61. ALDIZKARIA - 2001eko maiatzaren 18a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

I R U Ñ A

Ebazpenaren jakinarazpena

Ekonomia eta Funtzio Publikoko zinegotzi delegatuak Udalaren jabetzari kalte egiteagatik 2001eko otsailaren 16an eman ebazpena (26/EC) jakinarazi ahal izan ez denez, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen da, Administrazio Prozedurari buruzko Legean eta gainerako lege aplikagarrietan xedatutakoa bete dadin.

Ikusirik Udaltzaingoaren gaztigu-orria, 222/00A espedientean instruitua, NA-9508-AG matrikulako ibilgailuak, Compañía Mapfre Mutualidad aseguru etxean aseguratua baitago eta Santiago Ochoa Arellano jaunak gidaturik, 2000ko abenduaren 23an eserleku bati, espaloiko ertzari, zuhaitz bati eta berdegune bati egindako kaltei buruzkoa, honako hau ebatzi dut:

1.-Kalteen ordainketa eskatzeko espedientea irekitzea, haien erantzulea zehazteko, 122.936 pezeta egiten baitute (738,86 euro).

2.-Interesatuei 15 egun balioduneko epea ematea, ebazpen hau jaso eta biharamunetik aitzina, eransten diren agiriak ikusita, alegazioak egin eta bidezko juzgatzen diren agiriak eta justifikazioak aurkez ditzaten. Iruñeko Udaleko Erregistro Orokorrean edo azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38. artikuluan aurreikusitako lekuetako batean idatziz egin beharko dute.

Eurotan ematen diren zenbatekoak adibide gisa besterik ez dira ematen.

Halaber, jakinarazten zaio prozedura tramitatu eta ebazteko epea hiru hilabetekoa dela ebazpen honen egunetik aitzina.

Epe hori iraganda ebazpenaren jakinarazpenik jaso gabe, eta jakinarazpena egitera saiatu dela espedientean behar bezala egiaztatzen ez bada, prozedura iraungiko da eta jarduerak artxibatuko, epe horretan eman daitekeen ebazpen espresuak ezartzen duena ukatu gabe.

Prozedura ebatzi eta ebazpena jakinarazteko epea eten eginen da, azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 42.5 artikuluak dioen gisara, akatsak zuzentzeko eta agiriak edo erabakiak hartzeko bertzelako datuak ekartzeko errekerimendua egiten zaionean.

Iruñean, bi mila eta bateko martxoaren hemeretzian. Jarduneko alkatea, José Ignacio Labiano Ilundáin.

Iragarkiaren kodea: A0103117