5. ALDIZKARIA - 2001eko urtarrilaren 10a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

F U S T I Ñ A N A

20001 ekitaldiko tarifa, tasa eta prezio publikoen aldaketa. Hasiera bateko onespena

Fustiñanako Udalak, egungo ordenantza fiskaletako tarifak, tasak eta prezio publikoak aldatzeko espedientea hasiera batez onestea erabaki zuen, 2000ko abenduaren 18an egindako osoko bilkuran. 2001eko urtarrilaren 1etik aurrera hartuko dute indarra eta espedientean daude bilduak:

1.-2001erako ondoko karga-tasa hauek ezarri dira:

1.1.-Hirilurraren gaineko kontribuzioa: 0,2710.

1.2.-Landalurraren gaineko kontribuzioa: 0,61.

2.-Gainerako tarifak bere horretan utzi dira.

Espedientea jendaurrean paratuko da 30 egun baliodunetan, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita. Epe horretan espedientea udal idazkaritzan egonen da, interesatu eskubidedunek aztertu eta, hala behar bada, egoki juzkatzen dituzten alegazio kexa eta oharrak aurkez ditzaten.

Fustiñanan, bi milako abenduaren hogeita batean. Jarduneko alkate udalburua, Mauricio Morales Andia.

Iragarkiaren kodea: A0012059