61. ALDIZKARIA - 2001eko maiatzaren 18a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

ADMINISTRAZIO BAIMENA, Erriberrin instalazio elektrikoa jartzeko, eta zehazki haren onura publikoa deklaratzen duena. 6876 G.T. - JAA/al. espedientea.

Sektore Elektrikoari buruzko azaroaren 27ko 54/1997 Legearen 52, 53 eta 54. artikuluetan eta energia elektrikoaren instalazioak baimentzeko prozedurari buruzko abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 144. artikuluan xedatutakoak ondorioak izan ditzan, jendaurrean jarri da Iberdrola D.E.S.A.U.k egindako eskabidea, ondoko ezaugarri nagusiak dituen goi tentsioko instalazioa baimendu eta haren onura publikoa deklaratzeko:

a) Eskatzailea: Iberdrola D.E.S.A.U.

b) Instalazioa jartzeko tokia: Erriberri.

c) Instalazioaren xedea: horniduraren segurtasunaren eta kalitatearen bermea hobetzea.

d) Ezaugarri nagusiak: 13,2 kV-ko aireko deribazioa, "Tafalla-Olite" linearen 22.06 euskarritik (324 m). LA-56, metalezkoak eta hormigoizkoak; lur azpiko tarte bat 30 metrokoa; DH-Z1/150, bukaera barneko EZn, SF6 zeldak, 1x100 kVA 13,2 (0,42-0,24 kV) "Gasolinera CEPSA", N-121 errepidean, Erriberrin.

e) Nongo materialak: nazionalak.

f) Aurrekontua: 5.079.827 pezeta.

Onura publikoaren deklarazioak berekin dakar ondasunak okupatu beharra edo ukitutako eskubideak eskuratzea, eta horrek presako okupazioa ekarriko du.

Hori horrela, eskaera egin duen enpresak eskatzen du, halaber, zortasuna ezartzea eta ondoren adieraziko diren finken presako okupazioa.

Aditzera ematen da, instalazioaren proiektua Nafarroako Gobernuko Industria eta Teknologia, Merkataritza, Turismo eta Lan Departamentuan aztertu (Tomás Caballero parkea, 1. zk., Fuerte del Príncipe II. eraikina, 5. solairua), eta egokitzat jotzen diren erreklamazioak aurkez daitezen bi aletan, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hogei eguneko epean.

Iruñean, bi mila eta bateko martxoaren hogeita hiruan.-Zerbitzuko zuzendaria, José Antonio Ayesa Usabiaga.

Iragarkiaren kodea: A0103283