61. ALDIZKARIA - 2001eko maiatzaren 18a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

A G O I T Z

E D I K T U A

Udalak, 2001eko otsailaren 2an egindako bilkuran, besteak beste, ondoko erabaki hau hartu zen:

14.-Gai zerrendatik at, eta presakoa deklaratu ondoren: Ikusirik Gonzalo Galbete Martinicorena goi mailako arkitektoak sinatutako txostena, Euskal Herriko Arkitektoen Elkargoak 2001eko otsailaren 2an ikus-onetsia, Trinquete kaleko 9an (katastroko 1. poligonoko 129. lurzatia) dagoen eraikinaren egoeraren gainekoa:

Erabaki da:

a) Deskribaturiko eraikinaren aurri egoera deklaratzeko aldebiko espedientea abiatzea.

b) Erabaki honen jakinarazpenaren bidez eta aipatu txosten teknikoaren fotokopia konpultsatua erantsiz, titularrei eta eraikinaren gain eskubide errealak izan ditzaketen titularrei entzutea ematea, 15 eguneko epean erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, beren eskubideen alde bidezko juzgatzen dituzten agiriak eta perituen txostenak idatziz aurkez ditzaten.

c) Erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea, baita Udaleko iragarki oholean ere, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.4 artikuluan ezarritako ondorioak sor ditzan.

Erabaki honen aurka, eta aukeran, errekurtso hauetako bat jartzen ahal da:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzien Epaitegiari edo Sailari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik, edo:

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, ebazpen hau jakinarazi eta hilabeteko epean.

Agoitzen, bi mila eta bateko otsailaren hogeian. Alkatea, José Javier Esparza Abaurrea.

Iragarkiaren kodea: a0102784