38. ALDIZKARIA - 2001eko martxoaren 26a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Agintariak eta Langileak

143/2001 EBAZPENA, otsailaren 12koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak emana, Joseba Iñaki de la Torre Campo doktorea, lehiaketaren ondorioz, "Historia eta Instituzio Ekonomikoak" jakintza arloko unibertsitateko katedradun izendatzen duena.

2000ko apirilaren 18ko Ebazpenak unibertsitateko kidegoetako lanpostuak betetzeko lehiaketara dei egin zuen. Ebazpen hori maiatzaren 23ko E.A.O.n argitaratu zen. Ikusirik epaitzeko izendatuta dagoen batzordeak egin duen proposamena eta abuztuaren 25eko 11/1983 Legean, irailaren 26ko 1888/1984 Errege Dekretuan eta apirilaren 30eko 898/1985 Errege Dekretuan ezarritakoarekin bat.

Unibertsitatearen Erreformari buruzko abuztuaren 25eko 11/1983 Legearen 42. artikuluak eta apirilaren 30eko 898/1985 Errege Dekretuak emandako eskurantzak erabiliz, errektoreak ebatzi du Ekonomia Sailari atxikitako "Historia eta Instituzio Ekonomikoak" jakintza arloan, Joseba Iñaki de la Torre Campo doktorea Nafarroako Unibertsitate Publikoko unibertsitateko katedradun izendatzea. Indarra duten xedapenen arabera dagokion soldata jasotzeko eskubidea izanen du.

Izendapen honek "Estatuko Aldizkari Ofizial"ean argitara eman eta interesatua lanpostuaz jabetzen denetik aurrera izanen ditu behar diren ondorio guztiak.

Ebazpen hau behin betikoa da bide administratiboan. Ebazpen honen kontra bidezko da administrazioarekiko auzi-errekurtsoa paratzea, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiei zuzendua, "E.A.O."n argitaratu eta biharamunetik bi hilabeteko epean.

Iruñean, bi mila eta bateko otsailaren hamabian.-Errektorea, Antonio Pérez Prados.

Iragarkiaren kodea: A0102017