62. ALDIZKARIA - 2001eko maiatzaren 21a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Beste Xedapenak

100/2001 FORU AGINDUA, maiatzaren 16koa, Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariak emana, Orkoiengo Udalak eta Uharte eta Esteribarko Mankomunitateak euskararen erabilerari buruzko araudia eremu mistoan aplikatzeko ekintza-planaren aurka jarritako 437/01 zenbakiko administrazioarekiko auzi-errekurtsoari buruzko espediente administratiboa Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Sailera igortzen duena; araudi hori Nafarroako Gobernuak onetsi zuen, 2001eko urtarrilaren 8ko Erabakiaren bidez.

Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Sailak 437/01 zenbakiko administrazioarekiko errekurtsoari buruzko espediente administratiboa igortzeko agindua eman du. Aipatu administrazioarekiko errekurtsoa Orkoiengo Udalak eta Uharte eta Esteribarko Mankomunitateak jarri zuten euskararen erabilerari buruzko araudia eremu mistoan aplikatzeko ekintza-planaren aurka

araudi hori Nafarroako Gobernuak onetsi zuen, 2001eko urtarrilaren 8ko Erabakiaren bidez.

Aipatu espedientea 2001eko ekainaren 4a baino lehen igorri behar da.

Halaber, Administrazioarekiko Auzien Sailak eskatu dio administrazio honi aipatu espedientean interesatu gisa ageri diren guztiei dei egin diezaiela, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49. artikuluan ezarritako moduan.

Hori horrela,

AGINDU DUT:

1. Orkoiengo Udalak eta Uharte eta Esteribarko Mankomunitateak jarritako 437/01 zenbakiko administrazioarekiko auzi-errekurtsoari buruzko espediente administratiboa Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Sailera igortzea.

2. Interesatuei dei egitea autoetan ager daitezen, ebazpen hau argitaratzen denetik bederatzi eguneko epean.

3. Foru Agindu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.

Iruñean, bi mila eta bateko maiatzaren hamaseian.-Lehendakari- tza, Justizia eta Barne kontseilaria, Rafael Gurrea Induráin.

Iragarkiaren kodea: A0105173