62. ALDIZKARIA - 2001eko maiatzaren 21a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Agintariak eta Langileak

454/2001 EBAZPENA, apirilaren 6koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, María Jesús Ederra Miranda andrea, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuari atxikiriko funtzionarioa, Alde Zaharreko Erizaintza Unitateko burutzatik kentzen duena.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak otsailaren 28an emandako 239/2001 Ebazpenaren bidez, María Jesús Ederra Miranda andrea Alde Zaharreko Oinarrizko Osasun Eskualdeko Erizaintza unitateburu izendatu zen bitarte baterako.

Horrenbestez, abenduaren 26ko 604/1995 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan ahalmenak erabiliz.

EBATZI DUT:

1. María Jesús Ederra Miranda andrea, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuari atxikiriko funtzionarioa, Alde Zaharreko Erizaintza Unitateko burutzatik kentzea, eta emandako zerbitzuak eskertzea.

2. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila agintzea.

Iruñean, bi mila eta bateko apirilaren seian.-Osasunbidea - Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Víctor Manuel Calleja Gómez.

Iragarkiaren kodea: a0104202