61. ALDIZKARIA - 2001eko maiatzaren 18a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

O I T Z

Bake epailea hautatzeko deialdia

Botere Judizialari buruzko Lege Organikoko 101. artikulua eta Bake epaileei buruzko ekainaren 7ko 3/1995 Errregelamenduko (1995eko uztailaren 13ko Estatuko Aldizkari Ofiziala) 5, 6 eta 7. artikuluak betetzeko, hamabost egun balioduneko epea irekiko da, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik, legezko baldintzak betetzen dituztenek, nahi badute, udalerri honetako bake epailea hautatzeko eskabidea egin dezaten udal bulegoetan.

Oitzen, bi mila eta bateko martxoaren hogeian. Alkatea, Alberto San Miguel Mindeguía.

Iragarkiaren kodea: A0103115