61. ALDIZKARIA - 2001eko maiatzaren 18a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Beste Xedapenak

INGURUMEN, LURRALDEAREN ANTOLAMENDU ETA ETXEBIZITZA DEPARTAMENTUA. Zehapen espedienteak.

Ezinezkoa izan da Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 135. artikuluan aurreikusitako jakinarazpena egitea, alegia, Basafauna eta haren Habitatak Babestu eta Kudeatzeari buruzko martxoaren 5eko 2/1993 Foru Legea hausteagatik José Javier González Ubegun jauna zehatzeko Foru Aginduari buruzkoa.

120/2001 FORU AGINDUA, otsailaren 7koa, Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak emana, José Javier González Ubegun jaunari Basa Fauna eta haren Habitatak Babestu eta Kudeatzeko martxoaren 5eko 2/1993 Foru Legea hausteagatik zehapena jartzen diona.

César Gutiérrez Fuertes jaunari irekitako 120/2000 zenbakiko zehapen espedientea aztertu da; espediente hori Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariaren irailaren 20ko 1043/2000 Foru Aginduaren bidez ireki zaio, egitate hauengatik: goiko amuarrain eremuan, bigarren mailako ibaibidean, hamahiru amuarrain arrunt harrapatzeagatik, haietariko batzuk baimendu baino txikiagoak (13 cmko 8 amuarrain, 15 cmko 3 amuarrain eta 17 cmko amuarrain bat). Hori guztia Foruzaingoak 2000ko maiatzaren 25ean jarritako salaketaren arabera.

Karguen Plegua jakinarazi zaio baina salatuak ez du alegazio idazkirik aurkeztu horretarako epean. Beraz, bidezko da bidean den zehapen prozedura administratiboari jarraipena ematea, karguen plegua dagoen horretan utziz.

Basa Fauna eta haren Habitatak Babestu eta Kudeatzeko martxoaren 5eko 2/1993 Foru Legearen 98. artikuluan xedatutakoari jarraikiz,

AGINDU DUT:

1. José Javier González Ubegun jaunari 20.000 pezetako isuna jartzea, egindako arau-hausteagatik, aipatu Foru Legearen 122. artikuluko a) atalean xedatutakaroari jarraikiz, deusetan galarazi gabe Foru Lege horrexen 106. artikuluan xedatutakoaren arabera erabaki litekeen isunaren murriztea.

2. José Javier González Ubegun jaunari 27.000 pezetako ordaina paga dezala, eragin duen kalteagatik: 19 cmtik beheitiko amuarrainengatik bina mila pezeta eta hortik goitikoengatik hiruna mila pezeta. Hori dena, basa faunako espezieak baloratzeko baremoa ezartzen duen maiatzaren 5eko 107/1993 Foru Aginduaren arabera.

3. Aipaturiko Foru Legearen 106. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, isuna % 30 murriztuko da, betiere ondoko beharkizun hauek betetzen badira:

a) Isunaren gainerako zatia gehienez 15 egun balioduneko epean ordaintzea, Foru Agindua jakinarazi eta biharamunetik kontatzen hasita.

b) Arau-hausleak ordaintzea, osorik, aurreko atalean adierazi den epean, egotzi zaizkion kalte edo gaitzetatik heldu diren kalteordainak, bai eta tresna, arma edo animaliak berreskuratzeko diru-kopurua ere.

c) Arau-hausleak idatziz adieraztea ezarri zaion zehapenarekin eta eskatzen zaion kalteordainarekin ados dagoela eta espres egiten diola uko epe horretan inpugnazio ekintzak burutzeko eskubideari.

Baldin eta deskribatu den murrizte hori interesatzen bazaio, interesatuak Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuko bulegoetara jo beharko du (Alondegi kalea, 1.a, 2. solairua), Kontrol Administratiboaren Atalera. Bertan ordain-gutuna emanen zaio, orain igorri denaren ordez, eta, horrekin batera, isunaren zenbatekoa gutxitzeko dokumentazioa.

4. Isuna edozein banketxe edo aurrezki kutxatan ordaindu beharko da, horretarako ordain-gutun ofiziala erabiliz, Foru Agindu hau administrazio mailan irmoa izaten den egunetik hamabost eguneko epean. Epe hori iraganik, premiamenduzko bideari ekinen zaio diru-kopurua kobratzeko.

5. Bahituriko aparailua Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuan dago eta dohainik eta noiznahi ere berreskuratzen ahalko du arau- hausleak, basa fauna eta haren habitatak babestu eta kudeatzeko martxoaren 5eko 2/1993 Legeko 103.3.b) artikuluan xedaturikoaren arabera.

Bahituriko aparailua berreskuratu nahi izanez gero, Ingurumen, Lurraldearen eta Etxebizitza Departamentuko bulegoetara jo beharko da (helbidea: Alondegi kalea, 1-2, Iruñea. Telefonoa: 948-427609).

6. Foru Agindu honen kontra gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da, Nafarroako Gobernuari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legea aldatu zuen 4/1999 Legearen 114. eta 115. artikuluen arabera.

7. Foru Agindu honen berri ematea espedientea ireki zaionari, salatzaileari, Kontrol Administratiboaren Atalari eta Biodibertsitatea Zaintzeko Zerbitzuari, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, bi mila eta bateko otsailaren zazpian.-Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilaria, Jesús Javier Marcotegui Ros.

Iragarkiaren kodea: A0103755