61. ALDIZKARIA - 2001eko maiatzaren 18a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

M O N T E A G U D O

Hasierako onespena, Monteagudon enpresak paratu eta handitzeko, industria jardueretan ingurumeneko eraginari dagozkion aurreneurriak, zuzenketak eta kontrolak egiteko eta enplegu egonkorra sustatzeko inbertsioetarako dirulaguntzak arautzen dituen udal ordenantzari

Monteagudoko Udalak, 2001eko otsailaren 23an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea Monteagudon enpresak paratu eta handitzeko, industria jardueretan ingurumeneko eraginari dagozkion aurreneurriak, zuzenketak eta kontrolak egiteko eta enplegu egonkorra sustatzeko inbertsioetarako dirulaguntzak arautzen dituen udal ordenantza. Orobat, ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunetan, erreklamazioak egin ahal izateko. Epea iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denean hasiko da, eta ordenantzaren testua interesatuen eskura egonen da udal idazkaritzan.

Argitara ematen da, orok jakin dezan eta ondorioak sor ditzan.

Monteagudon, bi mila eta bateko martxoaren hamabostean. Alkate udalburua, José María Vázquez Royo.

Iragarkiaren kodea: a0102790