61. ALDIZKARIA - 2001eko maiatzaren 18a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

Alloko Eskualde Oinarrizkoko Gizarte Zerbitzu Oinarrizkoen Mankomunitatea

2001erako lan eskaintza publikoa

Abuztuaren 30eko 251/93 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez onetsitako Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bateginean xedatutakoa betez, Gizarte Zerbitzu Oinarrizkoaren Mankomunitatearen aurrekontuak onestera aurkeztearekin, bidezko da, halaber, haren plantilla organikoa eta lan eskaintza publikoa onestea. Hona hemen:

1.-Administrari laguntzailearen lanpostua. Sarbidea: O.L. Lanaldia: osoa.

1.-Gizarte Egokitzapeneko teknikariaren lanpostua. Sarbidea: O.L. Lanaldia: hiru laurdenak.

1.-Gizarte eta kultur eragilearen lanpostua. . Sarbidea: O.L. Lanaldia: hiru laurdenak.

5.-Famili langileen lanpostuak. Sarbidea: O.L. Lanaldia: erdia.

Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatearen batzarrak urteko lan eskaintza publikoa onesteko erabakia hartu zuen, 2001eko urtarrilaren 18an egin bilkuran.

Allon, bi mila eta bateko urtarrilaren hogeita batean. Mankomunitateburua, María Lourdes Alegría.

Iragarkiaren kodea: A0103237