61. ALDIZKARIA - 2001eko maiatzaren 18a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

L I Z A R R A

"Lizarrako Udalaren Frontoia eraikitzeko obrak egitea" lehiaketan eskaintzak aurkezteko epearen luzapena

54. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, 2001eko maiatzaren 2an, argitara ematen zen "Lizarrako Udalaren Frontoia eraikitzeko obrak egitea" proiektuko obrak kontratatzeko iragarkia. Han aipatzen zen kontratazioa lehiaketa irekiaren bidez eta presako izapidean eginen zela eta eskaintzak aurkeztu behar zirela Lizarrako Udalaren Erregistro Orokorrean, 13 egun naturaleko epearen barnean, iragarki hura Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Beraz, eskaintzak aurkezteko epea 2001eko maiatzaren 15ean amaitzen zen.

Aipatu epe hori laburregia gerta baitaiteke, proiektua behar bezala aztertu eta eskaintzak egoki aurkezteko, iragarki honen bidez jakinarazten zaie interesatuei luzatu egin dela eskaintzak aurkezteko epea, 2001eko maiatzaren 24a bitarte, egun hori barne.

Proiektua, hala nola klausula partikularren eta ekonomikoen plegua, interesatuen eskura daude Udaleko bulegoetan, Lizarrako Sorkunde Garbiaren pasealekua, 1, eta Lizarrako Seri-color kopia-dendan, Urederra Ibaia plaza, 7, telefonoa/faxa 948-553457.

Lizarran, bi mila eta bateko maiatzaren hamaikan. Alkatea, Josefina Bozal Bozal.

Iragarkiaren kodea: A0104991