61. ALDIZKARIA - 2001eko maiatzaren 18a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

U S K A R T Z E

Behin betiko onespena, "Izize-Uskartzeko hornidura-sarea" egiteko proiektuari

Uskartzeko Kontzejuak, 2001eko martxoaren 10ean egin bilkura berezian, honako erabaki hau hartu zuen:

Lehenbizi.-Behin betiko onestea "Izize-Uskartzeko hornidura-sarea" egiteko proiektua -2000. urterako Toki Entitateetako Azpiegituretako Obren Planean sartua- eta proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda. Onespen horrek berarekin dakar onura publikoaren deklarazioa eta okupatu beharra. Jendaurreko epean ez da inolako alegaziorik aurkeztu.

Bigarrenik.-Horretarako eskumenak baititu, Nafarroako Gobernuari eskatzea ukitutako ondasun eta eskubideen presako deklarazioa, Nahitaezko Desjabetzapenari buruzko Legearen 52. artikuluan eta ondokoetan aurreikusitako ondorioak sor ditzan.

Hirugarrenik.-Erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Foru Komunitateko egunkari batean argitaratzea, Kontzejuko iragarki oholean paratzea eta ukituei jakinaraztea, behar diren ondorioak sor ditzan.

Uskartzen, bi mila eta bateko martxoaren hamarrean. Kontzejuburua, Gustavo Goiena Agirre.

Iragarkiaren kodea: a0102793