61. ALDIZKARIA - 2001eko maiatzaren 18a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

ZIZUR NAGUSIA

E D I K T U A

Zizur Nagusiko Udalak, 2000ko abenduaren 22an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Eremu publikoko eta herrilurretako zoru, hegalkin eta zorupeko aprobetxamendu berezien tasak arautzen dituen ordenantza fiskaleko aldaketa. Otsailaren 5ean jendaurrean jarri zen 2001eko 17. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, eta Toki Araubidearen Oinarriei buruzko 7/1985 Legearen 49. artikuluko c) letran xedatutakoaren ondorioz, inork erreklamazio edo iradokizunik aurkeztu ez duenez, anarteraino behin-behinekoz hartutako erabakia behin betikotzat jotzen da. Hona aldaketaren testua:

Eremu publikoko eta herrilurretako zoru, hegalkin eta zorupeko aprobetxamendu berezien tasak arautzen dituen ordenantza fiskalaren eranskina:

III. epigrafea. Zorupeko aprobetxamendu bereziak

-Paratutako tanga bakoitzagatik, urtean: 33.531 pezeta.

-Zorupea okupatzeagatik, urtean: 1.000 pezeta metro karratu bakoitzeko.

Argitara ematen da orok jakin dezan.

Zizur Nagusian, bi mila eta bateko martxoaren hogeian. Alkatea, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: A0103235