61. ALDIZKARIA - 2001eko maiatzaren 18a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Beste Xedapenak

85/2001 EBAZPENA, apirilaren 17koa, Unibertsitateetarako eta Hizkuntza Politikarako zuzendari nagusiak emana, Nafarroako unibertsitateetako eta unibertsitate zentroetako ikertzaileek eta irakasleek 2001ean atzerriko ikerketa zentroetan eta unibertsitateetan egonaldiak egiteko laguntzetarako deialdia onesten duena.

Unibertsitateetarako eta Hizkuntza Politikarako Zuzendaritza Nagusiak, Hizkuntzaren Garapen, Programazio eta Ikerketa Zerbitzuaren bidez, oso garrantzitsutzat jotzen ditu bai gure komunitatearen barruan, bai kanpoan errealitate soziolinguistikoa aztertzeko unibertsitateek egiten dituzten aportazio zientifikoak eta, esleituak dituen eginkizunekin bat etorriz, horietako bat baita Foru Komunitateko Administrazio Publikoen hizkuntz politika aztertu eta ebaluatzea, deialdi hau argitaratzen du arlo horretako irakasleek eta ikertzaileek egonaldiak egiteko laguntzak emateko.

Hizkuntzalaritza arloko ikerketak bultzatzeko, Foru Komunitateko irakasleen eta ikertzaileen ezagutzak zabaldu eta eguneratzeko eta Unibertsitateetarako eta Hizkuntza Politikarako Zuzendaritza Nagusiaren eginkizunak betetzeko laguntza emateko, Zuzendaritza Nagusi honek deialdi hau prestatu du laguntza batzuk emateko, Nafarroako unibertsitateetako eta unibertsitate zentroetako ikertzaileek eta irakasleek atzerriko ikerketa zentroetan eta unibertsitateetan egonaldiak egin ditzaten.

Hizkuntzaren Garapen, Programazio eta Ikerketa Zerbitzuak, letratuak eta Kontu-hartzailetza Delegatuak adostasun txostena eman dute.

Hori horrela, Hezkuntza eta Kultura kontseilariak ekainaren 29an eman 255/2000 Foru Aginduaren bidez eskuordetuak ditudan eskurantzak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Nafarroako unibertsitateetako eta unibertsitate zentroetako ikertzaileek eta irakasleek 2001ean atzerriko ikerketa zentroetan eta unibertsitateetan egonaldiak egiteko laguntzetarako deialdia onestea.

2. Horretarako gehieneko gastua baimentzea, 2.000.000 pezetakoa, 2001eko gastuen aurrekontuko "Unibertsitateko irakasleen trukeak egiteko programak" izeneko 43200-4455- 455100 kontusailaren kargura.

3. Ebazpen hau eta bere oinarriak Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea eta Ekonomi eta Kultura Departamentuak Hezkuntza eta Kulturakoan duen kontu-hartzaile delegatuari, Unibertsitateetarako eta Hizkuntza Politikarako Zuzendaritza Nagusira, Hizkuntzaren Garapen, Programazio eta Ikerketa Zerbitzura, Aurrekontu eta Kudeaketa Ekonomikoaren Atalera, Programa Bulegora, Administrazio Orokorreko Bulegora eta Kudeaketa Ekonomikoaren Bulegora igortzea, behar diren ondorioak izan ditzaten.

Iruñean, bi mila eta bateko apirilaren hamazazpian.-Hizkuntza Politikarako zuzendari nagusia, Pedro Pegenaute Garde.

E R A N S K I N A

1.-Xedea.

Deialdi honen xedea da Nafarroako unibertsitateetako irakasleek eta ikertzaileek Hizkuntzalaritza arloan dituzten ezagutzak bestelako zentroetan egonaldiak eginez zabaldu eta eguneratzea (I. eranskinean ageri dira Hizkuntzalaritzako jakintza arloak, UNESCOren nomenklaturaren arabera). Deialdi honen bidez, Nafarroako unibertsitateetako irakasleei dirulaguntzak emanen zaizkie atzerriko ikerketa zentro ospetsuetan egonaldiak egin ditzaten.

2.-Laguntzen zenbatekoa.

2.1. Laguntzen zenbateko osoa 2.000.000 pezetakoa izanen da, eta 2001eko gastuen aurrekontuko "Unibertsitateko irakasleen trukeak egiteko programak" izeneko 43200-4455-455100 kontusailaren kargura ordainduko da.

2.2. Laguntza hauekin osorik eta hein batean finantzatu ahalko dira egonaldiaren gastuak, hala joan- etorrietakoak nola ostatu eta mantenukoak, gehienez 500.000 pezeta.

2.3. Laguntza bakoitzaren zenbatekoa ezartzeko kontuan hartuko da Ebaluazio Batzordeak zenbat eskabide onartu dituen, bakoitzari zer puntuazio eman zaion eta aipatu den gehieneko aurrekontuan zenbat diru gelditzen den.

3.-Betebeharrak.

3.1. Irakaslea izatea Nafarroako unibertsitate batean.

3.2. Ikerketak egiteko erabiliko den hizkuntzaren behar adinako ezagutzak izatea. Horretarako titulu ofizialak aurkeztuko dira edo, bestela, Hizkuntzaren Garapen, Programazio eta Ikerketa Zerbitzuak koordinatutako proba bat eginen. Azken kasu horretan, laguntza emateko nahitaezkoa izanen da proba hori gainditzea.

3.3. Atzerriko unibertsitateen edo ikerketa zentroen gonbitea izatea.

3.4. Egonaldien xedea izanen da Hizkuntzalaritzaren arloetan ikerketarako bide berriak irekitzea edo lehendik finkaturik dauden bide interesgarriak eta onak eguneratzea.

Kasu berezietan, aintzat hartuko da doktoretza tesiak egiteko xedea duten egonaldiei laguntza emateko aukera.

3.5. Egonaldiak 2001eko uztailaren 1etik abenduaren 31ra bitarte eginen dira.

4.-Eskabideak aurkezteko epea eta agiriak.

4.1. laguntza hauek eskatzeko epea maiatzaren 31n bukatuko da.

4.2. Agiriak:

-Eskabide orria, inprimaki normalizatuaren araberakoa (II. eranskina).

-Egonaldiaren gastuetarako kalkulatzen den aurrekontu zehaztua.

-Jarduera zientifikoari buruzko azalpen-txostena, berariaz azalduta Nafarroarentzat zer interes duen, egonaldian zer eginen den eta lanerako zein plan dagoen.

-Eskatzailea hartuko duen ikertzailearen edo ikertzaile taldearen curriculum vitae laburra.

-Eskatzailearen curriculum vitae laburra.

-Ikerketetarako erabiliko den hizkuntza jakitearen ziurtagiriak.

-Banketxea eta kontu korrontearen zenbakia.

4.3. Jatorrizko agiriak edo notarioak nahiz administrazioak konpultsatutako kopiak aurkeztuko dira.

4.4. Akatsen zuzenketa.

Eskabidea osorik bete gabe aurkezten bada edo harekin batera oinarri hauetan ezarritako agiriak aurkezten ez badira, 10 eguneko epea emanen zaio eskatzaileari akatsa zuzentzeko, jakinarazi eta biharamunetik hasita, eta ohartaraziko zaio horrela egin ezean eskaera bertan behera utzitzat hartuko dela eta bestelako tramiterik gabe artxibatuko dela.

5.-Hautatzeko irizpideak.

Laguntzak nori eman hautatzeko Ebaluazio Batzorde bat eratuko da. Batzordeak hautapen irizpide orokorrak baloratuko ditu, ondoren azaldu bezala eta gehienez 100 puntu emanez:

-Proiektuaren edo ikerketa jardueraren kalitatea: 40 puntu.

-Eskatutako egonaldiak Nafarroarentzat izan ditzakeen onurak: 20 puntu.

-Zentro hartzailearen kalitate zientifikoa: 20 puntu.

-Ikertzaile eskatzailearen eta ikertzaile/talde hartzailearen curriculumak: 20 puntu.

6.-Ebaluazio Batzordearen osaera.

6.1. Batzordeak ondoko kide hauek izanen ditu: Hizkuntzaren Garapen, Programazio eta Ikerketa Zerbitzuko zuzendaria, batzordeburu arituko dena, Unibertsitateko Irakaskuntza eta Ikerketa Zerbitzuko zuzendaria, Hizkuntza Garapenerako Ataleko burua, Goi mailako Ikasketen Ataleko burua eta Hizkuntzaren Garapen, Programazio eta Ikerketa Zerbitzuari atxikiriko bi teknikari; teknikari horietako bat idazkari lanetan arituko da.

6.2. Egoki baderitzo, Ebaluazio Batzordeak zilegi izanen du kanpoko espezialistei kontsulta egitea aurkeztutako proiektuak baloratzeko.

7.-Ebazpen proposamena Unibertsitateetarako eta Hizkuntza Politikarako zuzendari nagusiari.

7.1. Unibertsitateetarako eta Hizkuntza Politikarako zuzendari nagusiak laguntzak emateko Ebazpena emanen du Ebaluazio Batzordearen proposamenez.

7.2. Deialdia 2001eko ekainaren 30a baino lehen ebatziko da.

7.3. Ebazpena Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Hezkuntza eta Kultura Departamentuko iragarki oholean argitaratuko da eta interesatuei jakinaraziko zaie Administrazio Publikoen Araubideari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 58. artikuluan ezarri bezala.

Laguntzak ukatzen badira, horretarako arrazoia azalduko da.

8.-Onuradunen betebeharrak.

Laguntza hartzaileek egindako lanari buruzko txosten bat (III. eranskineko ereduaren araberakoa) eta lana egin izanaren ziurtagiriak aurkeztu beharko dituzte egonaldia bukatu ondoko hilabetean.

Hizkuntzaren Garapen, Programazio eta Ikerketa Zerbitzuak txosten horren balorazioa eginen du eta onartzen duen ala ez erabakiko. Onartzen ez badu, eskatzaileari jakinaraziko dio ebazpen arrazoituaren bidez.

9.-Laguntza ordaintzeko modua.

9.1. Laguntzak onuradunei ordainduko zaizkie zuzenean.

9.2. Dirulaguntzaren zenbateko osoa ordainduko da hitzartutako azken lana aurkeztu eta Hizkuntzaren Garapen, Programazio eta Ikerketa Zerbitzuak adostasun txostena eman ondoren.

10.-Bateragarritasuna.

Laguntza hauek bateragarriak dira antzeko bestelako laguntzekin.

Onuradunak bestelako finantzabideak baldin baditu, haien berri eman beharko dio Administrazioari, zer laguntza eskatu edo hartu dituen azalduz.

11.-Arau-hausteak eta zehapenak.

Arau-hauste eta zehapenei dagokienez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen laguntzak eman eta kontrolatzeko araubide orokorra erregulatzen duen ekainaren 9ko 8/1997 Foru Legeko 27. eta 28. artikuluetan agindutakoari jarraituko zaio.

12.-Errekurtsoak.

Deialdi honen aurka, baita aplikatzeko ematen diren egintzen aurka ere, gora jotzeko errekurtsoa jarri ahalko da, Nafarroako Gobernuari zuzendua, errekurritutako egintza jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.

I. ERANSKINA

UNESCOren nazioarteko nomenklatura Hizkuntzalaritzaren jakintza arloetarako

57. Hizkuntzalaritza

5701 Hizkuntzalaritza aplikatua

01 Laburpenak

02 Dokumentazio automatizatua

03 Elebitasuna

04 Hizkuntzalaritza informatizatua

05 Agirietako hizkuntza

06 Dokumentazioa

07 Hizkuntza eta literatura

08 Haur hizkuntza

09 Itzulpen automatikoa

10 Hizkuntzaren patologia eta zuzenketa

11 Hizkuntzen irakaskuntza

12 Itzulpena

99 Bestelakoak (zehaztu)

5702 Hizkuntzalaritza diakronikoa

01 Hizkuntzalaritza historikoa

02 Etimologia

99 Bestelakoak (zehaztu)

5703 Hizkuntz-geografia

5704 Hizkuntzalaritzaren teoria

5705 Hizkuntzalaritza sinkronikoa

01 Hizkuntzalaritza konparatua

02 Etnolinguistika

03 Lexikografia

04 Lexikologia

05 Fonetika

06 Fonologia

07 Psikolinguistika

08 Semantika

09 Semiologia

10 Soziolinguistika

11 Ortografia

12 Estilistika

13 Sintaxia, analisi sintaktikoa

99 Bestelakoak (zehaztu)

5799 Hizkuntzalaritzaren bestelako espezialitateak

(zehaztu)

II. ERANSKINA

Nafarroako unibertsitateetako eta unibertsitate ikastetxeetako ikertzaileek eta irakasleek atzerriko ikerketa zentroetan eta unibertsitateetan egonaldiak egiteko laguntza eskaera.

Deiturak

Izena N.A.N.

Kategoria akademikoa Dedikazioa

Departamentua

Ikastetxea/Fakultatea/Eskola

Unibertsitatea/Erakundea

Zer erakunde eta ikastetxetara joan nahi duen

Onuradunaz arduratuko den ikertzailea

Titulua/Egonaldian egin beharreko jardueraren azalpena:

Ikerketa arloa: Hizkuntzalaritza

Unescoren kodea (ikus I. eranskina)

Egonaldia hasteko eguna eta aurreikusten zaion iraupena :

Hasteko eguna: Iraupena:

Hizkuntzaren Garapen, Programazio eta Ikerketa Zerbitzuari eskatu zaion zenbatekoa:

Bestelako erakundeei eskatutako zenbatekoa (eskatu baldin bada:

Honekin batera aurkeztu diren agiriak:

-Laguntzaren aurrekontu zehaztua.

-Egonaldian egin beharreko jarduerari buruzko txostena.

-Bere unibertsitatearen baimena.

-Ikastetxe hartzailearen onarpen gutuna.

-Jarduera egiteko erabiliko den hizkuntza jakitearen ziurtagiria.

-Eskatzailearen CV laburra.

-Eskatzailearen arduradunaren CV laburra.

Iruñean, 2001eko .................. aren.........(e)an.

Sinatua: .............................

HIZKUNTZAREN GARAPEN, PROGRAMAZIO ETA IKERKETA ZERBITZUKO ZUZENDARIA.

EGINDAKO LANARI BURUZKO TXOSTENA

Txostenak ondoko atal hauek izanen ditu nahitaez:

-Sarrera gisa, herrialdeko unibertsitate sistemaren eta ikasketa planen aipamen orokorra.

-Hasierako txostenean eta lan planean hasieran planteatutako helburuen lorpen maila. Lortu ezean, zergatik izan daitekeen azaldu.

-Eskuragarri zituen baliabideen balorazioa.

-Bere ezagupenak zein mailatan handitu dituen eta zeinetan eguneratu eta ikasi dituen teknika eta metodologia berriak. Haien interesa eta abantailak Nafarroarentzat.

-Berariaz azaldu nola izan den onuragarria kanpoko unibertsitateetan eta ikerketa zentroetan hartutako esperientzia bere pertsonalitatea aberasteko eta nola hedatzen ahal diren ezaguera horiek Nafarroako sistema unibertsitariora.

-Azkenik, atzerriko unibertsitateetan eta ikerketa zentroetan aldi batez egoteak atzerrian eman dion ospearen balorazioa eta zentro horien eta Nafarroakoen arteko harremanak handitzeko aukera.

Unibertsitateetarako eta Hizkuntza Politikarako Zuzendaritza Nagusiak, Hizkuntzaren Garapen, Programazio eta Ikerketa Zerbitzuaren bidez, oso garrantzitsutzat jotzen ditu bai gure komunitatearen barruan, bai kanpoan errealitate soziolinguistikoa aztertzeko unibertsitateek egiten dituzten aportazio zientifikoak eta, esleituak dituen eginkizunekin bat etorriz, horietako bat baita Foru Komunitateko Administrazio Publikoen hizkuntz politika aztertu eta ebaluatzea, deialdi hau argitaratzen du arlo horretako irakasleek eta ikertzaileek egonaldiak egiteko laguntzak emateko.

Hizkuntzalaritza arloko ikerketak bultzatzeko, Foru Komunitateko irakasleen eta ikertzaileen ezagutzak zabaldu eta eguneratzeko eta Unibertsitateetarako eta Hizkuntza Politikarako Zuzendaritza Nagusiaren eginkizunak betetzeko laguntza emateko, Zuzendaritza Nagusi honek deialdi hau prestatu du laguntza batzuk emateko, Nafarroako unibertsitateetako eta unibertsitate zentroetako ikertzaileek eta irakasleek atzerriko ikerketa zentroetan eta unibertsitateetan egonaldiak egin ditzaten.

Bidezko kontsulta juridikoak egin ondoren, deialdi publikoa egin da Nafarroako unibertsitateetako eta unibertsitate zentroetako ikertzaileek eta irakasleek 2001ean atzerriko ikerketa zentroetan eta unibertsitateetan egonaldiak egiteko laguntzak emateko, eransten diren oinarriei jarraikiz.

Administrazio espedienteari hasiera emateko, bidezko da deialdiaren oinarriak onestea eta dagokion 2.000.000 pezetako gehieneko gastua baimentzea, 2001eko gastuen aurrekontuko "Unibertsitateko irakasleen trukeak egiteko programak" izeneko 43200-4455-455100 kontusailaren kargura.

Iragarkiaren kodea: a0104219