61. ALDIZKARIA - 2001eko maiatzaren 18a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

A R B I Z U

Birzatiketa proiektuaren aldaketa

2001eko martxoaren 1ean egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zen Utzubar unitateko birzatiketa proiektua aldatzeko espedientea, Arbizuko industrialdean, 9, 10, 11, 12 eta 13. lurzatiei dagokienez.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruz indarra duen uztailaren 4ko 10/1994 Foru Legearen 168. artikuluak xedatutakoa betetzeko. Iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hamabost eguneko epean, interesatuek espedientea aztertu eta alegazioak egin ahalko dituzte.

Arbizun, bi mila eta bateko martxoaren hamabostean. Alkatea, Francisco Javier Razkin Flores.

Iragarkiaren kodea: A0103104