62. ALDIZKARIA - 2001eko maiatzaren 21a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Beste Xedapenak

377/2001 FORU AGINDUA, martxoaren 23koa, Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak emana, Uharteko Hiri Antolamendurako Plan Orokorra aldatzeko espedientea behin betikoz onesten duena, zerbitzuen poligono bat ezartzeko, Itaroa sektorean, herri horretako Udalak sustaturik.

Uharteko Udalak idazpuruan zehaztutako espedientea aurkeztu du Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuan, behin betikoz onets dadin.

Ikusirik ekarritako dokumentazioa eta Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintza Zerbitzuak emandako txostenak, bidezko da espediente hori behin betikoz onestea, Foru Agindu honen xedapen zatian adierazitako zehaztapenekin.

Horren ondorioz, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko uztailaren 4ko 10/1994 Foru Legearen 116. artikuluan xedatutakoari jarraikiz,

AGINDU DUT:

1. Behin betikoz onestea Uharteko Hiri Antolamendurako Plan Orokorra aldatzeko espedientea, zerbitzuen poligono bat ezartzeko, Itaroa sektorean, herri horretako Udalak sustaturik, zehaztapen lotesle hauekin:

A.-Herrilan, Garraio eta Komunikazio Departamentuak Nafarroako Foru Komunitateko errepide sareari buruz 2001eko otsailaren 7an eman txostenean daudenak. Espedientean dago txosten hori.

B.-NA-32 errepidetik sektorean sartzeko biribilguneari dagokionez, biribilgunearen kanpo aldeko zintarritik 15 metrora kokatuko da eraikina, gutxienez ere.

C.-Lurzoru erregimenari eta balorazioei buruzko apirilaren 13ko 6/98 Legeko 18.3 artikulua aplikatuz, eta lehen zehaztapenean (A.) aipatutako txostenarekin bat, NA-32 errepideko sistema orokorraren indartzea Itaroa Zerbitzuak sektoreari lotuko zaio; beraz, jarduketa hauek -eta horiek gauzatzeko ezinbesteko lurrak- beharrezkoak dira:

-NA-32 errepidearen honako tarte hau bikoiztea eta urbanizatzea: NA-150 errepidearekiko loturaren biribilgunetik Zokorenako loturara doan tartea; bai eta lotura horietan egin beharko diren aldaketak ere.

-Tarteko biribilgunea, sektorearekin lotzeko.

D.-Uharteko Udalak behar diren neurriak hartuko ditu, aurreko zehaztapena (C.) bete dadin. Edonola ere, ezin izanen dira sektorean eraikitzeko lizentziak eman, harik eta aurreikusitako sarbideak egiteko bermeak segurtatu arte.

E.-Sektorea urbanizatzeko proiektuari buruzko txostena emanen du Herrilan Zuzendaritza Nagusiak, eta bertan azalduko du ea betetzen den Herrilan, Garraio eta Komunikazio Departamentuak eta Uharte Esteribarko Udalek sinatu hitzarmena.

F.-NA-32 errepidea NA-150 errepidearekiko loturatik Zokorenako loturara bikoiztu eta urbanizatzeko eraikuntza-proiektuak Herrilan Zuzendaritza Nagusiaren aldez aurreko onespena beharko du, baldin eta Sektorea Urbanizatzeko Proiektuaren parte ez bada.

2. Uharteko Udalari eskatzea, hiru hileko epean -Foru Agindu hau argitaratzen denetik aitzina- espedientearen testu bategin bat aurkez dezan, tramitazioan izandako aldaketak eta 1. puntuan ezarri zehaztapenek ekarritako aldaketak adieraziz.

3. Foru Agindu honen kontra gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahal dela adieraztea, Nafarroako Gobernuari zuzendua, jakinarazi edo, bestela, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean gehienez ere, urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeaz aldatutako azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114 eta 115. artikuluei jarraikiz (Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzkoa). Aldatzeko espedientearen kontra administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkezten ahal da, Nafarroako Auzitegi Nagusiko arlo bereko Sailari zuzendua, jakinarazi edo, bestela, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik bi hilabeteko epean gehienez ere, Administrazioarekiko Auzi-jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 10. artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

4. Uharteko Udalari eta Herrilan, Garraio eta Komunikazio Departamentuari Foru Agindu honen berri ematea eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, bi mila eta bateko martxoaren hogeita hiruan.-Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilaria, Jesús Javier Marcotegui Ros.

Iragarkiaren kodea: a0103270