61. ALDIZKARIA - 2001eko maiatzaren 18a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

367/2001 FORU AGINDUA, apirilaren 24koa, Herrilan, Garraio eta Komunikazio kontseilariak emana, "Iruña-Agoitz-Irunberri NA-150 errepidean, Ubarmin eta Egueseko bidegurutzeak moldatzea eta Altzuzako bidegurutzea aldatzea" izeneko proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideak okupatu aitzineko aktak egiteko dei egiten duena.

Herrilan zuzendari nagusiak, martxoaren 30eko 289/2000 Ebazpenaren bidez, behin betiko onetsi zuen "Iruña-Agoitz- Irunberri NA-150 errepidean, Ubarmin eta Egueseko bidegurutzeak moldatzea eta Altzuzako bidegurutzea aldatzea" izeneko proiektua, abenduaren 27ko 1293/2000 Ebazpenaren bidez jendaurrean jarri zena.

Nafarroako Gobernuak, 2001eko otsailaren 12ko Erabakiaren bidez, aipatu proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideen presako okupazioa deklaratu du.

Horrenbestez, Nafarroako Foru Komunitatearen Gobernua eta Administrazioa arautzen dituen 23/1983 Foru Legearen 36.2 artikuluak emandako ahalmenak erabiliz, eta Nahitaezko Desjabetzapenari buruzko Legeko 52. artikuluarekin bat,

AGINDU DUT:

1. "Iruña-Agoitz-Irunberri NA-150 errepidean, Ubarmin eta Egueseko bidegurutzeak moldatzea eta Altzuzako bidegurutzea aldatzea" izeneko proiektuak ukitutako eskubide eta ondasunen titularrei dei egitea Eguesibarko udaletxean ager daitezen maiatzaren 31n, ondasun eta eskubide horiek okupatu aitzineko aktak eta, behin betikoak egin behar badira, haiek ere egiteko.

2. Egintza horretara norberak joan beharko du, edo bere izenean aritzeko behar bezala ahalordetutako pertsona batek; titularra dela frogatzen duten agiriak eraman beharko ditu (eskritura publikoa, jabetza erregistroko ziurtagiria, etab.); egoki baderitzo, peritoak edo/eta notarioa eraman ditzake, baina, betiere, norberak ordaindu beharko die.

3. Foru Agindu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, Nafarroako Foru Komunitateko bi egunkaritan eta Eguesibarko udaletxeko iragarki oholean argitaratuko da eta, banakako zitazio zedularen bitartez, ukitutako titularrei horren berri emanen zaie eta adieraziko argitalpen hau Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko Legeko 59.4 artikuluan aipatzen diren ondorioetarako ere ematen dela.

4. Foru Agindu hau igortzea Eguesibarko Udalera, Proiektu, Teknologia eta Obra Hidraulikoen Zerbitzura eta Desjabetzapen Atalera.

Iruñean, bi mila eta bateko apirilaren hogeita lauan.-Herrilan, Garraio eta Komunikazio kontseilaria, José Ignacio Palacios Zuasti.

Iragarkiaren kodea: A0104485