62. ALDIZKARIA - 2001eko maiatzaren 21a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

EBAZPENA, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Errektoreak emana, Nafarroako Unibertsitate Publikoarentzat Sorollarako informatika ekipoak erosteko gastua baimendu eta esleipen espedienteari hasiera ematen diona.

1.-Esleipena egiten duen entitatea.

a) Erakundea: Nafarroako Unibertsitate Publikoa.

b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Ekonomi Kudeaketako Atala.

c) Espediente zenbakia: C10/2001

2.-Kontratuaren xedea.

a) Xedearen deskribapena: Sorollarako informatika ekipoak erostea.

3.-Izapidetza, esleitzeko prozedura eta forma: presazko izapidetzako lehiaketa publiko irekia.

4.-Lizitazioaren oinarrizko aurrekontua: 15.000.000 pezeta.

5.-Argibideak eta agiriak jasotzeko tokia.

a) Administrazio eta Kudeaketa Eraikineko Harrera lekua.

b) Helbidea: Arrosadiko Campusa. 31006 - Iruñea (Nafarroa)

d) Telefonoa: 948-169016

e) Telefaxa: 948-169661

6.-Eskaintzak edo parte hartzeko eskaerak aurkezteko egunak, agiriak eta tokia.

a) Aurkezteko azken eguna: Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara eman eta biharamunetik kontatzen hasita, hamahirugarren egun naturala, 14:30era arte.

b) Aurkeztu beharreko agiriak: Baldintza administratibo eta teknikoen orrian agertzen direnak.

c) Aurkezteko tokia: Erregistro Orokorra, Nafarroako Unibertsitate Publikoa. Administrazio eta Kudeaketa Eraikina, Arrosadiko Campusa, 31006 - Iruñea (Nafarroa)

7.-Eskaintzak irekitzeko tokia, eguna eta ordua.

a) Entitatea: Nafarroako Unibertsitate Publikoa. Administrazio eta Kudeaketa Eraikina. Batzargela.

b) Helbidea: Arrosadiko Campusa. 31006 - Iruñea (Nafarroa).

c) Baldintza orrietan dauden irizpideen arabera eskaintzak aztertu ondoren, Mahaiak Errektoretza eraikineko iragarki oholean iragarriko ditu ekonomi proposamenak irekitzeko eguna, ordua eta tokia, ireki aurretik 48 ordu lehenago, gutxienez ere.

8.-Iragarkien gastuak: iragarki ofizialak eta egunkarietan azaldu beharrekoak esleipen-hartzailearen kontura ordainduko dira.

Iruñean, bi mila eta bateko maiatzaren lauan.-Errektorea, Antonio Pérez Prados.

Iragarkiaren kodea: A0104980