62. ALDIZKARIA - 2001eko maiatzaren 21a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

594/2001 EBAZPENA, apirilaren 26koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, 2001. urterako Bideko Ama Birjina Ospitaleko kioskoa kudeatu eta ustiatzeko gastua baimendu eta esleipen espedienteari hasiera ematen diona.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak lizitaziorako dei egin du 2001. urterako Bideko Ama Birjina Ospitaleko kioskoa kudeatu eta ustiatzeko gastua kontratatzeko, ondoko baldintza orokor hauei jarraikiz:

-Kontratuaren xedea: 2001. urterako Bideko Ama Birjina Ospitaleko kioskoa kudeatu eta ustiatzea.

-Esleipen mota: lehiaketa publikoa, prozedura irekia.

-Lizitazio prezioa: kudeatu eta ustiatzeko gutxieneko kanonak 1.500.000 pezeta egiten du urtero (9.015,18 euro), BEZa barne.

-Aurkeztu beharreko dokumentazioa: administrazio klausula partikularren pleguan adierazten dena.

-Proposamen aurkezpena: iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hogeita zazpi egun naturaleko epean, Osasunbidea- Nafarroako Osasun Zerbitzuko Erregistroan (Irunlarrea kalea, 39, 31008 Iruña).

-Behin-behineko bermea: ez da behar.

-Proposamen ekonomikoak jendaurrean irekitzeko tokia eta egun-orduak: 2001eko uztailaren 17ko 12:00etan, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren bilkura aretoan (Irunlarrea kalea, 39).

Administrazio klausula partikularren plegua lizitatzaileen eskura izanen da, azter dezaten, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan (Irunlarrea kalea, 39) eta ondoko web-gune honetan: www.cfnavarra.es/sns-o/concursos

Iruñean, bi mila eta bateko apirilaren hogeita seian.-Osasun- bidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Víctor Manuel Calleja Gómez.

PROPOSAMEN EKONOMIKOAREN EREDUA

(Kontratazio hau arautzen duten pleguetan ageri dena: I. eranskina).

Iragarkiaren kodea: A0104961