61. ALDIZKARIA - 2001eko maiatzaren 18a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

Etxarri-Aranatz aldeko Gizarte Zerbitzu Oinarrizkoen Mankomunitatea

2001eko aurrekontu orokor eta bakarraren hasierako onespena

Etxarri-Aranatz aldeko Gizarte Zerbitzu Oinarrizkoen Mankomunitateko Batzarrak, 2001eko urtarrilaren 19an egindako bilkuran, erabaki hau hartu zuen aho batez:

1.-2001erako aurrekontu orokor eta bakarra eta betearazpen oinarriak hasiera batean onestea, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 269.etik 2726.era bitarteko artikuluetan xedatutakoari jarraikiz.

2.-Iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Mankomunitatearen iragarki oholean argitaratzea, herritar eta interesatu guztiek espedienteak Gizarte Zerbitzu Oinarrizkoan azter ditzaten eta bidezko juzgatzen dituzten erreklamazioak aurkez ditzaten, horretarako hamabost egun balioduneko epea izanen baitute argitaratu eta biharamunetik hasita.

3.-Inork erreklamaziorik aurkezten ez badu, 2001erako aurrekontuaren eta betearazpen oinarrien onespena behin betikoa izanen da besterik gabe.

Hona hemen kontusailak laburturik:

GASTUAK:

0 multzoa.-Zor publikoa: 6.000 pezeta.

1. multzoa.-Zerbitzu orokorrak: 21.034.760 pezeta.

3. multzoa.-Segurtasuna, babesa eta sustapen soziala: 4.601.297 pezeta.

6. multzoa.-Erregulazio ekonomiko orokorra: 380.000 pezeta.

Gastuak, guztira: 26.022.057 pezeta.

DIRUSARRERAK:

3. kapitulua.-Tasak, prezio publikoak eta bestelako dirusarrerak: 1.000 pezeta.

4. kapitulua.-Transferentzia arruntak: pezetak 11.565.158.

5. kapitulua.-Ondareko dirusarrerak eta herrilurretako aprobetxamendua: 15.000 pezeta.

7. kapitulua.-Kapital transferentziak eta gainerako kapital dirusarrerak: 14.440.057 pezeta.

Dirusarrerak, guztira: 26.022.057 pezeta.

Etxarri-Aranatzen, bi mila eta bateko martxoaren zortzian. Mankomunitateburua, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: A0103107