61. ALDIZKARIA - 2001eko maiatzaren 18a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

E G U E S I B A R

Hasierako onespena, Badostaingo xehetasun azterlanari

Eguesibarko Udaleko jaun alkate udalburuak 17. poligonoko 344. lurzatia ukitzen duen xehetasun azterlana, Promociones Irigaray, S.A.k Badostaingo Kontzejuaren mugapean sustatua, onesteko ebazpena eman zuen, 2001eko martxoaren 7an.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko uztailaren 4ko 10/1994 Foru Legearen 119. artikuluan xedatutakoa betez. Interesatu guztiek espedientea kontsultatzen ahalko dute eta alegazioak egin, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta hamabortz eguneko epean.

Eguesibarren, bi mila eta bateko martxoaren hamabian. Alkatea, Ignacio Galipienzo Jiménez.

Iragarkiaren kodea: A0103106