61. ALDIZKARIA - 2001eko maiatzaren 18a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

1719/2000 EBAZPENA, abenduaren 18koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, 2001. urterako, Nafarroako Ospitalerako aldizkari zientifiko nazional eta atzerrikoak erosteko lehiaketa adjudikatzen duena.

Nafarroako Administrazio Publikoetako Kontratuei buruzko ekainaren 16ko 10/1998 Foru Legearen 97. artikulua betetzeko, aditzera ematen da Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen abenduaren 18ko 1719/2000 Ebazpenaren bidez, honako kontratu hau adjudikatu dela:

-Kontratuaren xedea: 2001. urterako, Nafarroako Ospitalerako aldizkari zientifiko nazional eta atzerrikoak erostea.

-Adjudikazio modua: lehiaketa publikoa, prozedura irekia.

-Adjudikazioaren prezioa: 21.924.753 pezeta, BEZa barne.

-Adjudikazio-hartzailea: Rowe Comunications España, S.L.

Iruñean, bi milako abenduaren hemezortzian.-Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Víctor Manuel Calleja Gómez.

Iragarkiaren kodea: A0104645