62. ALDIZKARIA - 2001eko maiatzaren 21a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Beste Xedapenak

938/2000 EBAZPENA, apirilaren 11koa, Ingurumen zuzendari nagusiak emana, Torres del Rioko lurzati berrantolamenduak, Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentuak sustatuak, ingurumenean izanen duen Eraginaren Azterlana jendaurrean jartzea xedatzen duena.

Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentuak Torres del Rioko lurzati berrantolamenduak ingurumenean izanen duen Eraginaren Azterlan aurkeztu du, baita obra plan teknikoa ere, izapidatuak izateko, lurzati berrantolamenduko prozesuek ingurumenean duten eraginaren ebaluazioa arautzen duen ekainaren 21eko 237/1999 Foru Dekretuko 6. artikuluan xedaturikoaren arabera.

Ikusirik, Ingurumenaren Kalitatearen Zerbitzuaren txostena, agiri guztiak daudela adierazi eta ingurumenaren gaineko eragin nabarmenenak aztertu, neurri zuzentzaileak proposatu eta Ingurumenaren Zainketako Programa biltzen duena.

Horrenbestez, Ingurumenaren gaineko eraginaren Ebaluazioari buruzko eginkizunak esleitzen dituen abenduaren 4ko 580/1995 Foru Dekretuaren 3.1.b) artikuluarekin bat eta Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak uztailaren 29an emandako 1028/1999 Foru Aginduaren bidez delegatu zaizkidan eskurantzak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Torres del Rioko lurzati berrantolamenduak, Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentuak sustatuak, ingurumenean izanen duen Eraginaren Azterlana eta obra planeko agiri teknikoa jendaurrean jartzea, lurzati berrantolamenduko prozesuek ingurumenean duten eraginaren ebaluazioa arautzen duen ekainaren 21eko 237/1999 Foru Dekretuko 7. artikuluan xedaturikoaren arabera.

Hortaz, espedientea interesatuen eskura izanen da Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuan (Alondegi kalea, 1-1.a, Iruña) eta Torres del Rioko Herriko Etxean bulego orduetan, aztertu eta epe horren barruan egoki iruditzen zaizkien idatzizko alegazioak aurkeztu ahal izateko.

2. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Nafarroako Foru Komunitatean argitaratzen diren egunkarietan argitaratzea.

3. Ebazpen hau jakinaraztea Ingurumen Kalitatearen Zerbitzuari, Torres del Rioko Udalari eta Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentuari, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, bi mila eta bateko apirilaren hamaikan.-Ingurumen zuzendari nagusia, Ignacio Elorrieta Pérez de Diego.

Iragarkiaren kodea: A0100476