61. ALDIZKARIA - 2001eko maiatzaren 18a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Agintariak eta Langileak

361/2001 FORU AGINDUA, apirilaren 23koa, Herrilan, Garraio eta Komunikazio kontseilariak emana, Luis Miguel Martín Gómez jauna Seinalizazio eta Balizamendurako eta Nafarroako Erdialdea Zaintzeko bulegoburu izendatzen duena, bitarteko gisa.

Abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak, Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileriaren Estatutuaren Testu Bategina onesten duenak, hirugarren xedapen gehigarriko bigarren idatz-zatian xedatzen du atalburutzak eta bulegoburutzak bitarte baterako bete daitezkeela, organo eskudunak egindako izendapenaren bidez; burutza horiek betetzen dituztenek nahitaez Foru Komunitatearen Administrazioko funtzionarioak edo hari atxikirik daudenak izan beharko dute.

Horrenbestez,

AGINDU DUT:

1. Luis Miguel Martín Gómez jauna -Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioa- Seinalizazio eta Balizamendurako eta Nafarroako Erdialdea Zaintzeko bulegoburu izendatzea, bitarteko gisa.

2. Foru Agindu hau interesatuari eta Langileri Zerbitzuari igortzea eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, bi mila eta bateko apirilaren hogeita hiruan.-Herrilan, Garraio eta Komunikazio kontseilaria, José Ignacio Palacios Zuasti.

Iragarkiaren kodea: A0104481