61. ALDIZKARIA - 2001eko maiatzaren 18a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Beste Xedapenak

1247/2001 EBAZPENA, martxoaren 30ekoa, Nafarroako Gizarte Ongizatearen Institutuko zuzendari kudeatzaileak emana, irailaren 30eko 3077/1997 Ebazpenean atzera egiten duena. Ebazpen horren bidez, Angel Martínez Sanz jaunak, Irunberriko San Isidro zaharretxeko egonaldian, Nafarroako Gizarte Ongizatearen Institutuarekin egindako 2.445.506 pezetako zorra, kitatzeko eskatzen zen.

Hirugarren Adinekoentzako Atalaren txostena eta txosten juridikoa ikusirik,

Nafarroako Gizarte Ongizatearen Institutuko zuzendaritzak, irailaren 13ko 374/1999 Foru Dekretuaren bidez esleitutako ahalmenak erabiliz,

EBATZI DU:

1. Atzera egitea eta indarrik gabe uztea 3077/1997 Ebazpena, irailaren 30ekoa, Angel Martínez Sanz jaunari 2.445.506 pezetako zorra kitatzeko eskatzen ziona.

2. Angel Martínez Sanz jaunak Nafarroako Gizarte Ongizatearen Institutuarekin egindako zorra, 2.445.506 pezetakoa baitzen, kitatzeko eskatzea zordunaren jaraunsleei, edo, kasua bada, herentzia jasogabeari.

3. Ebazpen honen kontra gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko da, Nafarroako Gobernuari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean.

4. Ebazpen hau jakinaraztea, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALeko iragarkiaren bidez, jaraunsle eta legatudun ezezagunei, edo kasua bada, herentzia jasogabearen arduradunari.

5. Ebazpen hau igortzea Jose Montes Almaraz jaunari, helbidea Iruñeko Tafalla kaleko 13, 5.D solairuan baitu, Institutu honetako Hirugarren Adinekoentzako eta Ekonomi Aferen Ataletara, Ekonomia eta Ogasun Departamentuko Kontabilitate Zentrora eta Derrigorrezko Dirubilketaren Atalera, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, bi mila eta bateko martxoaren hogeita hamaikan. Zuzendari kudeatzailea, José María Jiménez Bolea.

Iragarkiaren kodea: a0103884