61. ALDIZKARIA - 2001eko maiatzaren 18a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

L I Z A R R A

Hasierako onespena Lizarrako HAPOko aldaketa puntualari, 20. eremuan (antzinako B sektorea) eta hirigintza hitzarmenari, "Oinarrizko 4 unitatean" sestra azpiko aprobetxamendua arautzeko eta jaisteko malda egiteko

Lizarrako Udalak, 2001eko urtarrilaren 4an egin bilkura arruntean, erabaki zuen honako hauek hasiera batez onestea:

1. HAPOko aldaketa puntuala, 20. eremuari dagokiona (antzinako B sektorea) eta "Oinarrizko 4. unitatea" birmoldatzeko asmoz egiten dena, hori guztia espedienteko xedapen zatian eta dokumentazioan agertzen denari jarraikiz.

2. "Promociones Estella Urbana, S.L." enpresaren legezko ordezkaritzarekin sinatutako hirigintza hitzarmena, Lizarrako HAPOko 20. eremuko "Oinarrizko 4. unitatea" (antzinako B sektorea) egiteko eta birmoldatzeko asmoz egiten dena.

Espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina, epe horretan hura aztertu eta bidezko alegazioak aurkez daitezen.

Espedientea Udaleko Hirigintza bulegoan dago, interesatuen eskura.

Lizarran, bi mila eta bateko martxoaren bederatzian. Alkatea, Josefina Bozal Bozal.

Iragarkiaren kodea: A0103114