61. ALDIZKARIA - 2001eko maiatzaren 18a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

E S T E R I B A R

Aurri egoeraren espedientea

Esteribarko Udaleko alkate udalburuak, 2001eko otsailaren 23an egin osoko bilkuran Udalbatzari horren berri eman ondotik, ebazpena eman du 2001eko martxoaren 1ean. Honela dio xedapen zatian:

1. Agorretako San Gil kaleko 5 zenbakiko higiezina (28. poligonoko 12. lurzatia, Udal Katastrokoaren arabera), aurri egoeran dagoela deklaratzeko espedienteari ekitea, horren gainean Carlos Urrutia Jiménez arkitektoak prestatutako proiektu teknikoaren babesean. Hori guztia, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 10/94 Foru Legeko 226.2 artikuluan eta Hirigintzako Disziplinari buruzko Erregelamenduaren 18.2 artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

2. Erabakitakoaren berri ematea Carlos Marcos Cenoz Abadia jabeari, hamabost eguneko epean, erabaki hau jakinarazten denetik, bidezkotzat jotzen dituen alegazioak egin ditzan, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko Legearen 84.2 artikulua eta Hirigintzako Diziplinari buruzko Erregelamenduaren 20.a betez. Epe hori iraganik, espedientea tramitatzen jarraituko da indarra duen arautegian aurreikusitako moduan, eta bidezko ebazpena emanen da.

3. Espedientea izapidatu bitartean eta nahiz eta aurri egoera deklaratu, horrek ez du esan nahi jabeek eraikina mantentzeko duten betebeharretan axolagabeki jokatzetik datozkien mota guztietako erantzukinetatik aske daudenik, Lurzoruaren Araubideari eta Hiri Antolamenduari buruzko Legearen Testu Bateginaren 21 eta 241. artikuluen arabera.

4. Egintza hau ez da behin betikoa administrazio bidean; eta jakinaraz bekie Carlos Marcos Cenoz Abadia jabeari eta Agorretako Kontzejuari.

Argitara ematen da Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko Legearen (azaroaren 26ko 30/1992 Legea) 59.4 eta 59.5 a) artikuluetan eta gainerako legeria aplikagarrian xedatutakoa betez, beste interesatu ezezagunentzat eta, legez jakinarazten saiatu arren, ezinezkoa izan den haientzat, jakinarazpen balioa izan dezan.

Esteribarren, bi mila eta bateko martxoaren batean. Alkatea, Javier Borda Garde.

Iragarkiaren kodea: a0102789