5. ALDIZKARIA - 2001eko urtarrilaren 10a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Beste Xedapenak

INGURUGIRO, LURRALDEAREN ANTOLAMENDU ETA ETXEBIZITZA DEPARTAMENTUA. Zehapen espedientea.

Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 135. artikuluan aurreikusitako jakinarazpena egitea ezinezkoa izan da, hau da, ehizaren arloan indarrean dagoen arautegia urratzeagatik Alberto Rípodas Dueñas jaunari ireki zaion 97/99 zehapen espedientearen jakinarazpena eta, ondorioz, agindu honen bidez lege horren 59.4. artikuluan xedatutakoa beteko da.

"1007/2000 FORU AGINDUA, irailaren 13koa, Ingurugiro, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak emana, Alberto Rípodas Dueñas jaunari Basa Fauna eta haren Habitatak Babestu eta Kudeatzeari buruzko martxoaren 5eko 2/1993 Foru Legea urratzeagatik zehapena jartzen diona.

Alberto Rípodas Dueñas jaunari irekitako 97/99 zenbakiko zehapen espedientea aztertu da; espediente hori Ingurugiro, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariaren irailaren 21eko 1177/1999 Foru Aginduaren bidez ireki zaio, hamahiru karamarro harrapatzeagatik.

Karguen Plegua jakinarazirik salatuak ez du alegaziorik aurkeztu. Beraz, bidezko da, proposaturiko zehapena behin betikotzat jotzea.

Basa Fauna eta haren Habitatak Babestu eta Kudeatzeari buruzko martxoaren 5eko 2/1993 Foru Legearen 98. artikuluan xedatutakoari jarraikiz,

AGINDU DUT:

1. Alberto Rípodas Dueñas jaunari 70.001 pezetako isuna jartzea 2/1993 Foru Legearen 120.8 artikuluaren arau-hauste larriagatik eta 20.000 pezetakoa 119.10 artikuluaren arau-hauste arinagatik. Horrekin batera gaitasuna kentzen zaio arrantzan aritzeko lizentzia eskuratzeko, urtebez, 2/1993 Foru Legeko 122. a) eta b) idatz-zatiei jarraituz.

Gaitasuna galtzeko epea zehapenaren bide administratiboa irmotu eta biharamunean hasiko da.

2. Arestian adierazi den foru lege horren 106. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, isuna % 30 murriztuko da, betiere ondoko beharkizun hauek betetzen badira:

a) Isunaren gainerako zatia gehienez 15 egun balioduneko epearen barrenean ordaintzea, foru agindua jakinarazi den egunaren biharamunetik kontatzen hasita.

b) Urratzaileak ordaintzea, osorik, aurreko atalean adierazi den epean, egotzi zaizkion kalte edo gaitzetatik heldu diren kalteordainak, hala nola tresna, arma edo animaliak berreskuratzeko diru-kopurua.

c) Urratzaileak idatziz adieraztea ezarri zaion zehapenarekin eta eskatzen zaion kalteordainarekin ados dagoela eta espres egiten diola uko epe horretan inpugnazio-ekintzak burutzeko eskubideari.

Baldin eta deskribatu den merkatze hori interesatzen bazaio, interesatuak Ingurugiro, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuko bulegoetara jo beharko du (Alondegi kalea, 1.a, 2. solairua), Kontrol Administratiboaren Atalera. Bertan ordain-gutuna emanen zaio, orain igorri denaren ordez, eta isunaren zenbatekoa gutxitzeko dokumentazioa ere bai.

3. Isuna edozein banketxe edo aurrezki kutxatan ordaintzen ahal da, horretarako ordain-gutun ofiziala erabiliz, foru agindu hau administrazio mailan irmotzen den egunetik hamabost eguneko epean. Epe hori iraganik, premiamenduzko bideari ekinen zaio diru-kopurua kobratzeko.

4. Foru Agindu honen kontra gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da, Nafarroako Gobernuari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legea aldatu zuen 4/1999 Legearen ren 114. eta 115. artikuluen arabera.

5. Foru Agindu honen berri ematea espedientea ireki zaionari, salatzaileari, Kontrol Administratiboaren Atalari eta Biodibertsitatea Zaintzeko Zerbitzuari, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, bi milako irailaren hamahiruan.-Ingurugiro, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilaria, Jesús Javier Marcotegui Ros.

Iragarkiaren kodea: A0011945