61. ALDIZKARIA - 2001eko maiatzaren 18a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

A R B I Z U

Hasierako onespena, U.E.-5 unitatearen borondatezko birzatiketari

Udal honek, 2001eko martxoaren 1ean egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Hirigintzako Udal Planaren U.E.-5 unitatearen borondatezko birzatiketa, Tomás eta David Lizarraga Goikoetxea jaunek eta beste batzuek sustatua.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruz indarra duen uztailaren 4ko 10/1994 Foru Legearen 119. artikuluak xedatutakoa betetzeko. Iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hamabost eguneko epean, interesatuek espedientea aztertu eta alegazioak egin ahalko dituzte.

Arbizun, bi mila eta bateko martxoaren hamabostean. Alkatea, Francisco Javier Razkin Flores.

Iragarkiaren kodea: A0103103