foru Legea hausteagatik irekitako 46/00 zehapen espedientearen Foru Aginduari buruzkoa.

39/2001 FORU AGINDUA, urtarrilaren 19koa, Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak emana, Jesús Equisoain Ripa jaunari Basafauna eta haren Habitatak Babestu eta Kudeatzeari buruzko martxoaren 5eko 2/1993 Foru Legea hausteagatik zehapena jartzen diona.

Jesús Equisoain Ripa jaunari irekitako 46/00 zehapen espedientea aztertu da; espediente hori Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariaren ekainaren 5eko 654/2000 Foru Aginduaren bidez ireki zaio, oilagor-ehizan aritzeagatik, mugatzailerik gabeko eskopeta batekin, barruan lau kartutxo izanik, hori guztia Foruzaingoak 2000ko urtarrilaren 30ean jarritako salaketaren ondorioz.

Ezinezkoa izan da Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 135. artikuluak aurreikusten duen jakinarazpena egitea, eta aipatu Legeko 59.4 artikuluan xedatutakoa betetzeko, argitara eman zen 2000ko azaroaren 20ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean aipatu Foru Agindua, alegia, Jesús Equisoain Ripa jaunari zehapen espedientea ireki ziona, hori guztia dagokion Karguen Pleguarekin batera.

Alegazioak aurkezteko 15 eguneko epean, Kargu Pleguan eman baitzen, salatuak ez zuen alegazio idazkirik aurkeztu horretarako denboran, beraz, abian dagoen administrazio prozedura zehatzaileak aurrera jarraitzen du, eta kargu plegua bere horretan mantenzen da.

Basafauna eta haren Habitatak Babestu eta Kudeatzeari buruzko martxoaren 5eko 2/1993 Foru Legearen 98. artikuluan xedatutakoari jarraikiz,

AGINDU DUT:

1. Jesús Equisoain Ripa jaunari 50.001 pezetako isuna jartzea eta ehiza baimena kentzea edo, hala balitz, hura lortzeko urtebetez desgaitzea, egindako arau- hausteengatik, aipatu Foru Legearen 122.b) artikuluan xedatutakoari jarraikiz, deusetan galarazi gabe Foru Lege horrexen 106. artikuluan xedatutakoaren arabera erabaki litekeen isunaren murriztea.

Desgaituak lizentzia utzi beharko du, Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuan, Ehiza eta Arrantza Atalean, Alondegi, 1, 1. solairua, edota bere helbidetik hurbilen dagoen Goardia Zibilaren koartelean. Desgaitzeko aldia hasiko da zehapenak administrazio bidean irmo bilakatu eta biharamunean.

2. Aipaturiko Foru Legearen 106. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, isuna % 30 murriztuko da, betiere ondoko beharkizun hauek betetzen badira:

a) Isunaren gainerako zatia gehienez 15 egun balioduneko epean ordaintzea, Foru Agindua jakinarazi eta biharamunetik kontatzen hasita.

b) Arau-hausleak ordaintzea, osorik, aurreko atalean adierazi den epean, egotzi zaizkion kalte edo gaitzetatik heldu diren kalteordainak, bai eta tresna, arma edo animaliak berreskuratzeko diru-kopurua ere.

c) Arau-hausleak idatziz adieraztea ezarri zaion zehapenarekin eta eskatzen zaion kalteordainarekin ados dagoela eta espres egiten diola uko epe horretan inpugnazio ekintzak burutzeko eskubideari.

Baldin eta deskribatu den murrizte hori interesatzen bazaio, interesatuak Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuko bulegoetara jo beharko du (Alondegi kalea, 1.a, 2. solairua), Kontrol Administratiboaren Atalera. Bertan ordain-gutuna emanen zaio, orain igorri denaren ordez, eta, horrekin batera, isunaren zenbatekoa gutxitzeko dokumentazioa.

3. Isuna edozein banketxe edo aurrezki kutxatan ordaindu beharko da, horretarako ordain-gutun ofiziala erabiliz, Foru Agindu hau administrazio mailan irmoa izaten den egunetik hamabost eguneko epean. Epe hori iraganik, premiamenduzko bideari ekinen zaio diru-kopurua kobratzeko.

4. Hartutako tresneriak Iruñeko Guardia Zibileko Arma Biltegian daude, eta arau-hausleak 3.000 pezetaren truke berreskuratu ahalko ditu, ezarritako isuna ordaindu ondoren, Basafauna eta haren Habitatak Babestu eta Kudeatzeari buruzko martxoaren 5eko 2/93 Foru Legearen 103.3.c) artikuluan ezarritakoari jarraikiz

Hartutako tresneriak eskuratu nahi izanez gero, Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuko bulegora jo beharko da (Alondegi, 1-2.a, Iruña, tel.: 948-427609).

5. Foru Agindu honen kontra gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da, Nafarroako Gobernuari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legea aldatu zuen 4/1999 Legearen 114. eta 115. artikuluen arabera.

6. Foru Agindu honen berri ematea espedientea ireki zaionari, salatzaileari, Kontrol Administratiboaren Atalari eta Biodibertsitatea Zaintzeko Zerbitzuari, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, bi mila eta bateko urtarrilaren hemeretzian.-Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilaria, Jesús Javier Marcotegui Ros.

Iragarkiaren kodea: A0103756