61. ALDIZKARIA - 2001eko maiatzaren 18a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

Etxarri-Aranatz aldeko Gizarte Zerbitzu Oinarrizkoen Mankomunitatea

2000ko kontuak

Etxarri-Aranatz aldeko Gizarte Zerbitzu Oinarrizkoen Mankomunitateko Batzarrak, 2001eko urtarrilaren 19an egindako bilkuran, erabaki hau hartu zuen aho batez:

2000ko ekitaldiari dagozkion kontuen aldeko txostena ematea, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 305. artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

Iragarkia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta iragarki oholean argitaratzea, hura osatzen duten agiri guztiak azter daitezen. Erreklamaziorik aurkezten ez bada, kontuen onespena behin betikoa bihurtuko da eta betetzat joko da jendaurrean jartzeko tramitea.

Etxarri-Aranatzen, bi mila eta bateko martxoaren zortzian. Mankomunitateburua, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: A0103108