62. ALDIZKARIA - 2001eko maiatzaren 21a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Agintariak eta Langileak

453/2001 EBAZPENA, apirilaren 6koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, María Victoria Uhalte Sevilla andrea, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuari atxikiriko funtzionarioa, Alde Zaharreko Osasun Eskualde Oinarrizkoko zuzendaritzatik kentzen duena.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak abenduaren 20an emandako 1628/1999 Ebazpenaren bidez, María Victoria Uhalte Sevilla andrea Alde Zaharreko Osasun Eskualde Oinarrizkoko zuzendari izendatu zen bitarte baterako.

Horrenbestez, abenduaren 26ko 604/1995 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan ahalmenak erabiliz.

EBATZI DUT:

1. María Victoria Uhalte Sevilla andrea, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuari atxikiriko funtzionarioa, Alde Zaharreko Osasun Eskualde Oinarrizkoko zuzendaritzatik kentzea, eta emandako zerbitzuak eskertzea.

2. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila agintzea.

Iruñean, bi mila eta bateko apirilaren seian.-Osasunbidea - Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Víctor Manuel Calleja Gómez.

Iragarkiaren kodea: a0104201