5. ALDIZKARIA - 2001eko urtarrilaren 10a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Xedapen Orokorrak. Foru Legeak

16/2000 FORU LEGEA, abenduaren 29koa, Nafarroako Errege Bardea natur parke deklaratzen duen apirilaren 6ko 10/1999 Foru Legea aldatzekoa.

NAFARROAKO GOBERNUKO LEHENDAKARI NAIZEN HONEK

Aditzera ematen dut Nafarroako Parlamentuak honako hau onetsi duela:

FORU LEGEA, NAFARROAKO ERREGE BARDEA NATUR PARKE DEKLARATZEN DUEN APIRILAREN 6KO 10/1999 FORU LEGEA ALDATZEKOA

ZIOEN AZALPENA

Apirilaren 6ko 10/1999 Foru Legeak natur parke deklaratu zuen Nafarroako Errege Bardeak hartzen duen lurraldea, baina babes figura horretatik kanpo geratu zen, besteak beste, tiro poligonoaren erabilera bereziko eremua, 2.244 hektarea hartzen dituena.

Lege hartako zioen azalpenean esaten da komenigarria dela tiro poligonorako gordetako eremuan burutzen ari den erabilera eta jarduera berraztertzea.

Aipatu erabilera arautzen duten harreman juridiko indardunak laster bukatuko direnez, Errege Bardearen ingurumena guztiz zaintzeko eta apirilaren 6ko 10/1999 Foru Legearen xedea, ingurumena babestea alegia, lortzeko, aipatu Foru Legea aldatu beharra dago.

Artikulu bakarra.

1. Nafarroako Errege Bardea Natur Parke deklaratzen duen apirilaren 6ko 10/1999 Foru Legeko 1. artikuluko lehenengo lerroaldea aldatzen da. Hona:

"1. artikulua. Natur parke deklaratzen da Nafarroako Errege Bardeak hartzen duen lurralde osoa. Babes figura horretatik kanpo geratzen dira honako erabilera bereziko eremuok: Hondo de Espartosa (272 ha.), Bandera (43 ha.) eta Cinco Villas (13 ha.). Natur parkearen mugak, 1998ko edizioko Nafarroako 1:5.000 mapa topografikoaren arabera, honakoak dira:"

AZKEN XEDAPENAK

Lehena.-Nafarroako Gobernuari ahalmena ematen zaio, foru lege hau aplikatu eta garatzeko behar diren xedapenak eman ditzan.

Bigarrena.-Foru lege honek 2001eko ekainaren 10ean hartuko du indarra.

Hirugarrena.-Foru lege honek indarra hartu eta urtebeteko epean, Nafarroako Errege Bardearen Komunitateak Natur Baliabideen Antolamenduari buruzko Planaren aldaketa prestatuko du, Nafarroako Gobernuak tramitatu eta onets dezan. Aldaketa horretan, tiro poligonoak hartzen duen lurraldearen zehaztapenak eta araubidea ezarriko dira.

Zehaztapenek eta araubide juridikoak ondorioak izanen dituzte Natur Baliabideen Antolamenduari buruzko Planak zehaztutako erabilerekin bateraezinak diren eraikin eta instalazio militarrak erabat eraitsirik daudenean eta tiro eremuak hartzen duen lurraldean nola inguruetan dauden leherkariak indargabetu eta gai zein hondakin militar guztiak bertatik kentzen direnean.

Nik, Nafarroako Foru Eraentza Birrezarri eta Hobetzeari buruzko Lege Organikoaren 22. artikuluan xedatutakoa bete dadin, Foru Lege hau B.M. Erregearen izenean aldarrikatzen dut, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean berehala argitara eta "Estatuko Aldizkari Ofizialera" igor dadila agintzen dut eta hiritar eta agintariei bete eta betearaz dezaten manatzen diet.

Iruñean, bi milako abenduaren hogeita bederatzian.-Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Miguel Sanz Sesma.

Iragarkiaren kodea: A0100168