61. ALDIZKARIA - 2001eko maiatzaren 18a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

Z I Z U R

Behin betiko onespena urbanizazio proiektuari

Udalak, 2001eko martxoaren 15ean eginiko osoko bilkuran, erabaki zuen behin betikoz onestea Zarikiegiko herriguneko katastroko 15. lurzatia urbanizatzeko proiektua, Iruñeko artzapezpikutzak sustatua.

Erabaki honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahalko da, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hasita, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko arlo bereko Sailari zuzendua, bi hilabeteko epean, edo, aldez aurretik eta aukeran, berraztertzeko errekurtsoa, egintza egin duen organoari zuzendua, hilabeteko epean.

Gazolatzen, bi mila eta bateko martxoaren hogeian. Alkate udalburua, José Ricardo Pérez Torrano.

Iragarkiaren kodea: a0103119