62. ALDIZKARIA - 2001eko maiatzaren 21a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

INDUSTRIA ETA TEKNOLOGIA, MERKATARITZA, TURISMO ETA LAN DEPARTAMENTUA. Ediktua.

Caleras de Liskar S.A. enpresak "Leyre" izeneko (Nafarroan 3445 zenbakia, Zaragozan 3085) 289 meatze laukiko Ikerketarako Baimena eskuratzeko aurkeztu duen eskaera behin betikoz onartu da. C) Ataleko baliabide batzuk ikertzeko izanen da. Lan horiek Irunberri, Ledea, Esa, Erromantzatua eta Gazteluberriko udal mugapeetan egitekoak dira Nafarroan, eta Salvatierra de Escako eta Sigüesko udal mugapeetan Zaragozako probintzian.

Eskatutako meatze laukiak ondoren azaltzen diren erpinek mugatzen duten perimetroaren barrenean daude. Longitudeen erreferentzia Greenwicheko meridianoa da:

Pp 1ø 17' 40" 42ø 37' 20"

1 1ø 17' 40" 42ø 38' 00"

2 1ø 18' 00" 42ø 38' 00"

3 1ø 18' 00" 42ø 39' 20"

4 1ø 00' 00" 42ø 39' 20"

5 1ø 00' 00" 42ø 37' 40"

6 1ø 09' 20" 42ø 37' 40"

7 1ø 09' 20" 42ø 38' 20"

8 1ø 10' 20" 42ø 38' 20"

9 1ø 10' 20" 42ø 37' 20"

10 1ø 17' 40" 42ø 37' 20"

Eta hau aditzera ematen da, interesatu guztiek Iruñeko Fuerte del Príncipe II. Eraikinean, Tomás Caballero parkea, 1-5. solairuan dagoen Industri Segurtasuneko Zerbitzuan espedientea azter dezaten, 8:30etatik 14:30 arte, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta hamabost eguneko epean, Meatzeei buruzko 1973ko uztailaren 21eko 22/1973 Legearen 51. artikuluan eta Meagintzaren Araubiderako 1978ko abuztuaren 25eko Erregelamendu Orokorreko 70. artikuluan xedaturikoarekin bat.

Iruñean, bi mila eta bateko martxoaren hogeita zortzian.-Industri Segurtasuneko Zerbitzuko zuzendaria, José Antonio Ayesa Usabiaga.

Iragarkiaren kodea: A0103286