62. ALDIZKARIA - 2001eko maiatzaren 21a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

353/2001 EBAZPENA, apirilaren 23koa, Herrilan zuzendari nagusiak emana, "Zaragoza-Altsasu trenbideko 142/202 k.p.an, Puiuko udalerrian dagoen pasabidea kentzeko obrak" izeneko proiektua behin betikoz onesten duena.

Trenbide eta Aireportuetako Azpiegituren Zerbitzuak txostena aurkeztu du, "Zaragoza-Altsasu trenbideko 142/202 k.p.an, Puiuko udalerrian dagoen pasabidea kentzea" izeneko proiektua behin betikoz onets dadin. Kontrata bidezko exekuzio aurrekontua 75.065.215 pezetakoa da (451.151,03 euro), eta lau hilabetetan egin behar dira lanak. Aurrekontu horretan ez dira sartu oraingo elektrizitate haribidean egindako kalteak konpontzeko lanak. Haien aurrekontua 400.000 pezetakoa da, eta elektrizitate haribideen titularra den enpresari esleitu nahi zaizkio zuzenean.

Egin beharreko lanak proiektuan zehaztu dira: bertan dagoen bide bat egokitu eta Cidacos ibaiaren gainean zubi bat egitea. Bideak Puiuko udalerrian du hasiera eta lurzati eta lurretara joaten da bertatik. Orain trenbideko pasabidea erabiltzen da horretarako eta ez da trenbidetik beretik pasatu beharrik, baina lanak egindakoan betiko ixten ahalko da pasabide hori.

Horretaz gainera, Tafallako bide zaharrean zorua 2 km- tan hobetzea proiektatu da, bai eta proiektatu denarekin lotzeko beste batean ere, eremu horretako finka batzuk ustiatzen dituzten Tafallako nekazariek sarrera hobea izan dezaten.

Herrilan zuzendari nagusiak otsailaren 2an emandako 119/2001 Ebazpenaren bidez, onespen teknikoa jaso zuen txostenak. Bertan, Trenbide eta Aireportuetako Azpiegituren Zerbitzuak adierazi du RENFEk alegazio bat aurkeztu duela proiektuaren jendaurreko epean. Izan ere, enpresak egindako inbentarioko lurrak oinarritzat harturik, lanek ukituko dituzten ondasun eta eskubideen zerrenda argitaratuetan agertzen diren finka hauen titulartasuna eskatu du:

Finka zk.: PU-03.

Lurzatia: 548 E.

Poligonoa: 1.

Mota: Landalurra.

RENFEren jabetzako azalera lurzati horretan - m.2: 255.

Finka zk.: PU-05.

Lurzatia: 548 C.

Poligonoa: 1.

Mota: Hirilurra.

RENFEren jabetzako azalera lurzati horretan - m.2: 899.

Finka zk.: PU-07.

Lurzatia: 548 D.

Poligonoa: 1.

Mota: Landalurra.

RENFEren jabetzako azalera lurzati horretan - m.2: 120.

Finka hauek hasierako zerrendan ageri ziren, eta Puiuko Udalari egokitutako lurzatien zedulekin bat, Udalari eskatu zaio horren gaineko erantzuna. Udalari ongi iruditu zaio erreklamazio hori onestea. Beraz, bidezkoa da, proiektua behin betikoz onesteaz gain, lanek ukituko dituzten ondasun eta eskubideen jabeen zerrenda, finka horiei dagokienez, zuzentzea, egoera berrira egokituz. Hona hemen egoera:

PUIUKO UDAL MUGAPEA

Finka zk.: PU-03.

Jabea: RENFE, Nafarroako Ondare Zerbitzuko burutza.

Helbidea: La Estación, z.g. (Puiu).

Desjab. azalera - m.2: 255.

Katastroa:

Lurzatia: 548 E.

Poligonoa: 1.

Mota: larreak.

Finka zk.: PU-03.

Jabea: Puiuko Udaleko herrilurrak.

Helbidea: La Plaza, 12 (Puiu).

Desjab. azalera -m.2: 474.

Katastroa:

Lurzatia: 548 E.

Poligonoa: 1.

Mota: larreak.

Finka zk.: PU-05.

Jabea: RENFE, Nafarroako Ondare Zerbitzuko burutza.

Helbidea: La Estación, z.g. (Puiu).

Desjab. azalera -m.2: 899.

Katastroa:

Lurzatia: 548 C.

Poligonoa: 1.

Mota: Hirilurra.

Finka zk.: PU-07.

Jabea: RENFE, Nafarroako Ondare Zerbitzuko burutza.

Helbidea: La Estación, z.g. (Puiu).

Desjab. azalera -m.2: 120.

Katastroa:

Lurzatia: 548 D.

Poligonoa: 1.

Mota: Larreak.

Finka zk.: PU-07.

Jabea: Puiuko Udaleko herrilurrak.

Helbidea: La Plaza, 12 (Puiu).

Desjab. azalera -m.2: 7.199.

Katastroa:

Lurzatia: 548 D.

Poligonoa: 1.

Mota: Larreak.

Horrenbestez, Trenbide eta Aireportuetako Azpiegituren Zerbitzuak adierazi eta proposatutakoarekin bat, Nafarroako Administrazio Publikoen Kontratuei buruzko 10/1998 Foru Legearen 12. artikuluak emandako ahalmenak eta Herrilan, Garraio eta Komunikazio kontseilariak urriaren 7ko 3912/1999 Foru Aginduaren bidez emandakoak ere erabiliz,

EBATZI DUT:

1. RENFEko Ondare Zerbitzuko burutzak aurkeztutako alegazioa onestea. Haren bidez, "Zaragoza-Altsasu trenbideko 142/202 k.p.an, Puiuko udalerrian dagoen pasabidea kentzeko obrek" ukituko dituzten ondasun eta eskubide batzuen jabetza eskatu du. Hona hemen:

Finka zk.: PU-03.

Lurzatia: 548 E.

Poligonoa: 1.

Mota: Landalurra.

RENFEren jabetzako azalera lurzati horretan - m.2: 255.

Finka zk.: PU-05.

Lurzatia: 548 C.

Poligonoa: 1.

Mota: Hirilurra.

RENFEren jabetzako azalera lurzati horretan - m.2: 899.

Finka zk.: PU-07.

Lurzatia: 548 D.

Poligonoa: 1.

Mota: Landalurra.

RENFEren jabetzako azalera lurzati horretan - m.2: 120.

2. Lanek ukituko dituzten ondasun eta eskubideen zerrenda zuzentzea, jabeei dagokienez, eta, behar izanez gero, jabetzei egokitutako azalerak, ondoren adierazi moduan:

PUIUKO UDAL MUGAPEA

Finka zk.: PU-03.

Jabea: RENFE, Nafarroako Ondare Zerbitzuko burutza.

Helbidea: La Estación, z.g. (Puiu).

Desjab. azalera -m.2: 255.

Katastroa:

Lurzatia: 548 E.

Poligonoa: 1.

Mota: Larreak.

Finka zk.: PU-03.

Jabea: Puiuko Udaleko herrilurrak.

Helbidea: La Plaza, 12 (Puiu).

Desjab. azalera -m.2: 474.

Katastroa:

Lurzatia: 548 E.

Poligonoa: 1.

Mota: Larreak.

Finka zk.: PU-05.

Jabea: RENFE, Nafarroako Ondare Zerbitzuko burutza.

Helbidea: La Estación, z.g. (Puiu).

Desjab. azalera -m.2: 899.

Katastroa:

Lurzatia: 548 C.

Poligonoa: 1.

Mota: Hirilurra.

Finka zk.: PU-07.

Jabea: RENFE, Nafarroako Ondare Zerbitzuko burutza.

Helbidea: La Estación, z.g. (Puiu).

Desjab. azalera -m.2: 120.

Katastroa:

Lurzatia: 548 D.

Poligonoa: 1.

Mota: Larreak.

Finka zk.: PU-07.

Jabea: Puiuko Udaleko herrilurrak.

Helbidea: La Plaza, 12 (Puiu).

Desjab. azalera -m.2: 7.199.

Katastroa:

Lurzatia: 548 D.

Poligonoa: 1.

Mota: Larreak.

3. Behin betikoz onestea "Zaragoza-Altsasu trenbideko 142/202 k.p.an, Puiuko udalerrian dagoen pasabidea kentzea" izeneko proiektua. Kontrata bidez egiteko aurrekontua 75.065.215 pezetakoa da (451.151,03 euro), eta egiteko epea 4 hilabetekoa.

4. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Foru Komunitateko bi egunkaritan argitaratzea.

5. Ebazpen hau igortzea Trenbide eta Aireportuetako Azpiegituren Zerbitzura, RENFEko Ondare Zerbitzuko burutzara eta Puiuko Udalera.

Iruñean, bi mila eta bateko apirilaren hogeita hiruan.-Herrilan zuzendari nagusia, Alvaro Miranda Simavilla.

Iragarkiaren kodea: a0104826