62. ALDIZKARIA - 2001eko maiatzaren 21a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Beste Xedapenak

165/2001 EBAZPENA, martxoaren 1ekoa, Hezkuntza zuzendari nagusiak emana. Honen bidez baimena ematen da maila ez-unibertsitarioetako irakaskuntza itunduari 2001eko lehenbiziko bihilekoari dagozkion dirulaguntzak ordaintzeko.

Abenduaren 30eko 19/2000 Foru Legeak, 2001eko ekitaldirako Nafarroako Aurrekontu Orokorrei buruzkoak, 35. artikuluko 3. idatz-zatian, ezartzen du finantzatuko direla Hezkuntza Sistemaren Antolamendu Orokorrari buruzko urriaren 3ko 1/1990 Lege Organikoko hirugarren xedapen gehigarriko 3 e) idatz-zatian aipatzen diren orientazio edukatibo, psikopedagogiko eta profesionalen zerbitzu espezializatuak. Ezartzen du, bestetik, profesional bat izendatuko dela ikastetxe itunduetan Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan, Batxilergoan, Erdi edo Goi Mailako Heziketa Zikloetan eta Lanbide Hastapeneko Programetan 25 unitate itunduko multzo bakoitzerako.

Bestalde, maiatzaren 9an emandako 169/2000 Foru Aginduak (maiatzaren 22ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa, 62. zk.) deialdi publiko bat onetsi zuen 18/1999 Foru Legeko 36.6 artikulua garatzeko, Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxe itunduetan hezkuntza premia bereziak dituzten ikasleei eta sozialki desfaboratutako gutxiengo etniko edo kulturaletakoei kasu egitea helburu.

Departamentu honetako Ikastetxeak Finantzatu eta Ikasketetarako Dirulaguntzak Emateko Zerbitzuko zuzendariak txosten bat aurkeztu du eta bertan proposatu, 2001. urteko lehenbiziko bihilekorako ordain dakizkiela Nafarroako ikastetxe itunduei hezkuntza orientazioko zerbitzu espezializatuetarako eta hezkuntza premia bereziekiko ikasleei kasu egiteko langile osagarriendako dirulaguntzak, lehen aipatu diren Ebazpenen bidez onetsi zirenak. Proposatu ere du epe bererako ordain daitezela Apaizgaitegiei dagozkien dirulaguntzak, azaroaren 9an eman eta abenduaren 6ko 608/1995 Foru Aginduaren bidez arautuak (Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa, 150. zk.), hala nola apezgaitegietako Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko hezkuntza orientazioko zerbitzu espezializatuei dagozkienak.

Hezkuntza eta Kultura kontseilariak irailaren 30eko 339/1999 Foru Aginduaren bidez eskuordeturik dauzkadan eskurantzak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Irakaskuntza pribatu itunduari eta ekimen sozialeko ikastetxeei dirulaguntzak ordaintzeko baimena ematea, I. eranskinean aipatzen den zenbatekoan, 2001eko lehenbiziko bihilekoan hezkuntza premia bereziekiko ikasleei kasu egiteko langile osagarriei pagatzeko; osotara 10.515.404 pezeta.

2. Apaizgaitegiei dirulaguntzak emateko baimena ematea, III. eranskinean zehazten den zenbatekoan, 2001eko lehenbiziko bihilekorako; osotara 13.587.756 pezeta.

3. Ekonomi eta Ogasun Departamentuari eskatzea behar diren pagamenduak egin ditzala, gastu aurrekontu indarduneko kontusail hauetatik:

10.515.404 pezeta, "Irakaskuntza pribaturako dirulaguntza, Lehen Hezkuntzan" izeneko 41610-4811- 422200" kontusailaren bizkar.

5.948.293 pezeta, "Irakaskuntza pribaturako dirulaguntza, Lehen Hezkuntzako bigarren zikloan" izeneko 41610-4811-422800 kontusailaren bizkar.

6.406.405 pezeta, "Irakaskuntza pribaturako dirulaguntza, Bigarren Hezkuntzako bigarren zikloan" izeneko 41610-4811-422802 kontusailaren bizkar.

1.233.058 pezeta, "Irakaskuntza pribaturako dirulaguntza, Batxilergoan" izeneko 41610-4811-422300 kontusailaren bizkar.

5. Ebazpen hau eta eranskinak Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara daitezela agintzea.

6. Ebazpen hau eta eranskinak igortzea Ekonomi eta Ogasun Departamentuak Hezkuntzakoan duen kontu-hartzaile delegatuari, Ikastetxeen eta Ikasketetarako Laguntzen Zerbitzura, Aurrekontu eta Kudeaketa Ekonomikoaren Atalera, Ikastetxeen eta haien Finantzaketaren Atalera Kudeaketa Ekonomikoaren Bulegora eta Hezkuntzako Itunen Bulegora, eta ikastetxe interesatuei banan-banan jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzaten.

Iruñean, bi mila eta bateko martxoaren batean.-Hezkuntza zuzendari nagusia, Santiago Arellano Hernández.

ANEXO I

Irakasleez besteko langileentzako dirulaguntzak - 2001eko lehen bihilekoa - 2000/2001 ikasturtea

ALTSASU SEMIN. SAGRADO CORAZON - - - 6 - - - 1.171,02 1.171,02 194.841

ALTSASU IÑIGO ARITZA IKASTOLA 5 - - - 628,30 - - - 628,30 104.540

BARAÑAIN SANTA LUISA DE MARILLAC 23 30 - - 2.912,03 1.864,20 - - 4.776,23 794.698

BERA JESUSEN BIHOTZA 4 - - - 506,44 - - - 506,44 84.265

BURLATA AMOR DE DIOS 5 - - - 628,30 - - - 628,30 104.540

BURLATA IRABIA 2 - - - 262,30 - - - 262,30 43.643

BURLATA NOTRE DAME 5 - - - 633,05 - - - 633,05 105.331

BURLATA REGINA PACIS (1) 14 30 - - 1.772,54 2.265,16 - - 4.037,70 671.817

ELIZONDO BAZTAN - - 15 - - - 2.675,40 - 2.675,40 445.149

LIZARRA SANTA ANA 5 - - - 671,15 - - - 671,15 111.670

ETXARRI-ARANATZ ANDRA MARI IKASTOLA 2 - - - 274,60 - - - 274,60 45.690

UHARTE MIRAVALLES - 30 - - - 1.864,20 - - 1.864,20 310.177

LESAKA TANTIRUMAIRU 2 - - - 253,22 - - - 253,22 42.132

LODOSA LA MILAGROSA - 39 - - - 2.929,29 - - 2.929,29 487.393

MUTILOABEITI LUIS AMIGO 5 10 - - 633,05 621,40 - - 1.254,45 208.723

IRUÑA AMAIUR 2 - 5 - 253,22 - 860,95 - 1.114,17 185.382

IRUÑA CALASANZ (2) 12 59 - - 1.452,45 4.435,04 - - 5.887,49 979.596

IRUÑA CARDENAL LARRAONA 11 30 - - 1.392,71 1.864,20 - - 3.256,91 541.904

IRUÑA FRANCISCO DE JASO 5 - - - 633,05 - - - 633,05 105.331

IRUÑA HIJAS DE JESUS 10 39 - - 1.280,70 2.929,29 - - 4.209,99 700.483

IRUÑA NTRA. SRA. DE LA

COMPASION 10 - - - 1.403,80 - - - 1.403,80 233.573

IRUÑA SAGRADO CORAZON 2 30 - - 280,76 1.909,30 - - 2.190,06 364.395

IRUÑA SAN CERNIN 4 - - - 524,60 - - - 524,60 87.286

IRUÑA SAN IGNACIO 14 15 - - 1.772,54 920,25 - - 2.692,79 448.043

IRUÑA SANTA CATALINA LABOURE 2 - - - 253,22 - - - 253,22 42.132

IRUÑA SANTA MARIA LA REAL 9 - - - 1.124,91 - - - 1.124,91 187.169

IRUÑA SANTA TERESA DE JESUS 17 - - - 2.124,83 - - - 2.124,83 353.542

IRUÑA SANTISIMO SACRAMENTO 6 - - - 759,66 - - - 759,66 126.397

IRUÑA SANTO TOMAS 17 79 - - 2.229,55 5.031,52 - - 7.261,07 1.208.140

IRUÑA URSULINAS 2 - - - 253,22 - - - 253,22 42.132

GARES SEMIN. PP. REPARADORES - - - 4 - - - 772,44 772,44 128.523

TUTERA ANUNCIATA 2 11 - - 249,98 683,54 - - 933,52 155.325

TUTERA COMPAÑIA DE MARIA (3) - 25 - - - 2.433,82 - - 2.433,82 404.954

ATARRABIA ANGEL DE ARALAR - 39 - - 2.405,13 - - 2.405,13 400.180

ATARRABIA LA PRESENTACION 3 - - - 398,52 - - - 398,52 66.308

GUZTIRA 200 466 20 10 25.562,70 32.156,34 3.536,35 1.943,46 63.198,85 10.515.404

(1) 141,56 euro pagatzen dira (23,554 pezeta), 2000ko 6. bihilekoari dagozkionak, zaintzaileen orduen aldaketagatik.

(2) 787,11 euro pagatzen dira (130.961 pezeta), 6. bihilekoko zaintzailearen 20 orduei dagozkienak. bimestre. 1021/2000 Ebazpena, azaroaren 17koa.

(3) 880,32 euro pagatzen dira (146.469 pezeta), 6. bihilekoko zaintzailearen 20 orduei dagozkienak. 1021/2000 Ebazpena, azaroaren 17koa.

ANEXO II

Apezgaitegietarako Laguntzak D.B.H. eta Batxilergorako. 2001eko Lehen bi hilekoa. 2000/2001 Ikasturtea.

ALTSASU SAGRADO CORAZON 72 - 36 1 - 25.485,12 - 14.745,96 10.240,18 - 50.471,26 8.397.711

GARES PADRES REPARADORES 29 - 33 - 23 10.264,84 - 13.517,13 - 7.410,83 31.192,80 5.190.045

GUZTIRA EUROTAN 101 - 69 1 23 35.749,96 - 28.263,09 10.240,18 7.410,83 81.664,06 13.587.756

GUZTIRA PEZETATAN 5.948.293 4.702.582 1.703.823 1.233.058

Iragarkiaren kodea: a0102294