62. ALDIZKARIA - 2001eko maiatzaren 21a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Beste Xedapenak

448/2001 EBAZPENA, apirilaren 4koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, 56/2001 prozedura arruntaren administrazioarekiko auzi- errekurtsoari dagokion administrazio espedientea Administraziarekiko Auzien 1. Epaitegira igortzen duena.

Rafael Eceiza Oyarzabal jaunak administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri du, Administrazioarekiko Auzien 1. Epaitegiari zuzendua, Nafarroako Gobernuak 2000ko azaroaren 13an hartutako erabaki baten aurka. Erabaki horren bidez, ezetsi egin zen Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko administrari laguntzaile izateko 82 lanpostu oposizio- lehiaketa bidez betetzeko deialdiko bigarren ariketaren emaitzaren behin betiko zerrendaren aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoa.

Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 48. artikuluarekin bat, Epaitegiak eskatu du administrazio espedientea igor diezaiotela eta epailearen deiak aipatu 29/1998 Legearen 49. artikuluan ezarritako moduan egin daitezela.

Abenduaren 26ko 604/1995 Foru Dekretuaren bidez eman dizkidaten ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Rafael Eceiza Oyarzabal jaunak jarritako administrazioarekiko auzi-errekurtsoari dagokion administrazio espedientea Administrazioarekiko Auzien Epaitegira igortzea. Aipatu errekurtsoa Nafarroako Gobernuak 2000 azaroaren 13an hartutako erabaki baten aurka jarri zuen. Erabaki horren bidez, ezetsi egin zen Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko administrari laguntzaile izateko 82 lanpostu oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdiko bigarren ariketaren emaitzaren behin betiko zerrendaren aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoa.

2. Ebazpen hau interesatuei jakinaraztea, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuz, eta aurkaturiko ebazpenaren ondorioz eskubideren bat bereganatu dutenei/dezaketenei eta ebazpena bere hartan mantentzeko interes zuzena duten guztiei dei egitea Epaitegi hartan ager daitezen, aipatu autoetako demandatu gisa. Horretarako bederatzi egun izanen dituzte, jakinarazpenetik hasita.

3. Ebazpen hau igortzea interesatuei, Lehendakaritza, Justizi eta Barne Departamentuko Aholkularitza Juridikoaren Zerbitzura, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Araubide Juridikoaren Zerbitzura eta Osasun Departamentuko idazkari teknikoari, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, bi mila eta bateko apirilaren lauan.-Osasun- bidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Víctor Manuel Calleja Gómez.

Iragarkiaren kodea: A0104496