61. ALDIZKARIA - 2001eko maiatzaren 18a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Beste Xedapenak

314/2001 EBAZPENA, apirilaren 4koa, Hezkuntza zuzendari nagusiak emana. Honen bidez Espasa Calpe argitaletxearen honako argitalpen proiektu hauetarako baimena ematen da: DBHko lehen eta bigarren mailetarako Gaztelania eta Gaztelaniazko Literatura; eta Batxilergoko lehen mailarako filosofia; eta horrez gain dagozkien curriculumeko materialak Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxeetan erabiltzeko baimena ematen da.

Ekainaren 7ko 183/1993 Foru Dekretuak (ekainaren 23ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa) arautu zuen erregimen orokorreko irakaskuntzetarako curriculumeko materialen gainbegiratzea eta baimentzea, eta Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxeetan izan behar duten erabilera.

Foru Dekretu horrek ezartzen du argitalpen proiektuak gainbegiratu egin beharko direla, eta baimena jasotzeko aipatu behar dituzten puntuak zehazten ditu, bai eta aurkeztu beharreko dokumentazio osagarria ere.

Hezkuntza eta Kultura kontseilariak irailaren 30ean emandako 339/99 Foru Aginduaren bidez eskuordeturik ditudan eskurantzak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Espasa Calpe argitaletxearen honako argitalpen proiektu hauetarako baimena ematen da: DBHko lehen eta bigarren mailetarako Gaztelania eta Gaztelaniazko Literatura; eta Batxilergoko lehen mailarako filosofia, eta dagozkien curriculumeko materialak Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxeetan erabiltzeko baimena ematea.

2. Aipatu argitalpen proiektuetatik heldu diren curriculumeko materialek baimen hau agertu beharko dute 183/1993 Foru Dekretuan ezarritako moduan.

3. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila agintzea.

4. Ebazpen hau Pedagogi Berrikuntzako Zerbitzura, Hezkuntza Berriztapen eta Sustapenerako Ataleko Ikasliburu eta Materialen Unitatera, Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskapen Teknikorako Zerbitzura, eta Espasa Calpe argitaletxera igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, bi mila eta bateko apirilaren lauan.-Hezkuntza zuzendari nagusia, Santiago Arellano Hernández.

Iragarkiaren kodea: a0104053