61. ALDIZKARIA - 2001eko maiatzaren 18a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

I R U Ñ A

B1/U.I.VI unitateko S-1 sektorearen xehatasun azterlaneko aldaketa Hasierako onespena

Iruñeko Udaleko Alkatetzak, bi mila eta bateko martxoaren 16an, ondoko ebazpen hau eman zuen:

"Ikusirik Javier Gómez Cía jaunak, Parque San Jorge II, S.L. ordezkatuz, izapidatzeko aurkeztu duen agiria, ebatzi dut:

1.-Hasiera batez onestea B1/U.I.VI unitateko (San Jorge) S-1 sektorearen xehetasun azterlaneko aldaketa.

2.-Ebazpen hau ukitutako jabeei jakinaraztea eta espedientea jendaurrean paratzea hamabost egun baliodunetan, ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik. Orobat, argitara bedi ebazpen hau hemengo prentsan."

Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean ematen da argitara, indarra duen Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiondako Administrazio Prozedurari buruzko Legearen 59.4 artikuluan eta 59.5 a) atalean (azaroaren 26ko 30/1992 Legea) eta gainerako lege aplikagarrietan xedatutakoa betez, jakinarazpen balioa izan dezan egon daitezkeen beste interesatu ezezagunendako baita, jakinarazpena egiten saiatu arren, jaso ezin izan dutenendako ere.

Iruñean, bi mila eta bateko martxoaren hogeita batean. Jarduneko alkatea, José Ignacio Labiano Ilundáin.

Iragarkiaren kodea: A0103118