62. ALDIZKARIA - 2001eko maiatzaren 21a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Beste Xedapenak

ERABAKIA, 2001eko apirilaren 23koa, Nafarroako Gobernuak hartua, "Antsoaingo errepidearen eta Iparraldeko Ingurabidearen gaineko oinezkoendako bi pasabide, Antsoainen" izeneko proiektuko obrek ukituriko ondasun eta eskubideen okupazioa presakoa dela deklaratzen duena.

Herrilan, Garraio eta Komunikazio Departamentuko Herrilan zuzendari nagusiak emandako martxoaren 6ko 203/2001 Ebazpenaren bidez, "Antsoaingo errepidearen eta Iparraldeko Ingurabidearen gaineko oinezkoendako bi pasabide, Antsoainen" izeneko proiektuari onespen teknikoa eman eta jendaurrean jarri zen.

Bide eta Eraikuntza Zerbitzuak aurreikusitako programazioari jarraikiz, obrak egin eta behar diren lurrak eskuratzeko tramiteak arintzeko, beharrezkoa da ukitutako ondasun eta eskubideen okupazioa presako deklaratzea, Nahitaezko Desjabetzapenari buruzko Legearen 52. artikuluan ezarritakoaren babesean.

Horrenbestez, Nafarroako Foru Eraentza Birrezarri eta Hobetzeari buruzko Lege Organikoaren 57.b) artikuluak eta Nahitaezko Desjabetzapenari buruzko Legearen 52. artikuluak emandako ahalmenak erabiliz, Nafarroako Gobernuak, Herrilan, Garraio eta Komunikazio kontseilariak proposaturik,

ERABAKI DU:

1. "Antsoaingo errepidearen eta Iparraldeko Ingurabidearen gaineko oinezkoendako bi pasabide, Antsoainen" izeneko proiektuak ukituriko ondasun eta eskubideen okupazioa presakoa dela deklaratzea.

2. Ukituriko ondasun eta eskubideak eskuratzeko kalkulatu den gastua (laguntza teknikoa barne) 400.000 pezetakoa da (2.404,05 euro), 2001eko gastuen aurrekontuko "Azpiegituretarako lurrak desjabetzea" izeneko 611000- 61340-6001-513400 kontusailaren kargura.

3. Erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.

4. Erabaki hau jakinaraztea Herrilan, Garraio eta Komunikazio Departamentuari, Proiektu, Teknologia eta Obra Hidraulikoen Zerbitzuari (Desjabetzapen Atala), Bide eta Eraikuntza Zerbitzuari eta Ekonomi eta Ogasun Departamentuak Herrilan, Garraio eta Komunikazio Departamentuan duen kontu-hartzailetza delegatuari.

Iruñean, bi mila eta bateko apirilaren hogeita hiruan.-Lehendaka- ritzako idazkari nagusia, Joaquín Gortari Unanua.

Iragarkiaren kodea: a0104871