62. ALDIZKARIA - 2001eko maiatzaren 21a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Beste Xedapenak

LEHENDAKARITZA DEPARTAMENTUA. Jakinarazpen ediktua.

Ezinezkoa izan denez Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1 eta 2 eta 135. artikuluek aurreikusten duten jakinarazpena egitea, alegia, prozedura sumarioaren hasierari dagokiona, honako honen bidez bete egiten da indarra duen Administrazio Prozedurari buruzko Legearen 59.4 artikuluak xedatutakoa:

"Ikuskizun publikoak eta jolas jarduerak arautzen dituen martxoaren 13ko 2/1989 Foru Legearen 28.2 artikuluan arau-hauste arinetarako aurreikusita dagoen prozedura sumarioari jarraikiz, hasiera eman zaio, 2001eko martxoaren 13an Foruzaingoak jarritako salaketaren ondorioz, Atarrabian (Nafarroa), Karrobide kaleko 11-8.ean egoitza duen eta E31611940 IFZa duen Aka S.I. enpresaren aurkako 18/2001 zehapen espedienteari; hain zuzen ere, urtarrilaren 25eko 7/1990 Foru Dekretuaren bidez onetsi zen Josteta Makinen Erregelamenduan xedatutakoaren 10.1.b) artikuluaren aurkako arau-haustea egin zuelakoan. Arau-hauste hori arintzat hartzen da Erregelamenduko 17.3 artikuluan eta, horren arabera, 100.000 pezeta arteko isuna dagokio (aipatu Foru Legearen 26.3 artikulua). Salatuari jakinarazten zaio hamar eguneko epea izanen duela egoki juzkatzen duena alegatzeko eta, nahi izanez gero, bidezko frogak proposatzeko.

Halaber, jakinarazten zaio Purificación González Merchán andrea, Afera Orokorretarako atalburua, izendatu dutela instruktore eta Pilar Alvarez Asiain andrea idazkari.

Salatuak funtzionario horiek errefusa ditzake, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 29. artikuluak ezarritako araubidearen arabera.

Iruñean, bi mila eta bateko martxoaren hogeita zortzian.-Barne zuzendari nagusia, Alfredo González Echarren".

Iragarkiaren kodea: a0104155