38. ALDIZKARIA - 2001eko martxoaren 26a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

L I Z A R R A

Lizarrako Udalaren 2001erako ordenantza fiskalen behin betiko onespena

Lizarrako Udalaren ordenantza fiskaletako 2001erako aldaketak onetsi dira behin betikoz, jendaurrean egon diren bitartean inork ez baitu alegaziorik ez erreklamaziorik aurkeztu. Hortaz, iragarki honen bidez Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuko dira aldaketak hartutako testua, baita Edukiontziak eremu publikoan paratzeari buruzko ordenantza berriaren testu osoa ere. Hona hemen:

0 ORDENANTZA

Ordenantza fiskal orokorra

I. KAPITULUA

Printzipio orokorrak

Xedea

1. artikulua. Ordenantza fiskal orokor honen xedea da udalerri honetako zerga araubidea osatzen duten zerga- baliabideen ordainarazpenari dagozkion arau erkideak eta oinarri orokorrak finkatzea. Ordenantza honen arauak ordenantza partikular bakoitzaren osagarritzat hartuko dira, azken horiek berariaz arautzen ez duten orotan.

Ezarpenaren orokortasuna

2. art. Tokian tokiko ordenantza fiskalek eta bai toki ogasunei buruzko foru legeek ere -halakorik beharrezkoa ez izateagatik ordenantza partikularrik onetsi ez den kasuetan-, agintzen duten bezala, zergak ordaintzeko obligazioa, guztion betebeharra da, eta ukitzen ditu pertsona fisiko zein juridiko oro, eta bai eskubide eta betebehar fiskalak dituzten nortasun juridikorik gabeko subjektuak ere.

Ezin izanen da bertzelako hobari fiskalik ezarri, salbu eta Foru Lege batek halaxe aurreikusten badu, eta, era berean, ez da onartuko inolako analogiarik, zergagaiaren edo zerga salbuespen edo hobarien eremua bere muga hertsietatik haratago hedatzeko.

Ezarpen eremua

3. art. Ordenantza fiskalak Lizarrako udalerri osoan ezarriko dira, indarra hartzen duten unetik bertatik indargabetu edo aldatzen diren arte.

II. KAPITULUA

Zerga harremanen elementuak

Zergagaia

4. art. Zergagaia premisa juridikoa edo ekonomikoa dugu, zeina dagokion ordenantzan finkatzen baita, ordainarazpen bakoitza gauzatzeko; hura gauzatzen denean, ordaintzeko obligazioa sortzen da.

Ordenantza fiskal partikular bakoitzak zehaztuko du zein den zergagai konkretu eta jakina, lokabetasunaren zergatiak aipatuz, bai eta zerga ordaintzeko beharra sorrarazten duten baldintzak ere.

Ordainarazpenek, horien ezaugarriak direla medio, zergagaien jarraitasuna eragiten duten kasuetan, erroldatu, matrikulatu edo erregistratu egin beharko dira.

Subjektu pasiboa

5. art. 1) Subjektu pasiboa pertsona natural edo juridiko oro da, baldin eta Legearekin bat zerga-prestazioak betetzeko obligazioa badu, zergadun gisa nahiz horren ordezko bezala.

Zergaduna pertsona natural edo juridiko oro da, baldin eta Legeak ezartzen badio zergagaiak sorrarazitako tributuaren zama.

Zergadunaren ordezkoa subjektu pasibo oro da, baldin eta, Legeak hala ezarririk eta haren ordez, zerga-obligazioaren prestazio material eta formalak betetzera beharturik badago.

2) Zergagai bati titular bi edo gehiago batera egokitzeak berekin ekarriko du horiek elkarrekin beharturik izanen direla, Udal Ogasunari begira, salbu eta Legeak, tributua erregulatzean, kontrakoa ezartzen badu.

6.art. Subjektu pasiboaren eta tributu obligazioaren gainerako elementuak ez dira aldatzen ahal partikularren egintza edo hitzarmenen eraginpean.

Halako egintza eta hitzarmenek ez dute eraginik izanen Udal Administrazioan, berekin dakartzaten ondorio juridiko-pribatuak galarazi gabe.

Egoitza fiskala

7. art. Pertsona naturalendako helbidea, zergetarako, haien ohiko etxebizitzarena izanen da; pertsona juridikoendako, aldiz, horien elkarte-egoitzarena, beti ere, bertan baldin badituzte zentralizatuak kudeaketa administratiboa eta haien negozioen zuzendaritza. Horrela ez bada, aipatu kudeaketa edo zuzendaritza non kokatu eta bertara igorriko dira afera horiek.

Udal administrazioak beren egoitza fiskala aitor dezaten eskatzen ahal die subjektu pasiboei. Subjektu pasibo batek helbidea aldatzen duenean, horri jakinarazi beharko dio, horretarako aitorpen berezia eginez; Administrazioari dagokionean, helbide aldaketak ez du ondoriorik sortuko zerga- aitorpen hori aurkezten ez deino. Administrazioak behar den bezala egiaztatuz aldatzen ahal du subjektu pasiboen egoitza fiskala.

Karga-oinarria

8. art. Tributuei buruzko ordenantzetan, zorra zehazteko oinarritzat zerga-oinarriak hartzen direnean, horiek zehazteko behar diren bitartekoak eta metodoak paratuko dira.

9. art. Likidazio-oinarritzat hartuko da zerga-oinarrian, hala egokituz gero, eginiko murrizketen emaitzak, murrizketa horiek tributua arautzen duen legean edo dagokion ordenantza fiskalean xedaturik daudenean.

Kuotaren zehaztapena

10. art. Tributu-kuota hauetako bat izanen da, dagokion ordenantza fiskalaren arabera:

a) Horretarako ezarritako kopuru finkoa.

b) Tarifa bat aplikatu eta horren ondoriozko kopurua.

c) Bi prozedura horiek batera aplikatu eta horien ondoriozko kopurua.

d) Oinarriari karga-tasa bat aplikatu eta horren ondoriozko kopurua.

e) Kontribuzio berezietan, subjektu pasibo bakoitzari zerga- oinarri zati bat egotzi, hori arautzen duen ordenantzan jasotako banatze-irizpideei jarraituz, eta horren ondoriozko kopurua.

Tributu zorra

11. art. Tributu-zorra subjektu pasiboak Udal Administrazioari zor dion dirukopurua da; kopuru horrek tributu- kuota hartzen du, eta, kasuan kasu, ondoko kontzeptuak ere:

a) Oinarrien edo kuoten gainean legez galdatzen ahal diren errekarguak.

b) Berandutze-korritua, zeinak sortu eta aldi horretan baitu indarra.

c) Tributuen Lege Orokorreko 61. artikuluko 3. idatz-zatian aurreikusitako errekarguak.

d) Premiamendu errekargua.

e) Zerga izaera duten diru-zehapenak

Erantzukizuna, tributu zorra ordaintzean

12. art. Erantzukizunak tributu-zor osoa hartuko du, zehapenak izan ezik. Edonola ere, premiamenduko errekargua bakarrik galdatu ahalko zaio erantzuleari Ordenantza honen 17. artikuluaren 1) atalean araututako kasuan.

13. art. Tributuei dagokien arau-hauste baten eragile edo laguntzaile diren pertsonek orok elkarrekin eta batera erantzun beharko diete tributu obligazioei.

14. art. Tributuen Lege Orokorraren 33. artikuluak aipatzen dituen entitate juridiko nahiz ekonomikoen partaidekideek edo titularkideek elkarrekin eta batera erantzun beharko dute, aipatu entitateen tributu obligazioetan bakoitzak duen partaidetzaren neurrian.

15. art. 1) Pertsona juridikoek burututako arau-hauste arinen erantzule subsidiarioak nahiz tributu-zor osoaren erantzule, arau-hauste larriak direnean, haien administratzaileak izanen dira, baldin eta asmo gaiztoz nahiz axolagabekeriaz, horiei dagozkien egitekoak ez badituzte burutu, hautsitako tributu obligazioak betetzeko, edota beren menpekoei utzi badiete arauak hausten, edota arau-haustea ahalbidetu duen erabakirik hartu badute. Halaber, ordaindu gabeko tributu obligazioen erantzule subsidiarioak izanen dira, beti ere, haien jarduera bertan behera utzi duten pertsona juridikoen administratzaileak.

2) Porroten, lehiaketen, elkarteen, edo, oro har, edozein entitateren sindikoak, esku-hartzaileak edo likidatzaileak erantzule subsidiarioak izanen dira, baldin eta, asmo gaiztoz nahiz axolagabekeriaz, ez badituzte beharrezkoak diren gestioak egiten, egoera horien aurretik sortu eta subjektu pasiboari egotz dakizkiokeen tributu obligazioak arras bete daitezen.

16. art. Zor baten erantzule solidario edo subsidiarioak bi edo gehiago badira, zorra oso-osorik galdatu ahalko zaie horietako edonori.

17. art. 1) Tributu zorra ordaintzeko jardute administratiboa erantzuleengana bideratzeak eskatuko du egintza administratibo bat burutzea, non erantzukizuna adieraziko baita eta horrek noraino hartzen duen zehaztuko, interesdunari entzun eta gero. Egintza hori erantzuleei jakinaraziko zaie, likidazioaren oinarrizko elementuak adieraziz, eta une horretatik aitzina zordun nagusiaren eskubideak oro emanen zaizkie.

Erantzuleari borondatezko epe bat emanen zaio, ordaintzeko, eta behin hori iraganik ordaindu ezbadu, premiamendu bidezko dirubilketak aurreikusten duen %20ko errekarguari ere erantzun beharko dio, eta zorra aipatu bide hori erabiliz galdatuko zaio.

2) Jardute administratiboa erantzule subsidiarioengana bideratu ahal izateko, aurretik adierazi beharko da zordun nagusiari kobratu ezin izan zaiola, ezta gainerako erantzule solidarioei ere, hori guztia adierazi aurretik hartzen ahal diren kautelazko neurriak galarazi gabe.

18. art. 1) Pertsona fisikoek edo juridikoek edo Tributuen Lege Orokorraren 33. artikuluak aipatzen dituen entitateek ustiapen eta jarduera ekonomikoak burutzean eragindako tributu zorrak eta erantzunkizuna haien titular gisa nahiz haietan aritzen edozein kontzeptu dela bide jarraituko dietenei galdatu ahalko zaizkie. Erantzukizun hori ezin zaio galdatu enpresa horien elementu solteak erosten dituztenei, salbu eta elementu solte horiek pertsona batek edo gehiagok erosteak ustiapenari edo jarduerari segitzeko aukera ematen badu.

2) Eskuratzailearen erantzukizunak ez dio kentzen transmisioa egiten duenari ordaintzeko betebeharra, biak baitira horren erantzule solidarioak. Erantzukizuna exijitzeko prozedura Ordenantza honen 17.1 artikuluan aurreikusten da.

3) Sozietateak edo entitateak deuseztu edo likidatu direnean, betetzeke dituzten tributu-obligazioak bazkideei edo kapitaleko partaideei transmitituko zaizkie, eta horiek elkarrekin eta batera erantzun beharko diete obligazio horiei, esleituko zaien likidazio-kuotaren balioak zenbat jo eta horraino.

Tributu zorraren iraungipena

19. art. Tributu zorra iraungiko da:

a) Ordaindu edo bete delako.

b) Preskribitu delako.

c) Ordainezintasuna frogatu delako.

d) Konpentsazioa dela bide.

20. art. 1) Nolanahi ere, lau urteko epean iraungiko dira ondoko eskubide eta ekintzak:

a) Tributu zorra dagokion likidazioaren bidez zehazteko eskubidea, non epea sortzapen egunean hasiko baita.

b) Likidaturiko tributu zorrak ordaintzea exijitzeko ekintza, non epea hasiko baita borondatezko ordainketaren epea amaitzen den egunean.

c) Tributu arau-hausteak direla medio zehapenak ezartzeko ekintza, non epea hasiko baita arau-hausteak gauzatu ziren egunean.

2) Orobat, lau urteko epean preskribatuko da beharrik gabe egin duten ordainketen itzulera jasotzeko zergadunek duten eskubidea, non epea hasiko baita ordainketa egin den egunean.

21. art. 1) Aurreko artikuluaren 1. atalak aipatzen duen preskripzio epea honakoetan eteten da:

a) Edozein administrazio ekintza egiten bada, subjektu pasiboa formalki jakinaren gainean dagoela, kreditu edo eskubide hori aitortu, erregularizatu, ikuskatu, segurtatu, egiaztatu, likidatu eta jasotzeko asmoz.

b) Nolanahiko erreklamazio edo errekurtsoak jartzeagatik.

c) Subjektu pasiboak tributu zorra ordaindu edo likidatzeko egiten duen edozein ekintzagatik.

2) Aurreko artikuluaren 2. atalaren kasuan, bidegabeko dirusarrera itzultzeko helburuz subjektu pasiboak egiten duen edozein ekintza fedemailek etenen du preskripzio epea, edo udal administrazioak dirusarreraren existentzia aitortuz egiten duen edozein ekintzak.

22. art. Preskripzioa administrazioaren kabuz aplikatuko da, subjektu pasiboak izendatu edo salbuetsi beharrik gabe.

23. art. Subjektu pasiboaren eta gainerako erantzuleen kaudimen gabezia ziurra dela bide burutu ezin izan diren tributu zorrak behin-behinekoz iraungitzat deklaratuko dira, preskripzio epearen barnean birgaitzen ez diren bitartean. Epe hori akiturik, zorra birgaitzen ez bada, behin-betiko iraungirik geratuko da.

Bat-bateko kaudimena suertatuz gero, eta preskripziorik ez balego, prozedura exekutiboa irekiko da berriz. Erabaki hori aldi berean jakinaraziko zaio dagokion bulego kudeatzaileari, baja emanda dauden kredituen likidazio berria egin dezan, eta, honela, kasuan kasuko titulu exekutiboak luza daitezen kaudimen gabezia deklaratu zen momentuan zeuden kobrantza egoera berean.

III. KAPITULUA

Tributu-hausteak eta ondoriozko zehapenak

Tributu-hausteak

24. art. 1) Tributu-hausteak dira, bai ordenantza honetan, bai toki entitateen ogasuna arautzen duten lege-xedapenetan tipifikatutako eta zehatutako egintzak eta omisioak. Arau- hausteak zehatzen ahal dira, axolagabekeria hutsezkoak izanik ere.

2) Subjektu arau-hausletzat joko dira legez arau-haustetzat tipifikatutako egintzak edo ez-egiteak burutzen dituzten pertsona fisiko edo juridikoak, eta, bereziki, ondoko hauek:

a) Tributuen subjektu pasiboak, zergadunak izan nahiz ordezkoak.

b) Egintzarako gaitasunik ez duten subjektu pasiboen legezko ordezkaria.

c) Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 62. artikuluak xedatutakoari jarraikiz, Administrazioari informazioa eta laguntza eman beharrean dauden pertsona fisiko nahiz juridikoak.

3) Legeak arau-haustetzat tipifikatzen dituen egintzek edo ez-egiteek, honako kasuetan ez dute erantzukizunik sortuko:

a) Tributu gaietan egintzarako gaitasunik ez dutenek eginak direnean.

b) Ezinbertzeko kasua delarik.

c) Erabakia anitzen artean hartua delarik, beren botoa gorde dutenendako edo erabakia hartu zeneko bileran egon gabeendako.

4) Aurreko zenbakiak aipatzen dituen kasuetan, subjektu pasiboen edo beharturik dauden gainerakoen tributu egoera erregularizatzean behar den berandutze korritua eskatuko da, egoki diren kuota eta errekarguez gain.

5) Toki Administrazioak arau-hausteei Ogasun Publikoaren kontrako delituak izan daitezkeela deritzen kasuetan, jurisdikzio eskudunari jakinaraziko dio dagokiokeen errua eta administrazio prozedura etenen du, epaileek epai irmoa eman, jarduketak largetsi edo artxibatu, edo Ministerio Fiskalak espedientea itzuli arte.

Epaileek zigortzeko epaia emanez gero, ez da administrazio zehapenik izanen.

6) Deliturik atzematen ez bada, Administrazioak aurrera eragingo dio zehapen espedienteari, epaitegiek frogatutzat juzkatu dituzten gertaerak oinarri harturik.

25. art. Arau-hausteak izan daitezke:

a) Arinak.

b) Larriak.

26. art. Arau-hauste arintzat hartzen da tributuen kudeatzean edozein pertsonari, subjektu pasiboa izan ala ez, eskatzen zaizkion tributu eginbide edo betekizunak ez kunplitzea, arau- hauste larriak ez direnean, eta horiek zehapena graduatzeko osagai gisa hartzen ez direnean.

27. art. Arau-hauste larriak hauek dira:

a) Legeek edo behar den ordenantzak ezarritako epeetan ez ordaintzea tributu zor osoa, edo haren parte bat.

b) Salbuespenak, onura fiskalak edo itzulkinak bidegabe gozatu edo erdiestea.

c) Toki entitateak autolikidazio prozeduraren bidez exijitzen ez diren tributuak likidatu ahal izateko behar dituen aitorpen edo agiriak ez aurkeztu, epez kanpo aurkeztu, edo osatu gabe edo era okerrean aurkeztea.

Zehapenak

28. art. Arau-hausteak zigortzeko, diruzko isunak jarriko dira, finkoak edo proportzionalak. Diru bidezko isun proportzionala zerga kuotari, ordaindu gabeko kopuruei eta behar ez bezala lorturiko onura edo itzulketen zenbatekoari ezarriko zaie.

29. art. 1) Arau-hauste arin bakoitzak 1.000tik 150.000 pezeta bitarteko zehapena izanen du.

2) Ikuskatzaileen jardunari, beren eskumenak erabiltzen ari direlarik, kontra, uko edo traba egiten bazaio, 50.000tik 1.000.000 pezeta bitarteko isuna ezarriko da.

3) Arau-hauste larriei diru-isun proportzionala jarriko zaie, kuotaren ehuneko 50etik 150era bitartekoa, 31. artikuluan aipatutako gutitzea ezertan galarazi gabe.

Orobat, zilegi izanen da berandutze korrituak eskatzea borondatezko epea bukatu eta zerga-egoera erregularizatuko duen likidazioa egiten den egunera bitarteko eperako.

Zehapenen graduazioa

30. art. 1) Tributu zehapenak graduatzeko ondokoak hartuko dira kontuan:

a) Tributu-hausteak behin eta berriz egin izanak.

b) Toki entitatearen ikerketei kontra, uko edo traba egitea.

c) Arau-hausterako maulazko baliabideak erabiltzea edo hura pertsona bat tartean paratuz burutzea.

d) Aitorpenik ez aurkeztea edo aitorpen faltsu, osagabe edo zehaztugabeak aurkeztea, horrek tributu zorra gutitzea badakar berekin.

e) Eginbide edo betekizun formalak edo laguntzakoak, nork bere kabuz ez betetzea ala horietan berandu ibiltzea.

f) Eman gabeko datu, txosten edo aurrekariek izan dezaketen munta, eta, oro har, eginbide formalak, kontabilitatekoak edo erregistrokoak, eta toki entitateari lagundu edo informatzekoak ere, ez betetzearena.

2) Graduatzeko irizpideak aldi berean aplika daitezke.

3) Tributu arau-hauste larrien zehapenen zenbatekoa %30 murriztuko da, subjektu arau-hausleak, edo, hala bada, erantzuleak adierazten badu egiten zaion erregularizazio proposamenarekin bat datorrela.

e) eta f) letretan aipatzen diren irizpideak arau-hauste arinei dagozkien zehapenak graduatzeko bertzerik ez dira erabiliko. d) letran aipatzen den irizpidea arau-hauste larriei dagozkien zehapenak graduatzeko bertzerik ez da erabiliko.

Prozedura zehatzailea

31. art. Tributu zehapenak ezartzeko espedientea ez da izanen subjektu arau-hauslearen tributu-egoera egiaztatu eta ikertzeko instruitutako bera, baizik eta bertze bat, eta horretan interesdunari entzunen zaio.

Zehapenak tributuen behin-behinko edo behin betiko likidazioak burutzeko egintza administratiboak eman behar dituzten organo berek erabaki edo ezarriko dituzte.

Zehapena gutxitzea

32. art. 1) Arau-hausteek sortzen duten erantzukizuna zehapena ordaindu edo betetzean iraungitzen da, preskripzioz.

2) Subjektu arau-hausleak hiltzean, burutu gabeko tributu eginbeharrak oinordeko edo legaziodunei transmituko zaizkie, legeria zibilean herentzia eskuratzeari buruz finkatzen dena galarazi gabe. Zehapenak ezin dira, inolaz ere, eskualdatu.

3) Sozietateak edo entitateak deuseztu eta likidatzen direlarik, horien tributu-obligazio burutu gabeak bazkide edo kapital-partaideei eskualdatuko zaizkie, eta horiek elkarrekin eta batera erantzunen diete haiei, halako eran non horretarako muga esleitzen zaien likidazio kuotaren balioa izanen baitute.

IV. KAPITULUA

Kudeaketa arauak

Hasierako motak, tributu kudeaketarako

33. art. Tributuen kudeaketa ondokoen bidez hasiko da:

a) Subjektu pasiboaren adierazpen edo ekimenaren bidez.

b) Administrazioaren kabuz.

c) Ikerketa bidez.

Tributu aitorpena

34. art. a) Tributu aitorpentzat hartuko da zergagai baten inguruabarrak edo elementuak gertatu edo sortu direla adierazi edo aitortzen duen dokumentu oro. Halaber, aitorpen balioa izanen du, zergagai bat biltzen edo bere baitan hartzen duen dokumentuaren aurkezte hutsak.

b) Inondik inora ere ez da galdatuko zerga aitorpenak zinpean egin daitezen.

c) Aurkezteko garaian interesdunei emanen zaie aitorpenaren hartu-agiria, aitorpenaren kopiak horretarako ere balio duelarik.

d) Froga agiria aurkeztean, interesdunek atxikitzen ahal diote kopia soil bat edo fotokopiaren bat, hain zuzen ere, Udal Administrazioak erkatu ondoren, jatorrizkoa itzul diezaion. Hala ere, horrek ez du itzuli beharrik izanen pribatua izateagatik, edo legezko bertze edozein arrazoirengatik, jotzen badu prozedura behin-betikoz ebatzi baino lehenago ezin duela itzuli.

Aitorpena nahitaez aurkeztu beharra

35. art. Aitorpena nahitaez aurkeztu beharko da ordenantza partikular bakoitzean zehaztutako epeetan, eta, oro har, zergagaia gertatzen den egunaren ondoko hogeita hamar egun balioduneko epearen barnean. Epe horietan aurkezten ez bada, arau-hauste arintzat hartuko da eta horren ondoren dagokion zehapena ezarriko.

Aurkezpenaren ondorioak

36. art. a) Aitorpena udal administrazioan aurkezteak ez du erran nahi zerga bidezkoa dela ontzat eman edo aitortzen dela.

b) Udal administrazioak aitorpenak eska ditzake, eta hauek gehitzea ere, bai eta, orobat, nabari diren okerrak zuzentzea ere, ordainarazpena likidatu eta egiaztatzeko beharrezko den neurrian.

c) Aurreko zenbakian aipatzen diren eginbeharrei muzin egitea arau-hauste arintzat hartuko da, eta dagokion zehapena ezarriko zaio.

Izapidatzeko epeak

37. art. a) Ordenantza partikularretan tramite bakoitza burutzeko zein izanen diren bete beharreko epeak adieraziko da. Ordenantza horiek ez badituzte epeak finkatzen, oro har ulertuko da ez dela sei hilabete baino gehiago izanen administrazio prozedura hasten denetik prozedurari amaiera ematen dion ebazpena ematen den egunera arteko denbora; beti ere, hori galarazteko behar bezala justifikatutako aparteko arrazoiak ez badira, behintzat. Epe hori bi urtekoa izanen da jarduketa ikuskatzailea izaten denean.

b) Administrazioak epeak ez betetzeak ez du erran nahi administrazio ekintza iraungi egiten dela, baina, hala ere, interesdunei kexatzeko erreklamazioa aurkezteko bidea ematen die.

c) Tramitazioaren akatsen kontra kexatzeko erreklamazioak noiznahi egiten ahal dira, eta bereziki, prozedura etetea, jarritako epeak haustea edo arazoa behin-betikoz ebatzi aitzin konpon daitezkeen tramiteak ez egitea dakartzatenen aurka. Kexa jasotzen bada, horretarako arrazoirik izanez gero, erantzukizuna duen funtzionarioaren kontrako disziplina espedientea irekitzea ekarriko du.

Ikerketa eta ikuskaritza

38. art. Udal Administrazioak ikertuko ditu zergagaia osatzen edo baldintzatzen dituzten egite, egintza, egoera, jarduera, ustiapen eta gainerako inguruabarrak oro, eta egiaztatuko karga- oinarriaren balorazioa.

39. art. Ikerketa burutzeko subjektu pasiboaren kontabilitate nagusiaren edo osagarriaren dokumentuak, liburuak, fitxategiak, fakturak, frogagiriak eta oharpenak aztertuko dira; era berean, ondasunen, elementuen, ustiapenen eta tributua zehazteko beharrezko den edozein argibide aurrekinen ikuskapena eginen da.

40. art. Subjektu pasiboek kontabilitate liburuak, erregistroak eta kasu bakoitzean eskatzen den bertze dokumentuak egunera eraman eta kontserbatzeko obligazioa dute, bai eta ikuskaritza lanetan erraztasunak emateko ere, Administrazioari zergagaiarekin zerikusirik duten datu, txosten eta aurrekinak eskuratuz.

41. art. a) Ikuskaritza jarduketak subjektu pasiboendako eragin ekonomikorik baldin badakar, aldez aurreko nahiz behin- betiko eginbide, jakinarazpen eta akten bidez dokumentatuko dira. Dokumentu horietan ondoko hauek zehaztuko dira:

-Eginbidea norena izan eta pertsona horren izen-deiturak, bai eta eginbidean zer gisa edo noren izenean ari den ere.

-Zergagaiaren eta hori subjektu pasiboari atxikitzearen funtsezko elementuak.

-Bidezko jotzen diren tributu egoerak.

-Subjektu pasiboaren adostasuna edo desadostasuna, edo haren ordezkariarena.

b) Subjektu pasiboak akta izenpetu ez, edo izenpetu arren bertan bildutako inguruabarrekin ados dagoela adierazten ez badu, bai eta hartarako behar bezala baimendutako pertsonak izenpetzen ez badu, dagokion espediente administratiboa irekiko da, non aipatu akta buru gisa jasoko baita; bertan subjektu pasiboari hamabost eguneko epea emanen zaio, alegazioak aurkez ditzan.

c) Espedienteari buruzko ebazpena handik ateratzen den likidazioan jakinaraziko da.

Salaketa

42. art. a) Toki entitateen ikerketa lanari salaketa batek eman ahal dio hasiera. Salaketa paratzeak ez du galarazten Administrazioarekin lagun egiteko obligazioa, Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 62. artikuluan xedatutakoaren arabera.

b) Salatzailea ez da interesduntzat hartuko salaketaren ondorioz has daitekeen ikerketan, ezta legitimatutzat ere, errekurso edo erreklamazio hori jartzeko.

c) Salaketak bertzerik gabe artxibatuko dira, nabarmenki oinarririk gabeak badira.

Tributuen likidazioa

43. art. a) Zerga oinarriak zehaztu ondoan, kudeaketak segituko du, tributu zorra finkatzeko likidazioa eginez. Likidazioak izanen dira behin-behinekoak edo behin-betikoak.

b) Behin-betikoak honako hauek izanen dira:

-Zergagaiaren administrazio ikerketa egin ondoan eta zerga oinarria egiaztatuz geroz burututakoak, behin-behineko likidaziorik izan bada edo ez.

-Preskripzio epearen barnean egiaztatu ez direnak.

c) Aurreko idatz-zatian adierazitako kasuetatik aparte, likidazioak behin-behinekoak izanen dira, kontuaren gainekoak, osagarriak, bermeak, partzialak edo osokoak badira ere.

44. art. a) Likidazioak egiterakoan Administrazioak egiaztatuko ditu tributu aitorpenetan adierazitako egintza, elementu eta balorazio guztiak.

b) Aitorpenen emaitzaren gaineko tributu oinarria handitzen bada, subjektu pasiboari adierazi beharko zaio, gehiketa sortarazten duten egitateak eta elementu gehigarriak konkretuki azalduz, burutzen den likidazioarekin batera.

45. art. a) Likidazioak subjektu pasiboei jakinaraziko zaizkie, hauek adieraziz:

-Haien funtsezko elementuak.

-Erabili daitezkeen inpugnazio bideak, hauek jartzeko epeak, bai eta zein erakundetan jarri ere.

-Tributu zorra ordaindu behar den tokia, epea eta modua.

b) Subjektu pasiboari behar bezala jakinarazitako likidazio orok behartuko du subjektu pasiboa tributu zorra ordaintzera.

c) Jakinarazpen akastunek beren eragina izanen dute subjektu pasiboak haren berri baduela berariaz adierazi, dagokion errekursoa jarri edo tributu zorra ordaintzen duenean.

d) Dena den, subjektu pasiboei pertsonalki emandako jakinarazpenek sei hilabeteren buruan izanen dute eragina, baldin eta egintzaren testu osoa izanik, bertze edozein baldintza saihestu badute, salbu eta Administrazioak akatsa zuzen dezan eskatuz epe horretan arau bidezko protesta egin bada.

46. art. Subjektu pasibo baten gainean diren tributuen likidazioa edo bilketa egintza batean birbiltzen ahal dira, eta kasu horretan ondokoak eskatuko dira:

-Likidazioan jaso beharko dira kontzeptu bakoitzeko oinarriak eta tasak edo kuotak, halako eran non birbiltzen diren likidazioak oro zehazturik eta bereizturik geratuko baitira.

-Bilketan berezirik jaso beharko dira kontzeptu bakoitzari dagozkion zorrak, eta horiek batuz finkatuko da ordainarazi beharreko zor birbildua.

Zergadunen errolda

47. art. Ordenantza partikularrean bertan zehaztutako kasuetan, Udal Administrazioak, interesdunen aitorpenak ikusirik, ezagutzen dituen datuen arabera, eta, orobat, administrazio ikuskaritzaren ondoan, dagozkion zergadunen erroldak prestatzeari ekinen dio. Zergadunen errolda horrela prestatu eta gero, erregistro iraunkor eta publikotzat hartuko da, zeinak Udalak paratu nahi duen edonolako tresneria bidez, mekanikoa ere barne dela, jardunen baitu.

48. art. a) Zergadunen errolda eratu ondoan, bertan gertatzen diren alta, baja eta aldaketa guztiak erreklamatzen ahal den administrazio egintza baten bidez onetsi beharko dira, eta legeari jarraikiz subjektu pasiboei horien berri emanen zaie.

b) Erroldan zernahi alta, baja edo ganbiorik ekar dezakeen edozein aldaketaren berri eman beharko diote zergadunek Udal Administrazioari, hura gertatu eta hogeita hamar egun balioduneko epean.

49. art. Zergadunen erroldak dokumentu fiskaltzat hartuko dira, zeina aipatu beharko baita kobratzeko zerrenda, ordainagiri eta bertze dokumentuetan, behar den ordainarazpena eskuratu ahal izateko.

V. KAPITULUA

Dirubilketa

Ordainketa-aldiak

50. art. a) Honela egin ahalko da bilketa:

-Borondatezko epean.

-Nahitaezko epean.

b) Borondatezko epean ordaintzera behartuak daudenek hartarako jarri diren epeetan ordainduko dituzte beren zorrak. Nahitaezko epean, indarrez eginen da bilketa, premiamendu bidea erabiliz, indarrean diren legeekin bat, bere bizkar zuen eginbidea borondatezko epean bete ez duen behartuaren ondarearen kontra.

Zorren salilkapena dirubilketaren ondorioetarako

51. art. a) Udal agintariek burututako likidazioen ondoriozko tributu zorrak, horrela sailkatzen dira, bilketa kontuetarako: jakinaraziak, jakinarazi gabeak eta autolikidatuak.

b) Jakinarazietan ezinbertzekoa da jakinarazia egotea subjektu pasiboak jakin dezan tributu zorraren berri, bertzela, eta, beraz, legeak agindu bezala jakinarazi gabe ezin eskatuko da zorra.

c) Jakinarazpen gabeko zorrak dira jakinarazpen indibidualik behar ez dutenak, subjektuek aurretik ezagunak dituzten zergadun erroldetatik datozelako.

Konparaziora, epez epe ordainagiri bidez kobratu beahrreko tributuetan, behin errolda, padroi edo matrikula hartan alta hartuaren likidazioa jakinarazi denean, zilegi izanen da hurrengo likidazioak multzoka jakinaraztea, ediktu bidez edo aditzera emanez, baldin likidazio horiek lehengoen berdin berdinak badira, edo izan diren aldaketak orokorrak badira.

d) Autolikidatuak dira subjektu pasiboak, aitorpen-likidazio baten bitartez, tributu zorra aldi berean ordaintzen duenean.

Ordaintzeko tokia

52. art. a) Udal Administrazioaren aldeko zorrak horren Kutxan sartuko dira, baldin eta tributu bakoitzari dagozkion ordenantza partikularrak dirusarrera udal zerbitzu ezberdinetan eratutako Kutxetan sar daitekeela edo sartu behar dela espreski agintzen ez badu.

b) Era berean, bankuetan nahiz aurrezki kutxetan Udalaren alde irekitako kontuetan ere sartzen ahal da tributu zorra, ordaindu behar duenak Ordenantza honen 55. artikuluan aipatutako bitartekoren bat erabiltzen badu.

Ordaintzeko epeak

53. art. a) Tributu zorrak honela ordaindu beharko dira:

1. Jakinaraziak, jakinarazi eta hogeita hamar egun balioduneko epean.

2. Epez epe ordainagiri bidez kobratu beharreko tributuen kasuan, banan banako jakinarazpena beharrezkoa ez dutenetan, aurreko zenbakian adierazitakoa baino laburrago ez den epean; borondatezko ordainketaren aldiaren lehendabiziko eta azkeneko egunak zehaztuko dira, tributu horiei dagozkien kuotak onesten dituen ebazpenean.

Kobratzeko epea zein den multzoka jakinaraziko da, eta horretarako beharrezko ediktuak argitaratuko dira Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Udaletxeko iragarki oholean.

3. Subjektu pasibo berak autolikidatutako zorrak, dagozkien aitorpenak aurkezterakoan ordaindu beharko dira, tributu bakoitza arautzen duen Ordenantzak seinalatzen dituen egun eta epeetan, eta hori egin ezean, hogeita hamar egun balioduneko epean, zergagaia sortzen den egunetik aitzina.

Korrituak eta errekarguak

54. art. Epe exekutiboaren hasierak errekargu bat sortzen du, zeinak sartu ez den zorraren zenbatekoaren ehuneko 20 joko baitu, bai eta zor hori dagozkion berandutze korrituak ere.

Tartean, eten, geroratze edo zatiketarik ez dagoenean, ordaindu gabeko tributu zorra ordaintzen baldin bada, premiamenduzko probidentzia jakinarazi baino lehen, errekargua ehuneko 10ekoa izanen da, eta ez dira galdatuko epe exekutiboa hastean sorturiko berandutze korrituak.

55. art. 1) Berandutze korritua galdatuko da egintzaren exekuzioa eteten den kasuetan, bai eta geroratzeetan, zatiketetan edo edozein motako luzapenetan ere.

2) Aitorpen-likidazioei edo autolikidazioei dagozkien dirusarrerei, haiek epetik kanpo baina aldez aurretik errekerimendurik izan gabe aurkeztu badira, bai eta epetik at eta aurreko errekerimendurik gabe aurkeztutako aitorpenek eragindako likidazioei ere, ehuneko 20ko errekargua ezarriko zaie; horiei bertze zenbait kasutan galda zitezkeen zehapenak ez zaizkie galdatuko, baina bai, ordea, berandutze korrituak. Aurrekoa gorabehera, sarrera edo aurkezpena egiteko borondatezko epea amaitu eta ondorengo hiru, sei edo hamabi hilabetetan burutzen bada sarrera edo aurkezten bada aitorpena, errekargu bakarra aplikatuko da, zeina, hurrenez hurren, ehuneko 5, 10 edo 15ekoa izanen baita, eta ez dira galdatuko bertze zenbait kasutan galda zitezkeen berandutze korritua eta zehapenak.

Errekargu horiek premiamendu errekarguarekin batera galdatu ahalko dira, baldin eta tributua ordaintzera beharturik daudenek ez badute dirua sartzen aitorpen-likidazioa edo epetik kanpoko autolikidazioa aurkeztearekin batera.

Ordaintzeko modua

56. art. Tributu zorrak eskudirutan ordainduko dira edo, bertzela, efektu tinbratuen bitartez, ordainarazpen bakoitzari buruzko ordenantzan xedatzen den bezala. Berariaz xedatzen ez bada, eskudiruz ordainduko da.

57. art. a) Eskudirutan ordaindu beharreko tributu zorrak, ondoko bideak erabiliz ordainduko dira:

-Legezko balioko dirua.

-Posta edo telegrafo bidezko igorpena.

-Bankuko edo Aurrezki Kutxako kontu korronte-taloia

-Banku txekea.

-Bankuko edo Aurrezki Kutxako abonu edo transferentzia gutuna, Udalaren alde propio irekitako kontuetan.

-Datafonoa edo banku-txartela

b) Orain arte adierazitakoa gora behera, ordainagiri bidez eta epez epe kobratzen diren tributu zorrak direnean, eta horiek banakako jakinarazpenik galdatzen ez badute, ordainketa ondoko moduren batean burutu beharko da:

-Nafarroako Aurrezki Kutxa eta Bahitura Etxea: Hiri honetan Nafarroako Aurrezki Kutxa eta Bahitura Etxeak irekita dituen edozein bulegotan, ordaintzeko epea hastean horretarako zergadun bakoitzari igortzen zaion ordainagiri-abisua aurkeztu ondoan. Zernahi arrazoi dela eta, bere garaian jasotzen ez badu, udal bulegoetan eskatu beharko du ordaindu aitzin.

Nafarroako Aurrezki Kutxa eta Bahitura Etxeak dirua jaso duelarik, jarraian ordainagiri-abisua zigilatuko du, eta orduan jasoko du, jaso ere, delako dokumentuak bertan ageri diren kuoten ordainketaren egiaztagiri balioa.

-Helbideratzea, gordailu-entitateetan: ordainagirien ordainketa helbideratzen bada bulegoak hiri honetan irekirik dituzten banku edo aurrezki kutxetan, horiek subjektu pasiboaren administratzaile modura jokatuko dute eta horrek baimendutako zorrak ordainduko dituzte.

Helbideratzeak baldintza bakarra du: idatziz ohartaraztea Udal Diruzaintzari eta dagokion kreditu eta aurrezki entitateari helbideratze hori zein zerga kontzepturi buruzkoa den, eta hori egin behar da zorra ordaintzeko borondatezko epea hasi eta, gutxienez, bi hilabete lehenago

Helbideratzea balioduna izanen da, epemugarik gabe, baldin eta interesdunak ez badu baliogabetzen, edo kreditu edo aurrezki entitateak atzera egiten, edo, bertzela, Udal Administrazioak, justifikatutako arrazoiak direla medio, haiek baliogabetzea berariaz erabakitzen ez duen bitartean.

-Udal Diruzaintza: egoera berezian diren ordainagiriendako.

c) Mugaegun jakin bateko ordainagiri baten kobrantzak ez du lehenagokoak ordaindu direla erran nahi, eta ez du zorpekoak direnak eskuratzeko Udalak duen eskubidea iraungitzen ere.

Ordainketa luzatu eta zatika egitea

58. art. Gerokotzea edo zatikatzea eskatzeko zer baldintza behar diren, haiek erdiesteko zer jardunbide segitu behar den, zer berme eta bertzelako baldintzari iritzi zaien beharrezko, hori dena, Udal Aurrekontuetarako exekuzio oinarrietan jasoko dute.

VI. KAPITULUA

Errekursoak

59. art. Behin ordenantza fiskalak eta horien aldaketak behin betikoz onetsirik, onespen hori inpugnatu ahalko da, bai eta kudeaketa, ikuskapen eta tributu bilketarako egintzak ere, Nafarroako toki entitateetako egintzak eta erabakien aurka joateko indarrean dagoen errekursoen araubide orokorrari jarraikiz.

60. art. 1) Bidezko diren errekursoak paratzeko ez da beharrezkoa izanen exijitutako diru kopurua aurretik ordaintzea.

2) Errekurtsoa paratzeak ez du geldiaraziko inpugnatu den egintzaren exejuzioa, horrek dakartzan legezko ondorioekin, likidatutako kuota edo eskubideen, korrituen, errekarguen eta kostuen bilketa barne. Aurrekoa gorabehera, interesdunak hala eskatzen badu, inpugnatutako egintzaren exekuzioa eten eginen da, ondoko kasuetan:

a) Ondoko bermeetako bat Udaleko Diruzaintzan aurkezten bada:

-Eskudirua gordailatzea

-Abal edo fiantza solidarioa, bankuetxe, aurrezki-kutxa, kreditu-kooperatiba edo elkarrekiko berme-sozietate batek emana.

-Fiantza pertsonala eta solidarioa, hiriko bi zergadunak emana, zorrek 250.000 pezeta baino gutxiago hartzen badute, soilik; zergadun horiek eguneratuak izan behar dituzte Lizarrako Udalari ordaintzeko betebeharrak.

b) Salbuespen gisa, bermerik gabe etetea bidezkoa bada, indarra duten arauekin bat.

3) Emaniko bermea balioduna izanen da bide administratiboan etendura mantentzen den bitartean. Bermeak bere indarra galdu badu edota bermatu beharreko kopurua handiagoa bada, errekarguak, korrituak edo gehitutako bertze erantzukizun batzuk direla eta, berme berri bat aurkeztu beharko da edota aurrekoa osatu.

Zorra premiamenduko prozeduraren barne dagoenean, bermeak, zor nagusiaz gain, %25 estali beharko du, premiamenduzko errekargu, korritu eta sor daitezkeen kostuak direla medio.

4) Tributu zehapenen exekuzioa berehala etenen da, inolako bermerik aurketu behar gabe,baldin eta haien kontra bidezko den errekursoa aurkezten bada, behar den era eta epeetan; hala bada, ezin gauzatuko dira bide administratiboan irmoak izan arte.

VII. KAPITULUA

Karriken sailkapena

61. art. Ondorio fiskalei dagokienez, kontuan hartuko dira katastroko poligono eta industrialdeak oro, eta horiek aplikatuko dira ordenantza partikular bakoitzak ezarritakoaren arabera.

2. ORDENANTZA

Hirilurren balio igoeraren gaineko zerga arautzen duen ordenantza fiskala

11. art. Zerga honen kuota zerga-oinarriari % 12ko karga-tasa aplikatu ondorengoa izanen da.

6. ORDENANTZA

Agiriak luzatu eta tramitatzeagatik ordaindu beharreko tasak arautzen dituen ordenantza

VII. epigrafea.-Etxebizitzak deskalifikatzeko txostenak ematea:

2001ean babes ofizialeko etxebizitzak deskalifikatzeko behar diren txostenak: 3.598.

7. ORDENANTZA

Autotaxien eta alokatzen diren gainerako ibilgailuen gaineko tasak arautzen dituen ordenantza fiskala

I. Autotaxi lizentziak ematea: 208.153.

II. Lizentziak eskualdatzea: 208.153.

III. Ibilgailuak zerbitzuan jarri aurreko azterketak, urteko azterketa ohikoak eta aparteko azterketak: 6.015.

8. ORDENANTZA

Lizentziak eman eta hirigintzako bertze jarduketetarako tasak arautzen dituen ordenantza fiskala

LIZENTZIAK EMAN ETA HIRIGINTZAKO BERTZE JARDUKETETARAKO TASAK ARAUTZEN DITUEN ORDENANTZAREN TARIFEN ERANSKINA

I. epigrafea.-Antolamendurako plan partzial edo berezien izapidaketa:

Espedienteak izapidatu eta ebazteko tasak plan bakoitzean hartutako lurzoruaren zabaleraren arabera likidatuko dira, hain zuzen ere 10 pezeta metro karratuko.

IV. epigrafea.-Lurzatiketak eta jabetza bereizketak izapidatzea:

A) Espediente bakoitzari lizentzia emateari dagozkion tasak likidatuko dira bereizten den finkaren azaleraren arabera, bereizketa hori lurzatiketa, birzatiketa, bereizketa edo batasunaren ondorioz bada, betiere ondoko tarifaren arabera:

-Metro karratu bakoitzeko: 17.

VIII. epigrafea.-Gutxieneko eskubideak:

Aurreko epigrafeengatik ordaindu behar diren tasak gutxieneko zenbateko haietatik beheitikoak badira, honako hauek ordaindu beharko dira:

-Plan Partzial edo bereziak izapidatzea: 53.091.

-Plan Partzial edo berezien aldaketak eta xehetasun azterlanak izapidatzea: 26.545.

-Antolamendu planen aurrerapenak edo aurreproiektuak izapidatzea: 13.286.

-Lurzatiketak (lurzati bakoitzeko): 6.326.

-Birzatiketak: 53.091.

-Obra lizentziak: 2.190.

-Hirigintzako aprobetxamenduen transferentziak: 6.885.

9. ORDENANTZA

Irekitzeko lizentziak emateko eta jarduera eskualdatzeko tasak arautzen dituen ordenantza fiskala

2. art. d) Jarduera handitzea, eta hori gertatutzat emanen da jarduera sailkatuen gaineko kontribuzioa handitzen den aldiro, non ez den araudi fiskalaren aldaketak sortua.

I. epigrafea.-Jarduera lehen aldiz paratzea, eskualdaketa edo aldaketak:

-Ematen den lizentzia bakoitzeko, J.S. behar ez dutenak: 18.624.

-Ematen den lizentzia bakoitzeko, J.S. behar duena: 36.153.

10. ORDENANTZA

Udal ordenantza eta erabakietan aurreikusitako ikuskapenen tasak arautzen dituen ordenantza

TARIFAK

I. epigrafea.

Ikuskapen agertaldiak, jarduera sailkatuen arloan eta gainerako Ordenantza eta Erabakietan ezarritakoaren arabera eta udal Ondarean sortutako kalteengatik egindakoak: ikuskapen agertaldi bakoitzagatik: 16.427.

II. epigrafea.

Eraikinen azterketa, aurri egoeretan segurtasun baldintzak eta ikuskapenak direla eta:

-Gutxieneko ikuskapena: arkitekto edo aparejadore baten lanagatik, 1,5 ordu: 7.108.

-Lan gehiago behar bada, ordu bakoitzeko: 5.854.

11. ORDENANTZA

Ibilgailuak eremu publikotik kendu eta ondotik altxatzeko zerbitzua emateko eskubideak eta tasak arautzen dituen ordenantza fiskala

IBILGAILUAK EREMU PUBLIKOTIK KENDU ETA ONDOAN ALTXATZEKO ZERBITZUA EMATEKO TARIFEN ERANSKINA

1. epigrafea.

Zerbitzu egitera joan, eta ibilgailua udalaren gordelekura eramateko lanak hasi ondoren, gidaria edo hark baimendutako pertsona agertzeagatik lana bukatzen ez bada. Ziklomotoreak eta motorrak: 550 pezeta. Ibilgailuak, gehieneko pisua 3.500 kilogramo bada: 2.950 pezeta. Ibilgailuak, 3.500 kilogramo baino astunagoak: 580 pezeta.

2. epigrafea.

Zerbitzua osorik egiten denean, ibilgailu arau-haustailea Udalaren gordelekura eramaten denean: Ziklomotoreak eta motorrak: 1.150 pezeta. Ibilgailuak, gehieneko pisua 3.500 kilogramo: 5.800 pezeta. Ibilgailuak, 3.500 kilogramo baino astunagoak: 8.950 pezeta.

3. epigrafea.

Ibilgailua gordelekura eraman eta inork erretiratu gabe 24 ordu pasatzen direnean, zaintzagatiko tarifa, egun edo zati bakoitzeko izanen da: Ziklomotoreak eta motorrak: 115 pezeta. Ibilgailuak, gehieneko pisua 3.500 kilogramo: 285 pezeta. Ibilgailuak, 3.500 kilogramo baino astunagoak: 400 pezeta.

13. ORDENANTZA

Hilerriko zerbitzuak emateko tasak arautzen dituen ordenantza fiskala

HILERRIKO ZERBITZUAK EMATEKO TASAK ARAUTZEN DITUEN ORDENANTZA FISKALAREN ERANSKINA

1. epigrafea.-Ehorzketak, berrehorzketak eta ehorzteko eskubideak:

A) Panteoi eta kaperak: 7.465.

B) Nitxoa: 3.750.

C) Batendako hilobia: 7.465.

II. epigrafea.-Hilobitik ateratzea:

A) Panteoi eta kaperak: 9.740.

B) Nitxoa: 4.875.

C) Batendako hilobia: 9.740.

14. ORDENANTZA

Hiltegiko zerbitzua emateko tasak arautzen dituen ordenantza

TARIFEN ERANSKINA

I. epigrafea.-Tarifak, hildako azienda kiloko

Ardi azienda: 65. Behi azienda: 35. Zerriak: 19. Zerrikumeak: 60.

II. epigrafea.-Barrenkien tarifak, buruko

Behi azienda: 1.400. Ardi azienda: 380.

III. epigrafea.-Garraio tarifak, kiloko

Lizarrara: 5. Merindadera: 7,50.

15. ORDENANTZA

Lizarrako Udalaren herrilurretako aprobetxamenduak arautzen dituen ordenantza

II. KAPITULUA

22. art. Kontuan hartuz abelburu kopurua, larreen aberastasuna eta ixtegirik dagoen ala ez, Lizarrako Udalak urteko kanona 395 pezetatan finkatu du hektarea bakoitzeko.

16. ORDENANTZA

Espaloietan eta zirkulazio murriztuko aldean barna ibilgailuak sartzeko tasak eta aparkatzeko lekua nahiz edozein motatako salgaien zamalanak egiteko bidea gordetzekoak arautzen dituena

TARIFEN ERANSKINA, ESPALIOETAN BARNA IBILGAILUAK SARTZEKO TASAK ETA APARKATZEKO LEKUA NAHIZ EDOZEIN MOTATAKO SALGAIEN ZAMALANAK EGITEKO BIDEA GORDETZEKOENA

Hona aplikatu beharreko adierazpen matematikoa:

I. epigrafea.-Ibilgailuen pasabidea

Espaloietan barnako pasabideei dagokienez, kuotaren formula aplikatuko da, egunaren 24 orduen arabera, eta tarifak honako hauek izanen dira:

-Gune publikoko metroak: 4,5 metro

-Poligono Fiskalaren Balioa: 1. poligonoa. 87.040. 2. poligonoa: 61.527. 3. poligonoa: 49.523. 4. poligonoa: 66.029. 5. poligonoa: 79.536. 6. poligonoa: 28.513. 7. poligonoa: 88.540. 8. poligonoa: 37.517. 9. poligonoa: 16.507. 10. poligonoa: 34.516. 11. poligonoa: 40.517. 12. poligonoa: 1.199.

-Kostu finantzarioa: ehuneko 5 izanen da.

III. epigrafea.-Zirkulazio murriztuko aldea.

-Txartelaren kuota: 1.575 pezeta.

17. ORDENANTZA

Bide publikoko eta herrilurretako lurzoru, hegalkin eta zorupearen aprobetxamendu berezietako tasak arautzen dituena

3. art. Tasa hau ordaindu beharra Udalak behar den lizentzia ematen duenean sortzen da, edo aprobetxamendua hasten denetik, baimenik gabe hasi bada.

5. art. Ondoko hauek daude beharturik arau honetan ezarritako prezio publikoak ordaintzera:

a) Udal lizentzia edo kontzesioen titularrak eta aprobetxamenduaren mozkinak jasotzen dituzten pertsona natural edo juridikoak, dirua eskatzeko mahaiak kenduta.

b) Lizentzia edo kontzesiorik gabe, ordainarazpen honen xede diren aprobetxamenduak jasotzen dituztenak.

c) Aprobetxamenduaz gehiago baliatu gabe ere Udalean haren baja aurkezten ez dutenak.

d) Bide publikoan ezartzen diren edukiontzien kasuan, Udalak kontzesioa zer enpresari baimendu dien, haiexek izanen dira zergadunak.

11. art. 1) Ordenantza honetan araututako tasei lotutako aprobetxamenduek behar den errolda edo zentsua izanen dute ohikoak eta etengabeak badira. Prezio publikoa sei hilabetetik behin ordaindu beharko da, Ordenantza fiskal orokorrean ezarritako epe eta baldintzetan.

2) Aprobetxamenduak lizentziarik behar ez badu, aurretik dagokion kuota ordaindu beharko da. Horrela izanez gero salmenta txartela jaso beharko da, behar bezala datatua, horretarako izendatzen diren langileen eskutik.

3) Eremu publikoa edukiontziz okupatzen denean, likidazioak hilabetero eginen dira, enpresa baimenduek aurkezten dituzten aitorpenen ariora, ondoko idatz-zatian xedatzen dena aplikatzea ukatu gabe okupazioaren bukaera jakinarazteko betebeharra betetzen ez bada.

4) Gainerako kasuetan, likidazioa dagokion bulegoan eginen da. Pagamendua lizentzia edo kontzesioa eman dela jakinarazi baino lehenago eginen da aprobetxamenduaren epea zehazki finkaturik dagoenean. Hala ez bada, pagamendua aprobetxamendua amaitutakoan eginen da, hau da, partikularrak Udalari bukatu dela jakinarazten dionean.

Aprobetxamendua sasoi osorako ematen bada, prezio publikoa ordaintzen ahal da hiruhilekoka eta horiek iragandakoan. Ez da eginen hirulekoaren likidazioa aprobetxamenduari uko egiten bazaio hiruhileko hori bukatu baino gutxienez hilabete bat lehenago.

5) "Mahai, kadira eta mahaitxoak" izeneko 1. epigrafeari dagokionean, Udalak baimena bere osotasunean balio gabe utzi edo aldi baterako ken dezake arrazoi bidezko, obra, konponketa, etabarrik badago, eta kobratutako prezio publikoaren zati proportzionala soilik itzultzera behartuta dago.

TARIFEN ERANSKINA BIDE PUBLIKOKO ETA HERRILURRETAKO LURZORU, HEGALKIN ETA ZORUPEAREN APROBETXAMENDU BEREZIETAKO TASEI DAGOKIENA

I. epigrafea.-Zoruaren aprobetxamendu bereziak

I.1. Mahaiak, kadirak eta mahaitxoak: ondoko adierazpen matematikoa aplikatuko da:

Kuota = terrazaren azalera metro karratutan * poligono fiskalaren balioa * Kostu finantzarioa

-Terrazaren azalera metro karratutan: eremu publikoan zenbat metro karratu hartzen diren.

-Poligono fiskalaren balioa: balioak ondokoak izanen dira: 1. poligonoa: 44.896. 2. poligonoa: 31.749. 3. poligonoa: 25.563. 4. poligonoa: 34.069. 5. poligonoa: 41.029. 6. poligonoa: 14.715. 7. poligonoa: 45.690. 8. poligonoa: 19.333. 9. poligonoa: 8.528. 10. poligonoa: 17.808. 11. poligonoa: 20.901. 12. poligonoa: 623.

-Kostu finantzarioa: ehuneko 5 aplikatuko da.

I.2. Azoka tikiak, metro linealeko urtean:

-Foruen plaza: 20.600 pezeta.

-Santiago plaza: 19.400 pezeta.

I.3. Merkatu tikiak. Herriko jaietan saltokiak paratzeko enkanterako hasierako prezioaren tarifa 44 pezetakoa izanen da metro karratu bakoitzeko.

Halaber, enkantea ez den bertze prozedura batez saltoki finkoak paratzea baimentzen bada, ondoko tasa sortuko dute saltokiaren salmentarako guneak okupatzen duen metro lineal bakoitzeko.

San Andres: 13.000. Nafarroa Beherea (arkupeetatik kanpora): 13.000. Nafarroa Beherea (arkupeetan): 9.500. Foruen plaza (lehenbiziko 4 postuak, Esparza farmaziaren ondoan): 13.000. Foruen plaza (gainerakoan): 9.500 pezeta.

Herriko jaietarako, udalaren organo eskudunak hiri honetako kalez kaleko salmenta baimentzen badu, jarduera horrek 12.300 pezetako tasa sortuko du, pertsona bakoitzeko eta jaietako egun guztietarako.

Jaietarako alderdi politikoek paratzen dituzten txosnak, beti ere horretarako baimena eskatu ondoren, 1.300 pezetako kuota ordaindu beharko dute metro karratu bakoitzeko, eta aipatu txosnak makurtuko dira Alkatetzaren erabakietara, azalerari eta txosna kopuruaz den bezainbatean, betiere dagoen azaleraren arabera.

I.4. Bertzelako erabilera edo aprobetxamenduak, jarduera ekonomikoetarako:

-Metro karratu edo haren zatiki bakoitzeko, egunean: 100 pezeta.

I.5. San Andresko feriak eta bertze:

San Andresko ferietan eremu publikoa okupatzen bada ferietako tramankuluekin, 895 pezetako tasa sortuko da metro karratu bakoitzeko eta salmenta postuekin okupatzen bada, berriz, 895 pezetakoa metro lineal bakoitzeko.

Eremu publikoa kontzeptu berdinengatik urteko gainerako egunetan okupatzeagatik, tasa bera aplikatuko da, ordenantza honetan espreski bertzelakorik erraten ez bada.

I.6. Auzoetako bestak: auzoetako bestetan eremu publikoa okupatzen bada, 5.370 pezetako tasa sortuko da.

I.7. Zirkoak eta horrelatsukoak: zirkoek eta horrelatsukoek 7.845 pezetako tasa ordainduko dute.

I.8. Kioskoak, eguneko salmentarako: hilean 1.575 pezetako tasa ordainduko dute.

I.9. Hauteskundeetako kartel eta banderatxoak: eremu publikoan dauden poste nahiz kaleargietan kartelak edo banderatxoak paratzen badira, hauteskundeetarako izan edo propagandarakoak, 3.222 pezetako kuota ordainduko da unitate bakoitzeko.

I.10. Hesiak: kuota kalkulatzeko ondoko adierazpen matematikoa aplikatuko da:

Kuota = Poligono fiskalaren balioa * metro karratu okupatuak * Kostu finantzarioa * egunak

-Poligono Fiskalaren Balioa: Hirilurreko kontribuzioan zehaztutakoa da, hots, ondoko hau: 1. poligonoa: 87.040. 2. poligonoa: 61.527. 3. poligonoa: 49.523. 4. poligonoa: 66.029. 5. poligonoa: 79.563. 6. poligonoa: 28.513. 7. poligonoa: 88.540. 8. poligonoa: 37.517. 9. poligonoa: 16.507. 10. poligonoa: 34.516. 11. poligonoa: 40.517. 12. poligonoa: 1.199.

-Metro karratu okupatuak: hesiek eremu publikoan okupatutako metro karratuak.

-Kostu finantzarioa: ehuneko 5 aplikatuko da.

-Egunak: eremu publikoa zenbat egunez okupatzen den.

-Hesien kudeaketaren kostua: 1.264 pezeta.

I.1.1. Edukiontziak:

-Edukiontzi eta egun bakoitzeko: 75 pezeta.

II. epigrafea.-Zorupeko aprobetxamendu bereziak:

II.1. Paratutako tanga bakoitzeko:

Kuota = poligono fiskalaren balioa * okupatutako metroak, orubean.

II.2. Kableak sartzeagatik:

Argindar eta telefono konpainiek beren kableriak sar ditzakete Udalak bere udal mugapearen barrenean dituen hoditeriak erabiliz, baina 9.344 pezetako tasa ordaindu beharko dute, etxebizitzetarako hartune-hodi bakoitzeko.

19. ORDENANTZA

Udal hilerriko kontzesioen tasak araUtzen dituena

UDAL HILERRIKO KONTZESIOEN PREZIO PUBLIKOEI DAGOZKIEN TARIFEN ERANSKINA

1. epigrafea.-Panteoiak, hilobiak eta nitxoak.

A) Panteoiak

-Panteoietarako lurzatien kontzesioa, 50 urterako: 145.050.

B) Bakarrarendako hilobia

-10 urteko kontzesioa: 11.850.

-5 urteko luzapena: 10.750.

C) Nitxoak

-10 urteko kontzesioa: 25.890.

1. ARAUA

Zerbitzuak edo udal jarduerak egiteko ordaindu beharreko tasak eta prezio publiko nahiz pribatuak arautzen dituena

1.1. Kirol instalazioak eta eskoletako lokal eta instalazioak erabiltzeko ordaindu beharreko prezio publikoak, eta lokalak errentan uzteko tarifak.

Aplikazio arauak

9.-6. Epigrafean aipatu diren lokalak dohainik utziko zaizkie bertze administrazio edo entitate publikoei, baita irabazteko asmorik gabeko entitate pribatuei ere, betiere lokal horiek Udalak zuzenean kudeatzen baditu eta horien erabilerak bat egiten badu lan ordutegiarekin.

TARIFEN ERANSKINA

5. epigrafea.-Tierra Estella-Lizarrerria kiroldegia.

15 eguneko abonuen tasak

Haurrak (4-13 urte): 1.500. Gazteak (14-17 urte): 1.800. Helduak (18-64 urte): 2.600. Adinekoak (65 urtetik gora): 1.500.

Hilabete bakar bateko abonuen tasak.

Haurrak (4-13 urte): 2.000. Gazteak (14-17 urte): 2.400. Helduak (18-64 urte): 3.500. Adinekoak (65 urtetik gora): 2.000.

6. epigrafea.-Lokalen errenta.

-Kultur Etxeko bilkura aretoa erabiltzea, ordu bakoitzeko: 5.982.

-Musika Eskolako bilkura aretoa erabiltzea, 9:00etatik 15:00etara, astelehenetik ortziralera, ordu bakoitzeko: 3.500.

-Musika Eskolako bilkura aretoa erabiltzea, larunbat eta igandeetan, ordu bakoitzeko: 3.500.

-Musika Eskolako bilkura aretoa erabiltzea, 15:00etatik 22:00etara, astelehenetik ortziralera, ordu bakoitzeko: 1.750.

-Musika Eskolako gelak erabiltzea, 9:00etatik 15:00etara, astelehenetik ortziralera, ordu bakoitzeko: 2.500.

-Musika Eskolako gelak erabiltzea, larunbat eta igandeetan, ordu bakoitzeko: 2.500.

-Musika Eskolako gelak erabiltzea, 15:00etatik 22:00etara, astelehenetik ortziralera, ordu bakoitzeko: 175.

-Erabilera anitzeko gelak, Foruen plazakoak, egunean: 12.080.

-Gazteendako aterpetxeko aretoa erabiltzea, orduko: 4.200.

-Gazteendako aterpetxeko prestakuntzako gelak erabiltzea, orduko: 2.100.

1.5.-Gazte eta emakumeendako jarduerak egiteko ordaindu beharreko prezio publikoak.

Aplikazio arauak:

1.-Zerbitzuaren erabiltzailea dago behartua ordaintzera.

2.-Prezio publikoak ikastaroak antolatzen dituen batzordearen egoitzan ordainduko dira.

3.-Zerbitzu hori norberarentzat ez bertze inorentzat izanen da eta matrikulatua dagoen harexek bakarrik erabil dezake.

4.-Gazteri eta Emakumearen Alorreko Batzordeek barne arauak ematen ahalko dituzte beren jardueren antolamendurako.

5.-Udal honen Gazteri eta Emakumearen Alorreko Batzordeek programaturiko jarduera ikastaroak antola ditzakete.

Gazteria

6.-Gazteri Batzordeak antolatzen dituen ikastaroak egiteko, autofinantzazioa nahitaezko baldintza izanen da.

7.-Gazteek eta Gazteri Batzordeak antolaturiko ikastaroetan, kanpaldietan, txangoetan eta bertzelako jardueretan, guttienez ehuneko 25eko murrizketa izanen dute "Gazte txartela" dutenek eta "Langabetu txartela" dutenek, 30 urtetik beheitikoak badira. Kasu berezietan murrizketa hau ehuneko 50ekoa izatera irits daiteke, Gazteri Batzordeak hala erabakitzen badu.

8.-Jarduera horrek batez ere helburu soziala baldin badu, bidezko juzkatzen diren dirulaguntzak emanen dira, eta horretarako onuradunei behar diren txartelak emanen zaizkie.

9.-Kontzertuetarako sarrerak dagokion gastuaren arabera ezarriko dira.

Emakumearen Alorra

10.-Emakumearen Alorrak antolatzen dituen ikastaroak hasi ahal izateko, gutienez ere 10 lagunek eman behar dute izena.

11.-Emakumearen Alorrak pogramatzen eta gauzatzen dituen ikastaroen prezioa Emakumearen Batzordeak erabakiko du, ordu kopuruaren eta ikastaroaren kostuaren ariora.

1.7.-Udaleko langileak, makineria, ibilgailuak, telealarma bidezko zainketa, lanabesak eta elementuak emateko prezio pribatuak.

TARIFEN ERANSKINA

III. epigrafea.-Makineria

-Kamioi garabiduna, orduko: 4.312.

IV. epigrafea.-Bertze elementuak

-Tribuna edo oholtza, (gehienez 150 metro karratu) eguneko eta metro karratuko: 266.

-Hesi metalikoak, unitateko eta eguneko: 57.

-Kadirak edo eserlekuak, unitateko eta eguneko: 57.

-Mahaiak, unitateko eta eguneko: 57.

V. epigrafea.-Telealarma bidezko zainketa.

-Telealarma sareari lotzeko kuota: 2.200.

-Urteko mantenimenduko kuota: 1.643.

EREMU PUBLIKOAN EDUKIONTZIAK PARATZEARI BURUZKO ORDENANTZA

1. artikulua. Xedea eta definizioa.

1.1. Ordenantza honen xedea da edukiontziak eremu publikoan paratzeak bete behar dituen baldintza tekniko eta administratiboak arautzea.

1.2. Ordenantza honi dagokionez, edukiontzi deitzen zaie behin-behinik materialak gordetzeko, bai eta eraiste, eraikitze, eraberritze eta urbanizatze obrek eragindako lur, hondakin eta antzeko materialak biltzeko diren ontziei, zeinak bereziki diseinatu baitira, garraio-ibilgailu berezietan kargatu eta deskargatzeko.

1.3. Edukiontzi motak:

Edukiontzietarako, ondoko ereduak baimentzen dira:

-Edukiontzi arrunta: zeharkako ebakidura trapezoidala eta luzetarako paramentu bertikalak ditu, eta, gehienez ere, ondoko neurriak: 3,70 m luze, goiko partean, 1,80 m zabal eta 1,00 m garai. Edukiontzi mota hau erabiliko da, normalean.

-Edukiontzi berezia: paramentu bertikalak ditu eta, gehienez ere, ondoko neurriak, plantan: 7,50 m luze eta 2,50 m zabal. Edukiontzi hauek salbuespen gisa erabiliko dira, betiere espazio zabaletan, non esparru publikoa okupatzeak ez baitio trafikoari trabarik eginen.

-Bertzelako edukiontziak, arruntak baino txikiagoak, baldin eta materialak egokiro biltzeko bermea ematen badute. Halako edukiontziak espazio murritzagoetan erabiliko dira, bereziki, edo trafiko arazoak handiagoak direnetan.

1.4. Berrikuntza teknologikorik izanez gero, Udalak baimena eman ahalko du edukiontzi diferenteak paratzeko, arestian azaldutako motetakoez bertzelakoak, edukiontzien jabe diren enpresek hala eskaturik, betiere, materialak egokiro biltzeko bermea ematen badute.

1.5. Nolanahi ere, edukiontziak erraz ikusteko moduko koloreetan margotu beharko dira, eta idatziak eraman beharko dituzte, karaktere ezabagaitzetan, edukiontzien jabearen izena eta telefono zenbakia.

2. art. Eremu publikoa okupatzeko baimena.

2.1. Ordenantza honek arautzen dituen elementuak paratzeko, Udalak eman behar du baimena.

2.2. Baimen hori edukiontzien jabe diren enpresei emanen zaie orokorrean, Lizarrako udal mugapean paratu behar dituzten edukiontzi guztietarako. Baimena eskatzeko orriarekin batera, ondoko agiriak aurkeztu behar dira:

a) Erantzukizun zibileko asegurua, 30.000.000 pezetako arrisku-estaldurakoa. Kopuru hori urtean behin eguneratuko da, Nafarroako kontsumoko prezioen indizea zenbatean aldatu eta horren arabera. Aseguru hori ondokoen erantzule izanen da, beti:

-Elementuek eta horien funtzionamendu-zikloak eremu publikoan eta horren instalazioetan egiten dituzten kalteak.

-Hirugarrenei egiten zaizkien kalteak, Udalaren ondasunei egiten zaizkienak barne.

-Bertze zenbait kalte, aurrekoetan kontuan hartu gabeak, baldin eta edukiontziak paratzeak, erabiltzeak eta erretiratzeak eragin badituzte.

b) 500.000 pezetako fidantza edo bermea, kalteei, zehapenei edo Udalak kita ditzakeen ordezko betearazpenei erantzuteko, bai eta ikuskapen gastuei eta Udalbatzari eragindako bertze edozein gasturi ere. Fidantza horrek oso-osorik iraun beharko du eraginkor, elementuak paraturik dauden bitartean. Gordailu horren zenbatekoa urtean behin eguneratuko da, Nafarroako kontsumoko prezioen indizea zenbatean aldatu eta horren arabera.

Indarra duen asegurua eta bankuaren bermea egiaztatzen dituzten agiriak urtean behin aurkeztu beharko dira, indarrean segitzen dutela ziurtatu eta haien zenbatekoak eguneratzeko.

3. art. Edukiontzia paratzeko prozedura.

3.1. Aurreko artikuluan aipatu baimen orokorra ezertan galarazi gabe, baimendutako enpresek, edukiontzi jakin bat paratzeko, Udaltzaingoari eman behar diote abisua, ondoko datuak adieraziz:

a) Enpresa paratzailea identifikatu eta aurkitzeko behar diren datu subjektiboak.

b) Elementua non kokatu behar den.

c) Paratu beharreko edukiontziaren mota.

d) Edukiontzia paratzearen helburua edo zergatia.

Edukiontzia paratzeko eskaera Udaltzaingoak edo obra zaindariak onetsi beharko du, hala kokaguneari nola edukiontziaren eredu edo motari dagokienez, bai eta, halakorik behar izanez gero, edukiontzia seinalatzeko neurriei buruz ere.

3.2. Edukiontziak paratzeko baimena duten enpresek hilabetero aurkeztu behar dute, derrigorrean, udal mugapean erretiratu dituzten edukiontzien zerrenda, ondoko datuak azalduz:

a) Enpresaren datu subjektiboak.

b) Edukiontziak jabari publikoko lurrak okupatzen eman dituen egunak.

c) Edukiontzia paratua izanaren zergatia, eta, baldin eta obra batekin loturarik badu, lizentziaren titularraren identifikazioa, edo, bertzela, obraren jabearena.

4. art. Edukiontziak paratzeko arauak.

4.1. Hona edukiontziak paratzeko kokagunea zehazteko irizpideak:

a) Obra jakin baterako paraturik izan eta horren aurrean kokatuko dira, edo horretatik ahal den hurbilen.

b) Edukiontziak ondokoetan paratuko dira:

-Hesiak: hesirik izanez gero, edukiontzia hesiaren barruko aldean paratuko da.

-Espaloiak: espaloian paratuz gero, gutxienez 1,25 metroko pasabidea utzi beharko da, oinezkoendako, eta traba fisiko eta sentsorialak ezabatzeko arauak ere bete beharko dira.

-Galtzadak, horietan ibilgailuak pasatzea galarazten ez bada: edukiontzia paratu behar den espaloi-tartean behar adinako tokirik ez badago, edo, tokia izanik ere, ezin bada, behin edukiontzia paraturik, oinezkoak pasatzeko behar den gutxieneko zabalera utzi, obraren elementu osagarri hori galtzadan paratu beharko da. Kasu horretan, espaloiaren ertzetik 20 zentimetrotik 40ra bitartean paratuko da.

4.2. Ondoko tokietan ez da baimenduko edukiontzirik paratzea:

a) Ibilgailuen ikusgarritasuna galarazten duten aldeetan, bereziki, bide-gurutzeetan; horietan 5 metroko distantzia gorde beharko da. Hala ere, Udaltzaingoak edo obra zaindariak distantzia txikiago bati nahikoa baderitzo, baimena ematen ahalko da.

b) Oinezkoen pasabideetan, edota horien aitzinean.

c) Espaloian barna ibilgailuak pasatzeko lizentzia duten aldeetan.

d) Ibilgailuak aparkatu edo gelditzeko gordetako tokietan, salbu eta horiek obra bererako eskatu badira.

e) Oro har, aparkatzeko debekua duten aldeetan.

f) Erabat edo hein batean, zerbitzu publikoen kutxeten gainean, ezta zuhaitzen txorkoen gainean edo lorategietan ere.

g) Oro har, ezin da edukiontzirik paratu halako lekuetan non hiriko elementuak erabiltzea galarazi edo zaildu baitezakete.

4.3. Edukiontziak paratu eta erretiratzeko ibilgailu astunek halako eran sartu beharko dute non behar diren neurriak hartu beharko baitira ibilgailuen eta oinezkoen trafikoa babesteko, zoladuran nahiz hiri-altzarietan kalterik ez eragiten saiatuz.

5. art. Edukiontzien erabilera.

5.1. Behin edukiontziak beterik, edo horiek erabiltzen ez diren bitartean, berehala estali beharko dira olana edo estalki amarratu batez; halakorik erabiltzerik ez bada, babesgune bat uzten ahal da edukiontziaren goiko aldean, gutxienez, 15 zentimetrokoa. Babesgune hori handitu eginen da, materialaren egoera fisikoaren arabera, hau da, solidoa, oretsua edo likidoa den. Aurrekoaz gain, nahiz eta edukiontziak olana batez estalia izan, bertan botatako materialek ezin izanen dituzte inolaz ere gainditu ontziaren mugak.

5.2. Edukiontzietan ezin izanen da bota gai leherkor, kaltegarri edo arriskutsuez osatutako hondakinik, ezta berariazko legeen ariora deuseztatu beharreko hondakinik ere. Ezin izanen da ere jaurti gai ustelkorrik, ez eta usain ezatseginak eragin ditzakeenik edo, bertze edozeren poderioz, eremu publikoaren erabiltzaileei traba edo enbarazurik egiten ahal dienik ere.

6. art. Seinaleak eta balizak.

Ikusgarritasun eza edo bertze edozein inguruabar dela medio segurtasunak hala eskatzen badu, udaltzainak edo obra zaindariak edukiontziak ongi ikusteko behar diren seinaleak paratzeko agintzen ahalko du.

7. art. Edukiontziak erretiratzea.

7.1. Edukiontziak ondoko kasuetan erretiratu beharko dira, eremu publikotik:

a) Bete bezain laster husteko, eta, gehienez ere, egun berean.

b) Udal administrazioak hala eskaturik, interes publikoko beharrek eraginda.

c) Udal administrazioak hala eskaturik, Ordenantza honek ezarritako baldintzaren bat ez betetzeagatik.

7.2. Aurreko kasuetan, edukiontzien jabe den enpresak ez baditu erretiratzen, derrigorrezko betearazpenaren bidez erretiratuko dira. Ordezko betearazpenak direla medio likidatutako tasak, lehenik eta behin, ordenantza honen 3. artikuluan aurreikusitako fidantzaren kontura bilduko dira.

7.3. Edukiontziak ibilgailuen trafikoa noiz gutxiago eragotzi, ordu horiexetan paratuko dira, bai eta erretiratuko ere, eta, ahal dela, gauaz.

7.4. Instalazio hauek kentzean, baimenaren titularrak egoera ezin hobean eta garbi-garbia utzi beharko du eremu publikoaren azalera. Zoladuran kalteren bat egina izanez gero, udaltzain edo obra zaindariari jakinarazi beharko diote berehala, tokiaren eta enpresaren datuak emanez.

8. art. Erantzukizuna, kalteak direla medio.

8.1. Edukiontziak paratzeko baimendutako enpresek erantzunen diote Udalari edukiontziak paratu, erabili edo erretiratzean egindako kalteen ororen gainean.

8.2. Aurreko paragrafoan aurreikusitakoa gorabehera, edukiontzien jabe diren enpresek hirugarrenei jasanarazten ahalko diete erantzukizun hori.

9. art. Baimena edo lizentzia iraungitzea.

9.1. Enpresek eremu publikoa okupatzeko jasotzen duten baimena ondoko kasuetan iraungiko da:

a) Arriskuak estaltzeko aseguru mugagabea gaurkotzen ez badute.

b) Fidantza berriz ez badute hornitzen, horren kopuru osoa egiteraino.

c) Baimena jasotzeko ezarritako baldintzak bete ezean.

d) Edukiontziak paratzea arautzen duten administrazio- baldintzak behin eta berriro ez betetzean, zoladuran behin eta berriro kalteak eragitean, eta Ordenantzari dagozkion bertze zenbait arau behin eta berriro bete gabe uztean, baldin eta horiek, Udaleko zerbitzuen aburuz, nahikoa muntadunak badira lizentzia baliogabetzeko. Baimena d) letran aurreikusitako zio honengatik baliogabetzeak berekin ekarriko du lizentziak, gutxienez, 6 hila beterako iraungitzea, eta iraungitze hori, gehienez, urtebetekoa izaten ahalko da, gertaeren larritasunaren arabera.

e) Edonoiz, baldin eta, zerbaitengatik, egoki jotzen bada.

f) Baimenaren titularrak hari uko egiten dionean.

10. art. Salbuespena, araubide orokorrari.

Halakorik egiteko justifikazioa emanez, hainbat edukiontzi baldintza berezien pean paratzen ahalko dira, aurrez zerbitzu teknikoek txostena emanik, eta enpresekin bat, baldin eta, kasu bereziak izanik, arrazoi objektiboek hala eskatzen badute; betiere, behar diren baldintzak ezarriko dira, herritarrek ahal den deserosotasunik txikiena eta segurtasunik handiena izanen dituztela bermatzeko.

Lizarran, bi mila eta bateko otsailaren hamahiruan. Alkatea, Josefina Bozal Bozal.

Iragarkiaren kodea: A0101702