61. ALDIZKARIA - 2001eko maiatzaren 18a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Agintariak eta Langileak

360/2001 FORU AGINDUA, apirilaren 23koa, Herrilan, Garraio eta Komunikazio kontseilariak emana, José Luis Vital Ulzurrun jauna Seinalizazio eta Balizamendurako eta Nafarroako Erdialdea Zaintzeko bulegoburu kargutik kentzea xedatzen duena.

Abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak, Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileriaren Estatutuaren Testu Bategina onesten duenak, hirugarren xedapen gehigarriko bigarren atalean xedatzen du bulegoburuen bitarte baterako izendapena indarrik gabe uzten ahal duela erabaki hori hartu zuen organo berak.

Horrenbestez,

AGINDU DUT:

1. José Luis Vital Ulzurrun jauna Herrilan, Garraio eta Komunikazio Departamentuko Seinalizazio eta Balizamendurako eta Nafarroako Erdialdea Zaintzeko bulegoburu kargutik kentzea, eta emandako zerbitzuak eskertzea.

2. Foru Agindu hau interesatuari eta Langileri Zerbitzuari igortzea eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, bi mila eta bateko apirilaren hogeita hiruan.-Herrilan, Garraio eta Komunikazio kontseilaria, José Ignacio Palacios Zuasti.

Iragarkiaren kodea: A0104480