61. ALDIZKARIA - 2001eko maiatzaren 18a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

Z I R A U K I

Hasierako onespena, hirigintzako hitzarmenari

Ziraukiko udalak, 2001eko martxoaren 8an egindako osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea Enagesa, S.L.k proposatutako hirigintzako hitzarmena. Orobat, Udalari UANO-1 eta UANO-2 exekuzio unitateetan dagokion hirigintzako aprobetxamendua finkatu da. Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legeko 141. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hamabost eguneko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik, interesatuek alegazioak aurkez ditzaten.

Ziraukin, bi mila eta bateko martxoaren hamabian. Alkatea, Cruz Barandalla Lacunza.

Iragarkiaren kodea: a0102788