62. ALDIZKARIA - 2001eko maiatzaren 21a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Beste Xedapenak

ERABAKIA, 2001eko apirilaren 23koa, Nafarroako Gobernuak hartua, "Cortesko udal mugapean Zaragoza-Altsasu trenbideko 59/260 eta 60/684 k.p.etan dauden pasaguneak kentzea" izeneko proiektuko obrek ukituriko ondasun eta eskubideen okupazioa presakoa dela deklaratzen duena.

1998ko azaroaren 25ean Akordio bat sinatu zen Sustapen Ministerioarekin, Zaragoza-Altsasu linearen Nafarroako 20 pasagune kentzeko.

Akordio horretan ageri diren jarduketen arabera, Nafarroako Gobernuari dagokio "Cortesko udal mugapean Zaragoza-Altsasu trenbideko 59/260 eta 60/684 k.p.etan dauden pasaguneak kentzea" izeneko proiektuko obrak egitea. Aurrekoarekin bat, Herrilan, Garraio eta Komunikazio Departamentua "Cortesko udal mugapean Zaragoza-Altsasu trenbideko 59/260 eta 60/684 k.p.etan dauden pasaguneak kentzea" proiektuko obren kontratazioa prestatzeko jarduketak egiten ari da. Pasagunea kenduta oraingo egoerak erabiltzaileentzat duen deserosotasun eta arriskua desagertuko da.

Behar diren lurrak eskuratzeko tramiteak arintzeko, beharrezkoa da Nafarroako Gobernuak ukitutako ondasun eta eskubideen okupazioa presako deklaratzea, Nahitaezko Desjabetzapenari buruzko Legearen 52. artikuluan ezarritakoaren babesean.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuak, Herrilan, Garraio eta Komunikazio kontseilariak proposaturik,

ERABAKI DU:

1. "Cortesko udal mugapean Zaragoza-Altsasu trenbideko 59/260 eta 60/684 k.p.etan dauden pasaguneak kentzea" izeneko proiektuak ukituriko ondasun eta eskubideen okupazioa presakoa dela deklaratzea.

2. Ukituriko ondasun eta eskubideak eskuratzeko eta desjabetzapenetako laguntza teknikorako kalkulatu den gastua 6.000.000 pezetakoa da (36.060,73 euro), zehazki: 6.000.000 pezeta (36.060,73 euro), 2001eko gastuen aurrekontuko "Azpiegituretarako lurrak desjabetzea" izeneko 611000-61340-6001-513400 kontusailaren kargura.

3. Erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.

4. Erabaki hau jakinaraztea Herrilan, Garraio eta Komunikazio Departamentuari, Departamentuko Idazkaritza Teknikoari (Kudeaketa Ekonomikoaren Bulegoa), Ekonomi eta Ogasun Departamentuko kontu-hartzailetza delegatuari, Proiektu, Teknologia eta Obra Hidraulikoen Zerbitzuari (Desjabetzapen Atala), Trenbide eta Aireportuetako Azpiegituren Zerbitzuari eta Cortesko Udalari.

Iruñean, bi mila eta bateko apirilaren hogeita hiruan.-Lehendaka- ritzako idazkari nagusia, Joaquín Gortari Unanua.

Iragarkiaren kodea: a0104872