61. ALDIZKARIA - 2001eko maiatzaren 18a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Xedapen Orokorrak. Foru Aginduak

292/2000 FORU AGINDUA, apirilaren 18koa, Osasun kontseilariak emana, Haurren Aho-hortzetako Osasun Laguntzaren Programako dentista itunduek jaso beharreko ordainsariak eguneratzen dituena.

Otsailaren 7ko 58/1991 Foru Dekretuaren bidez Haurren Aho-hortzetako Osasun Laguntzaren Programa onetsi, eta Osasun kontseilariak 1991ko otsailaren 18an eman Foru Aginduaren bidez garatu zen.

Aipatu Foru Dekretuaren 5. artikuluaren 1. idatz-zatiak ezartzen du Dekretu horretan azaldu zerbitzuak betetzen dituzten sendagile gaituei 2. artikuluan aurreikusitako osasun hornidurarako kapitazio-sistema erabiliz ordainduko zaiela. Halaber, adierazten du tratamendu bereziak egitea beharrezkoa denean, zerbitzu hori burututako egintzaren arabera pagatzeko sistema bat eratuko dela. Gaur egun beharrezkotzat jo da Programan jasotzen diren zerbitzuengatik hartu beharreko ordainsariak eguneratzea. Beraz, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak proposatuta eta arestian aipatu Foru Dekretuaren Azken Xedapenetako Lehenak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz eta Ogasun Departamentuak Osasun Departamentuan duen kontu-hartzailetza delegatuarekin bat,

AGINDU DUT:

1. artikulua. Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak gaitutako sendagile estomatologo edo odontologoek ondorengo zenbatekoak jasoko dituzte 2001, 2002 eta 2003. urteetan:

a) 6.273 pezetako tarifa (sei mila eta berrehun eta hirurogeita hamahiru) 2001. urtean 6tik 10 urtera bitarte betetzen dituen haur bakoitzeko eta 6.969 pezetako tarifa (sei mila bederatziehun eta hirurogeita bederatzi) 2001. urtean 11tik 15 urtera bitarte betetzen dituen haur bakoitzeko.

2001. urtean otsailaren 7ko 58/1991 Foru Dekretuaren 5.2 artikuluak aipatzen dituen tratamendu bereziak, 1991ko otsailaren 18ko Foru Aginduaren 1.8 artikuluak deskribatzen dituenak, egintza mediko bakoitzeko ordainduko dira, honako tarifa eta irizpide hauen arabera:

DENTISTA-LANAGATIK ORDAINDUTAKO TRATAMENDUAK PEZETAK EUROAK

Apizektomia/kistektomia 21.848 131,31

Apikoformazioa 7.028 42,24

Behin betiko erretxinazko koroa

(aurreko hortz-taldea) 23.655 142,17

Behin betiko metal eta erretxinazko koroa

(aurreko hortz taldea) 27.250 163,78

Behin betiko metalezko koroa (atzeko hortz taldea,

adina > 12 urte bada) 23.655 142,17

Behin-behineko koroa, dentistak egina: 6.138 36,89

Dentistak berak egindako koroa, material makrilikozkoarekin edo antzeko materialarekin, hortz baten dtailatuaren eta protesikoa egiten ari den koroa baten ezementazioaren artean jartzen dena.

Behin-behineko koroa, protesikoak egina: 10.814 64,99

Aurreko kasuan bezalaxe, baina protesikoak egina.

Endodontzia 11.355 68,24

Behin betiko hortz bat ateratzea hezur barrenetik 20.808 125,06

Supernumerario bat ateratzea 4.994 30,01

Behin-behineko hortz edo hagin bat ateratzea,

ostektomiarekin 11.895 71,49

Fenestrazioa 9.364 56,28

Aurreko hortz-taldearen ferulizazioa 16.221 97,49

Fluorizazio topikoa 2.703 16,25

Frenektomia 10.814 64,99

Berregite-lan haundia 8.739 52,52

Ondoko tratamenduak hartuko dira halakotzat:

a) Traumatismoagatik: Koroaren herenetik goitiko haustura horizontala berregitea, tratamendu endodontikoaren beharra izan duena

b) Malformazioagatik: Koroa osorik berregiteko lana, material estetikoarekin.

Metalezko hortzondoa, itsatsia eta sustraibakarra 15.139 90,99

Protesikoak egindako metalezko pieza, koroari eutsiko dion hortz bat berregiteko erabilia.

Errobarruko bernoa, aurretik egina. 3.121 18,76

Behin-behinekoa, erretxinazkoa: 20.400 122,61

Mekanismo akrilikoa, gune-eusle gisara erabilia traumatismoen ondoriozko hortz-galeretan (aurreko hortz iraunkorrak)

Pulpotomia 7.028 42,24

Berregiteko lana: 6.986 41,99

Halakotzat hartuko dira, aurreko hortz iraunkorren berregiteak, traumatismo eta malformazioen ondoriozko lesioengatikoak, "berregite haundiak" izeneko atalean sartutakoak izan ezik

Hortz-mamiaren zuzeneko estaldura 3.641 21,89

Hortza berriz errotzea 10.404 62,53

Ehun bigunen jostura dos: 5.202 31,26

Salbuetsiak daude aurreko tratamenduetako batean sartutakoak.

b) 2002 eta 2003. urteetan dentista itunduek Haurren Aho-hortzetako Osasun Laguntzaren Programan jasoko dituzten ordainsariak urte bakoitzerako Espainian aurreikusiriko inflazio tasaren adinako portzentajean gehituko dira.

c) 2001, 2002 edo 2003. urteetan benetako inflazio tasak aurreikusiriko inflazio tasak baino % 35 gehiago egiten badu, Aho-hortzetarako Osasun Laguntzaren Programako sektore itunduak sorturiko laguntza-indizeak txikiagoak ez badira, benetako inflazio tasaren eta Espainiarako aurreikusiriko inflazio tasaren arteko aldearen erdiaren adinako portzentajean gehituko dira tarifak, atzerako eraginaz.

2. artikulua. 2001. urtean ordainketak hiru hilabetetik eginen dira, 2001eko Gastuen Aurrekontuko "Aho-hortzetarako Osasun Laguntzaren Programa" izeneko 547001-52310-2279-412200 kontusailaren kontura.

AZKEN XEDAPENAK

Foru Agindu honek Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra, bertan jasotzen den araubide ekonomikoa 2001eko urtarrilaren lehenaz geroztik burututako egintza medikoei aplikatzea galarazi gabe.

Iruñean, bi mila eta bateko apirilaren hemezortzian.-Osasun kontseilaria, Santiago Cervera Soto.

Iragarkiaren kodea: A0104151