61. ALDIZKARIA - 2001eko maiatzaren 18a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

O R K O I E N

2001eko lan egutegia

Udalak bere zerbitzu orokorrek 2001ean izanen dituzten jaiegunen egutegia onestea erabaki zuen, 2001eko martxoaren 9an egin osoko bilkuran. Hona hemen:

Urtarrilaren 1a: Urteberri.

Urtarrilaren 6a: Errege Eguna.

Apirilaren 12a: Ortzegun Saindu.

Apirilaren 13a: Ortziral Saindu.

Apirilaren 16a: Bazko Biharamuna.

Maiatzaren 1a: Langileen eguna.

Ekainaren 20a, 21a eta 22a: herriko bestak.

Abuztuaren 15a: Andre Mariaren Jasokundea.

Irailaren 28a: Orkoiengo saindu zaindaria.

Urriaren 12a: Jai Nazionala.

Azaroaren 1a: Omia Saindu.

Abenduaren 3a: San Frantzisko Xabier, Nafarroako Eguna.

Abenduaren 6a: Konstituzio eguna.

Abenduaren 8a: Ama Birjina Sortzez Garbia.

Abenduaren 25a: Eguberri.

Udalaren zerbitzu orokorretarako, egiazko lanorduak 1.592 izanen dira 2001ean. Ordu horiek astelehenetik ortziralera bitartean eginen dira, goizeko zortzietatik arratsaldeko hirurak arte, eta azteazkenetan arratsaldeko bortzetatik zazpiak arte.

Udalaren gainerako zerbitzuek beren lan egutegi berariazkoa prestatuko dute.

Argitara ematen da behar diren ondorioak sor ditzan.

Orkoienen, bi mila eta bateko martxoaren hogeita seian. Alkatea, Casimiro Larrea Ruiz.

Iragarkiaren kodea: A0103232